Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txint
1 txint batean zorian.

"Argazki bila oraindik etorri ez den J. B." esateko txint batean egon zen, baina ezpainak zimurtu zituen, ezjakintasuna agertzeko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 113. orr.

2 txintik (orobat xintik g.er.; ezezko esaldietan) tutik, batere.

Txintik ez morrosko ilara luze haietan. Txillardegi   «Putzu» - 141. orr.

Hortaz, txintik ere ez nik, zirkinik ere ez. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 41. orr.

Nofuturek ez zuten txintik esan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 337. orr.

Ez zuen, ordea, txintik ere esan, ezta oihu egin ere. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 134. orr.

Burua pittin bat altxatu dute, eta niri begira txintik esan gabe geratu. Txillardegi   «Putzu» - 55. orr.

Halakoetan, ezin gera naiteke txintik esan gabe. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 26. orr.

Txintik esan gabe ordaindu eta kito. Berria - Mundua   2004-03-26

Inork ez zuen txintik esan eskola bukatu arte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 142. orr.

Buruz aurrera botako ditu Jaunak, txintik ere ezin izango dutelarik esan. Elizen arteko biblia   Jkd 4,19

Hirurek txintik atera gabe alde egin zuten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 52. orr.

Dontsuak ez zuen txintik ere ateratzen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 169. orr.

Txintik ez dik atera, behintzat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 24. orr.

Isilik geratu ziren, txintik ere atera gabe. Elizen arteko biblia   Ne 5,8

-Albertek ere ez du txintik atera- ohartarazi zuen Maxek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 128. orr.

Inork ez zuen txintik atera gero. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 111. orr.

Ongi... zu hemen geldituko zara minutu batzuk gurekin, txintik egin gabe eta inora joan gabe. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 37. orr.

Azpian, testu bat, berak txintik ere ulertu ez zuena: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 259. orr.

Lupinek ezezkoa egin zion buruaz, txintik erantzun gabe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 342. orr.

Hermannek zioen ez ziola txintik entzun isiltzea erabaki zuen egun hartatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 107. orr.

Berriro ere gertu-gertu zeuden, eta berriro ere ez zen txintik aditzen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez du txintik (10); ez duela txintik (3); ez zen txintik (4); ez zuen txintik (54); ez zuten txintik (7); ezta txintik (4)

txintik atera (69); txintik atera ez (4); txintik atera gabe (37); txintik aterako (3); txintik ateratzen (9); txintik ere (79); txintik ere ez (15); txintik esan (70); txintik esan gabe (29); txintik esaten (3); txintik ez (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus