Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txirri2 (orobat xirri g.er.) 1 iz jarioa.

Belarria erne paratuz gero, marmar ozen baten modukoa aditzen zen, gangatik jareginik lurraren kontra kanka jotzen zuten mila tantena eta zilar urtu gisara pil-pil isurtzen eta zoruko pitzaduretatik leize-sakoneratzen ziren txirriena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urmael borobileko ur-xirri entzungaitza han, beti ari... Clark Gable-renen estilora zeramatzan bibote-txirriak, eta ile beltzezko xerloak ageri zituen ia nonahi. Txillardegi   «Labartzari agur» - 32. orr.

5 txirri-txirri

Ez zegoen esaterik une hartan ari zuena euri-jasa zenik, baina txirri-txirri ari zuen euria, aski bizi. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 25. orr.

6 iz

Gauean handik txirri-txirri ura, edo kafesnea, kanpora, Nemesiori ohea bustiz... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 226. orr.

Kanpoan gau betea zen eta txirri-txirrien astrapala itzela. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 69. orr.

Gure oinetakoen hotsa entzuten zen: larruzko zolaren tak-tak lehorra ikasketa-buruarenek, gomaren txirri-txirria nireek. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 114. orr.

7 txirrian turrustan.

Ugalde erdia berarekin balerama bezala, bere hegaldiari ekin zion, ura alde guztietatik txirrian isuriz, argazki-kameren kli-kla etenen artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 40. orr.

Zuku guztia txirrian baitzerion frutari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 49. orr.

8 txirri-txarra

-Baina tira -esan zuen Ignatius Gallaherrek-, hemen gaudek, horrelako gauzen berririk gabe txirri-txarra aurrera egiten duen Dublin zahar honetan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus