Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txirrindulari (2175 agerraldi, 31 liburu eta 896 artikulutan; orobat txirrindolari agerraldi 1 artikulu 1ean, xirindulari agerraldi 1 artikulu 1ean eta xirrindulari 9 agerraldi 7 artikulutan; cf ziklista 130 agerraldi, 8 liburu eta 38 artikulutan) 1 iz bizikletan dabilena; eskuarki, txirrindularitzan diharduen kirolaria.

Aro ederrarekin, gero-eta txirrindulari edo bizikletari gehiago ikusten da gure bideetan. Herria   2005-05-05

Izan ere, elurrak, ohiko egunetan ikusten diren txirrindulari eta patinatzaile apurrak uxatu ditu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 96. orr.

Laster agertu zitzaigun txirrindularien taldea, hiru mutil, hiru neska eta beste neska bat tandemean, denak barrez eta txirrina joka. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 159. orr.

70 txirrindulari inguru herriz herri ibiliko dira egun osoan. Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Autobusak txirrindulariak aurreratu zituen aldapa batean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 162. orr.

Txirrindulariak parean zuen autoa jo zuen. Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Txirrindulari bat larri zauritu zen atzo Leitzan (Nafarroa), auto batek harrapatuta. Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Bide beretik zihoan txirrindularia harrapatu zuen gidariak. Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Zutitu zen ozta-ozta txirrindularia, eta zakarren artetik atera zuen bizikleta hondatua. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 89. orr.

Txirrindulari izateko hanka eta "hauspo" onak izatea da beharrezko. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 178. orr.

15 txirrindulari ditu taldeak, behin-behinean. Berria - Kirola   2004-12-14

Lekunberrin 13 txirrindulari helmugaratu ziren denbora berarekin. Berria - Kirola   2004-04-09

22 txirrindulari erretiratu ziren, Igor Astarloa tartean. Berria - Kirola   2004-04-08

Helmugara 40 txirrindulariko tropela heldu zen. Berria - Kirola   2006-05-02

Joane Somarriba bizkaitar txirrindularia bigarren sailkatu da Italiako Giroan. Herria   2005-07-21

Lortuko balute, 16 txirrindulariko plantilla izango luke Kaikuk. Berria - Kirola   2004-12-14

Libertyko txirrindulariak lau etapatatik bi irabazi ditu eta beste bietan bigarren iritsi da. Berria - Kirola   2004-06-06

Discovery taldeko lau txirrindulari sailkatu ziren lehen hamarren artean. Berria - Kirola   2006-03-22

Anttonio, nekazaria, gaztetan txirrindulari bezala ibili eta hainbat sari irabazitakoa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 9. orr.

Txirrindulariaren berezko ezaugarriak errespetatu behar dira. Berria - Kirola   2004-06-30

Errugabetasun ustea ez omen zen errespetatu, eta proba sendorik gabe, txirrindularia erruduntzat jo zuten. Berria - Kirola   2006-04-25

Txirrindulari batek positiboa ematen duenean, Txirrindulari batek positiboa ematen duenean, [...]. Berria - Kirola   2004-11-12

2 (izenondoekin)

Gino Bartali txirrindulari handiaren bizikleta. Berria - Kultura   2004-04-24

T-Mobile ez da taldeko txirrindulari onenekin etorriko Euskal Herrira. Berria - Harian   2005-04-03

Ez zen txirrindulari ona: fenomenoa zen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 15. orr.

Txirrindulari osoa, 20 kilometroko erlojupekoan txukun aritu beharko duelako hurrengo igandean Serviglianon. Berria - Kirola   2006-03-08

Txirrindulari mitikoen antzera. Berria - Kirola   2004-04-14

Alejandro Valverde Kelmeko txirrindulari ohia Italian da, Saeco taldearekin kontratua sinatzeko asmoz. Berria - Kirola   2004-01-16

Biper-Saria eman zaio Roberto Leiseka hegoaldeko txirrindulari famatuari. Herria   2001-11-01

Txirrindulari indartsu asko daudela dio, eta bera oraindik ez dagoela bete-betean. Berria - Harian   2005-04-03

Maistra izan zen bestea, txirrindulari bikaina hurrena. Berria - Harian   2006-02-05

33 urte zituen gizonak, txirrindulari gaitza izana, bereziki mendiko etapetan. Herria   2004-02-19

Tropelean txirrindulari gogorraren sona hartzen hasia omen zara. Berria - Kirola   2004-05-05

Hainbat urtez "kargaturik" lehiatzen zen txirrindulari profesionalaren antzera nenbilen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 177. orr.

Donostiako belodromoaren erabiltzaileek badituzte arrangura handiak, bereziki txirrindulari pistazaleek. Herria   2003-12-11

Marino Lejarreta eta Txomin Perurena txirrindulari ohiak. Berria - Kultura   2004-06-29

Murruan, Indurain; ez, zazpi Indurain, zazpi posterretan Nafarroako, eta beraz, munduko txirrindulari txapelduna. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 32. orr.

Bizikleta gainean lo hartu eta bizikleta gaineko postura hartan erori nintzen bidera, jostailu dendetan saltzen zituzten plastikozko txirrindulari estatikoak bezala, postura aldatu gabe. Jon Maia   «Riomundo» - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txirrindulari-proba luze horietako batean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 86. orr.

Txirrindulari tropela baino oldarkorragoak izango dira otso talde horiek. Berria - Kirola   2004-04-08

Txirrindulari talde bat zegoen bide ertzean, paperezko basoetatik freskagarriak edaten. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 157. orr.

Kalapie Donostiako txirrindulari elkarteak ere auzia salatu eta Joxemi Zumalabe Fundazioko kideei babesa agertu zien. Berria - Euskal Herria   2006-01-14

17 urterekin, 21-22 urte arte, txirrindulari ogibideko lehen urteetan. Berria - Kirola   2006-03-01

Urtetik urterat fama handiagoa dauka Donostian muntatzen duten txirrindulari zoin-lehenka nagusiak. Herria  

Kontratua berritu ez zaien txirrindulari kopuru bera, hain zuzen ere. Berria - Kirola   2004-01-23

Orioko Txirrindulari Eskola fundazioarekin ari nintzen, amets bat niretzat. Berria - Harian   2005-03-20

3 (adizlagun gisa)

Gaztetan [...] txirrindulari ibili ei zan, harik eta, jauskera bat bide zala, aproba gogor samarrak albora itzi behar izan arte. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 22. orr.

4 (izenondo gisa)

Mutiko txirrindulari batek lagundu dit ostatua bilatzen. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 37. orr.

Apaiz txirrindulari bat! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 242. orr.

Bi erromes gara 68 urte dituen ingeles bizardun txirrindularia eta ni. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bi euskal txirrindulari (4); manzano txirrindulari ohiaren (4); munduko txirrindulari (8); taldeko txirrindulari (34); tropeleko txirrindulari (12)

txirrindulari alemaniarrak (7); txirrindulari ariko dira (6); txirrindulari asko (28); txirrindulari asko daude (4); txirrindulari askok (10); txirrindulari askoren (4); txirrindulari australiarrak (6); txirrindulari azkarra (6); txirrindulari azkarrak (4); txirrindulari bakarra (5); txirrindulari bakarrik (5); txirrindulari bat hil (6); txirrindulari belgikarrak (5); txirrindulari bikain (4); txirrindulari bikaina (6); txirrindulari bizkaitarrak (6); txirrindulari daude (6); txirrindulari ditu taldeak (4); txirrindulari ditugu (4)

txirrindulari espainiarra (5); txirrindulari espainiarrak (6); txirrindulari estatubatuarrak (4); txirrindulari ezezaguna (4); txirrindulari garailea (4); txirrindulari gazte (6); txirrindulari gazteak (9); txirrindulari gutxi (5)

txirrindulari indartsuena (6); txirrindulari italiarra (8); txirrindulari italiarrak (8); txirrindulari izango ditu (4)

txirrindulari ohia (17); txirrindulari ohiak (13); txirrindulari ohiaren (7); txirrindulari on (9); txirrindulari on asko (4); txirrindulari ona (10); txirrindulari onena (9); txirrindulari onenak (10); txirrindulari onenek (4); txirrindulari onenen (6); txirrindulari onenetakoa (6); txirrindulari osoa (9); txirrindulari osoa da (5); txirrindulari poloniarra (4); txirrindulari sartu (4); txirrindulari talde (10); txirrindulari talde bat (4); txirrindulari taldeak (4); txirrindulari taldeko (8)

txirrindulari zoin lehenka (4)

euskal txirrindularia (7); euskaltel euskadiko txirrindularia (5); kelmeko txirrindularia (5); liberty taldeko txirrindularia (4); saecoko txirrindularia (4); somarriba bizkaitar txirrindularia (5); taldeko txirrindularia (40); txirrindularia da (13); txirrindularia izan (7); txirrindularia zen (6); urteko txirrindularia (5)

bere txirrindulariak (4); dauden txirrindulariak (4); dira euskal txirrindulariak (4); euskal txirrindulariak (18); euskaltel euskadiko txirrindulariak (8); kelmeko txirrindulariak (4); step taldeko txirrindulariak (4); taldeko txirrindulariak (28); txirrindulariak ez (7); txirrindulariak irabazi (5); txirrindulariak izan (4)

taldeko txirrindulariei (5)

euskal txirrindulariek (15); txirrindulariek egin (4)

euskal txirrindularien (4); txirrindularien artean (10); txirrindularien frantziako itzulia (6); txirrindularien zerrenda (7)

euskal txirrindulariez (4)

euskal txirrindularik (4); txirrindularik egin (4); txirrindularik korrituko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus