Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txiste (293 agerraldi, 85 liburu eta 40 artikulutan; orobat xixte g.er.) 1 iz denbora-pasa kontatzen den ipuintxo edo gertaera, eskuarki barre eragitekoa. ik izkirimiri.

Kartetan ari ziren bitartean hari entzundako txiste bat kontatu zigun: pokerrean ikasten duen zakurrarena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 264. orr.

Txistea kontatu, eta jendeak barre egiten zuen. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 166. orr.

Stanley, konta iezaguzu txiste bat, kontatu pasadizo xelebreren bat barre egin dezagun. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 199. orr.

Zure oinetakoak lotzeko dina ere ez den jendeak txisteak asmatzen ditu zure lepotik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 246. orr.

Julenen harridurarako, txisteak ez die entzuleei batere graziarik egin. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 181. orr.

Ezin al duzu txiste bat ondo hartu? Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 161. orr.

-Ba al dakizu bitter erdiaren txistea, Sara? Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 81. orr.

-Non dago txistea? Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 161. orr.

Golf-jokalari japoniarraren txistea erdi-erditik hondatu didazu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 22. orr.

Klubeko kideen artean Kohni buruzko txiste bat kontatzen zen: [...]. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 50. orr.

Politikoki egokiak diren txisteak bakarrik erabil al daitezke? Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Nik neuk txistetzat hartu nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Garai batean oso txiste onak zenekizkien. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 200. orr.

Robertok kontatu zion txiste txar hura zerabilen buruan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 93. orr.

Mikel eta Jon, antolatzaileetako batekin gipuzkoar eta bizkaitarren txiste txarrak kontatzen eta barrez lehertzen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 49. orr.

Barre ttiki bat atera zitzaion, hura munduko txisterik barregarriena balitz bezala. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 200. orr.

"O! A!", oihuak eta barreak, txiste errazen bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 130. orr.

Ingeniariei buruzko haren txiste inozoek ez naute amorrarazten. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 113. orr.

Orduan ere txiste berdeak kontatu eta kontatu ari zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 101. orr.

Barre-algara egin nuen, nahi gabe, txiste lizunen bat aditzean bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 102. orr.

Ondo ulertu nuen Triestekoek beren hiriaz beti egiten duten txiste gordin hori. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 182. orr.

Garia lastotik bereizten baino zailago da asmatzen noiz den burutazio bat aforismo eta noiz txiste soil. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 135. orr.

Aitortu behar dut beste hainbeste gertatzen zaidala txikiteo giroan-eta ohikoak diren beste txiste triste horiekin ere. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 80. orr.

-Kubatar txiste bat kontatuko dizut, Diego -esan zidan halako batean, betiere niri besotik helduta-. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 170. orr.

Aspaldiko txistea dugu koadrilan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Medikukideek ezagutzen ninduten, eta bazekiten txiste-kontalari trebea izan nintekeela, hainbatetan. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 190. orr.

Bazekiat txiste-izena duela, baina hala deitzen zaiok: Portzinkula Eguna. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 148. orr.

Orduko eskuindarrek kontatzen zuten txiste-itxura guztia du hona dakarkidan pasadizoak: [...]. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 31. orr.

Bai, egia da, garai batean txiste uzta ederra nuen. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 200. orr.

· Lagunetako batek, beti txiste kontari aritzen baitzen, galdetu zuen: Zenbat ordain liteke judu batengatik? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 86. orr.

Lagunak bere inguruan bildu eta txiste-kontatzen hasten den dontsua konspiratzailetzat hartzen du begiraleen arrazak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarteak bazterrera kondenatzen duen jendearen kontura egindako txisteak izan ohi dira sarri txikiteo-txisteok: emakumea jostailu, homosexuala marikoi, eta batez besteko ez dena barregarri bihurtzen dituztenak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

); txiste bat kontatu (4); txiste kontari (3); txiste soila (3); txiste triste (4); txiste txar (3); txiste txarrak (5)

txistea kontatu (4)

txisteak egiten (6); txisteak kontatzen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus