Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txitatu (orobat xitatu), txita(tu), txitatzen 1 du ad hegaztiek, txitak ateratzeko, arrautzak beren azpian berotu.

Martitzen eta barikuetan, ez da ule-puntarik ebagi behar; azazkalik bere ez; ezta oiloa txitatzeko ezarri ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 219. orr.

Lau ahate-arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 124. orr.

Berak ordu arte uste zuenez, katemeak arrautzak jartzen zituen, oiloak bezala, eta gero txitatu egiten zituen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 63. orr.

Errusiarrak ez du legarrik ahoan, ez ditu hitzak egosten -oilalokak arrautzak txitatzen dituen bezala-, hitzetik hortzera asmatzen ditu. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 163. orr.

2 irud/hed

Badu zerbait ariman, bere malenkoniak hortxe txitatzen duenik. Robinengana baizik ez zuen begirunerik, eta bere begi beltz ederrekin haren isiltasuna txitatzen zuen, oilalokak arrautzak legez. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus