Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txoko [1068 agerraldi, 167 liburu eta 269 artikulutan] 1 iz bazter ezkutua edo. ik zoko; xoko. (etxe, gela eta kidekoetan)

Eraikinaren txoko bateko iturriaren marmar isilak iluntzeko beste zaratak estali zituen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 29. orr.

Otoitzean ari zen elizako txoko batean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1105. orr.

Tabernako txoko batean eseri naiz, eta tapiz berdean hedatutako egunkari txatalak hartu eta utzi ibili naiz. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 39. orr.

Etxebizitza zahar hartan txoko bat prestatuta zeukan beti, ohea jantzi berria, mutila noiz agertuko zain. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 20. orr.

Lozakua zabaldu nuen txabolako txoko batean zegoen Antonioren ohe ondoan. Aitor Arana   «Onan» - 99. orr.

Barra amaitzen den txokora hurbildu dira. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 118. orr.

Txoko bat besterik ez diat eskatzen; lurrean ere lasai asko egin zezakeat lo. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 132. orr.

Lehengusuen etxera joaten nintzenean ere, haiek Tintin-en abenturak izaten zituzten eta txoko batean ezkutatuta irakurtzen egoten nintzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 233. orr.

Gauean, ukuiluko txoko batean, Peppone eta On Camillo kartetan ari ziren, petrolio-lanpara baten argitan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 179. orr.

Egongelako txoko batean zegoen mahai txikiago batean gosaltzea erabaki zuten. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 96. orr.

Gosaltzeko txokoan eseri, kafea hartu eta eraztun bat uzten dut oharraren gainean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 96. orr.

Gauero [...] Hermione egongelako txoko batean lanean ikusten zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 199. orr.

Joseba txoko bateko eserlekuan jarri eta mina jasateari ekin zion, mutu. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 70. orr.

Emakume zahar batzuk zeuden txoko batean eserita, edalontzi txiki batzuetan jereza edaten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 66. orr.

Leihoaren txokoan ezkutatu nauk ni, eta ez naik ikusi. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 204. orr.

Katuaren etxola dago txoko batean, baina ez dago katurik inon. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 98. orr.

Konturatu ginen etxean epel zegoen txoko bakarra beheko suaren ondokoa zela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 169. orr.

Lehenbizi eraman txakurra bere txokora, zure gela ez da animalia bat edukitzeko leku aproposena eta. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 12. orr.

Bera moldatu zen ezagun batzuen etxean txoko bat aurkitzeko. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 145. orr.

Has eta buka edan zuen Abelek limoi-ur basokada handi bat, edarien txokoan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 325. orr.

Halako baten arreta jarri zuten kafetegiaren azken txokoan begira-begira zeuzkaten mutilengan. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 96. orr.

Bakartien izkina honetan, -sartu eta eskuineko txokoan- [...]. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 136. orr.

Jende guztia bakean itzuliko da nor bere txokora. Elizen arteko biblia   Ir 18,23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Barraren izkinan zegoen, aurkitu zuen txoko ezkutuenean. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 41. orr.

Horretarako etxeko ganbarako nire txoko ezkutua erabili genuen. Aitor Arana   «Onan» - 87. orr.

Gela estu bat zunan, bi atekoa, eta bakoitzak beste txoko estu batera eramaten zinan. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 100. orr.

Ahots batek Clauderi deitu zion izkinan zegoen ardandegi baten txoko ilunetik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 40. orr.

Moldiztegiarentzako tokia ere bai: txoko itsusi bat "Euskaldunen karrikan", Errobiren ondoan. Txillardegi   «Putzu» - 302. orr.

-Arratibel eta Ibeasen galeria txoko txikia da, baina, hala ere, arrakasta izango duela uste dute. Berria - Kultura   2004-08-01

Nire txoko sekretua da hau -erran zidan Angelak. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 77. orr.

Txoko goxoena tximiniakoa zen. Jon Maia   «Riomundo» - 164. orr.

Hor barruko biltegian txoko egokiren bat egongo da, ziurrenik. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 103. orr.

Aparteko txoko batean, besteen ikusmiratik urrun, jesartzera gonbidatu zuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emaztea mahatsondo emankorraren antzeko izango duzu etxe-txokoan. Elizen arteko biblia   Sal 128,3

Celarena, ordea, mundiala izan da, heriotza, alegia; Xanpunena, berriz, etxe txokokoa, euskaraz bakarrik hil baita bertsolari lapurtarra. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 100. orr.

Taberna txokoan zegoen, beso bat barra gainean jarrita eta kafea eskuan. Jon Maia   «Riomundo» - 187. orr.

Ez dakit zenbat denbora egin nuen ziega txokoan eserita, uzkurtuta. Jon Maia   «Riomundo» - 23. orr.

Amak sukalde txokoan irratiari bolumena jaitsi zion. Jon Maia   «Riomundo» - 200. orr.

Txakur-janari nazkagarria jan behar izaten nuen sukalde txokoko ontzi zikinean. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 15. orr.

Antonio supazter txokoan dago. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 133. orr.

4 (bestelakoetan)

Ehuneko ehun segurua den zulo, txoko, izkina edo koskara heltzea. Liburua Harryren idazmahaiaren azpiko txoko ilunean ezkutatu zen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 161. orr.

Txoko bat aurkitzen zuen beti ohe batean, han eta hemen jaten zuen, zarpa zaharrez janzten zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 235. orr.

Maletako txoko bat seinalatu zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 83. orr.

Janaritegiko teilen artetik aurkitu zuen txokoa kardo batek. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 137. orr.

Max Centerreko poltsa urdinaren bila hasi da furgoneta irauliaren txoko-bazterretan, baita laster aurkitu ere. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 26. orr.

Puru-mutturra ezpainen txokoan zeukan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 226. orr.

ik beharago 13. 23853

Bihotzaren txoko ahaztu eta aspaldian lokartu hori itzartu egin dela iruditu zaio. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 41. orr.

Burmuinaren txoko galdu batean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 42. orr.

Salmonellaren bakterioak bere burua babesteko eta ugaltzeko txoko bat egiten du. Berria - Gaiak   2004-06-18

Gero eta bustiago sentitzen naiz, zakilak nire txokoa bila dezala nahi dut, nire barnean sar dadila. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 83. orr.

Uste eta nahi baino askozaz lehenago isuri nuen hazia txoko goxo hartan. Aitor Arana   «Onan» - 27. orr.

Niri beti gustatu izan zaidana buztana txoko goxoan gorderik edukitzea baita. Aitor Arana   «Onan» - 67. orr.

Ematen zuen giltza berez erori zela neska gaztearen esku-txokora. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 73. orr.

Musuz betetzen zizkidan izter-txokoak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 153. orr.

5 irud/hed

Nik esango nuke bihotzaren txoko batean pizturik atxikitzen zeniola esperantza horren kriseiluari. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 39. orr.

Neguak aurkituko ahal zuen txoko laiotz galduren bat iraganaren eremuetan! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 153. orr.

Baina ez pentsa Euskal Herria dela misoginiaren txoko bedeinkatua. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 45. orr.

Ni ikasle izan ninduzun urte horretan piztu omen zitzaizun maitasun-txingarra bihotz-txokoan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 11. orr.

Bertan lan egiten dute, eta bertan dute beren maitasun txokoa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 61. orr.

Txoko ekologikoa: espezie batek bizi, hazi eta ugaltzeko behar dituen baldintzen eta baliabideen multzoa da. Berria - Gaiak   2006-04-16

6 bi horma edo pareta elkartzen diren lekua.

Aretoaren lau txokoetara bakarrik daude zuzenduak zeharreko argiak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 93. orr.

Bazter batean, harresietako txoko batean, ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 94. orr.

Hala ere, baratzearen txoko batean ikusi zuen metalezko platertxo bat, katuei jana emateko modukoa. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 198. orr.

7 pilotalekuan, frontisa eta ezker pareta elkartzen diren lekua.

Xalak zabaletik pilota zail bat jaso zuen, Titinek txokora bidali zuen pilota, baina Pascualek jaso zuen. Berria - Kirola   2004-02-29

Txokotik zabalera sakatuz Irujok Gonzalezen autoestimua errekara bota zuen. Berria - Kirola   2004-04-08

Dejadak txokoan, zabalera irekiak, airez sarturikoak... Berria - Kirola   2004-09-19

Capellanek hormabikoa jaso, dejada txokora, eta tantoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 59. orr.

Ikaragarriak izan ziren haren gantxoak eta txokoan utzitakoak. Berria - Kirola   2004-12-28

Erasoan, halaber, bolea izan zuen arma nagusia, eta txokoan zein zabalean ia ez zuen hutsik egin erasoan. Berria - Kirola   2006-05-07

Txokoan pare bat, beste bi zabalera eta hormabikoa. Berria - Kirola   2006-01-07

Pascualek ez ditu Titinen keinu gehienak ikusten, eta kostata iristen da txokoko zuloa babestera. Berria - Kirola   2006-01-29

8 hiriez, herrialdez eta kidekoez mintzatuz, bazterra.

Kursaaleko gunea eta Zurriolako hondartza hainbat doinuz beteko dituzte munduko txoko askotatik iritsita ko musikariek. Berria - Kultura   2004-07-23

Ia laurehun koroaren truke munduko txoko ederrak bisita zitezkeen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 43. orr.

Horiek baino zaharrago direnek mundu zabaleko edozein txokora joatea aukeratzen dute uda partean lan eginez laguntzera. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Munduko azken txokoan ere euskaldunik topatu behar! Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 30. orr.

Gazte Topaguneko filosofia Euskal Herri osoko txokoetara zabaldu gura duen ekimena aurkeztu zuten atzo. Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Gazte talde handi bat motxilak bizkarrean dituztela hiriko txokoak bisitatzen. Berria - Harian   2005-08-19

Arrantza-eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 271. orr.

Gertuago, Tirol aldean, Suitza eta Austriako txoko menditsu horretan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 209. orr.

Arabako txoko baten, euskararen ertz baten, Zigoitian. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 88. orr.

Hamar litro gehiago atera ohi ditugu Arantzazuko txokoan: 134. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 59. orr.

Herriko beste txoko berezi batean, Andra Mariko dorrearen azpian. Berria - Kultura   2004-08-20

Txoko bitxia duk Paris zaharreko kale hori! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 37. orr.

Suresnesera erretiratzeko, bien gustukoa baitzen aldirietako txoko hori. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 84. orr.

Maite nuen, jolas-orduetan, handik zehar galtzea, eta txoko bitxiren batean liburu bat irakurtzea. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 78. orr.

Uste dute badirela noski unibertsoan hainbat txoko bizitza eta, ziurrenik, are bizitza kontzientea hazteko aski egokiak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 36. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paisaiak ere pintatzen nituen, eta kale-txokoak. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 125. orr.

Bilbori, oraingoan ere, ia 30 litro kentzen dizkio Donostiako golko-txokoak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 392. orr.

10 ik lokal.

Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 374. orr.

Hain zuzen ere, 1935az geroztik Hogar Vascoko txokoan beren bulego-gela badute gazteek. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 56. orr.

Ondorioz, ez gara elkarrekin fidatuko, elkarte eta txoko gastronomikoetan lapurretak areagotuko dira. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 102. orr.

Bi eguneko jardunaldiak goizeko hamarretan hasiko dira, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan. Berria - Kultura   2004-11-26

Colon de Larreategi kaleko jatetxerantz joateko agindu dionean, euskal sukaldaritzako txoko garestienetakora. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 121. orr.

Apala da oso, marinel txoko horietako bat, baina oso bista onak ditu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 337. orr.

11 jaioterria.

Txokoarekiko atxikimendua dela eta, hizkuntza komunitate txiki batek atxiki-atxikia jarraitzen du bertan sorturiko tradizioei. Ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 249. orr.

Txoko-hizkera itxienean oinarriturikoak alde batera uztea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 11. orr.

12 komunikabideetan, tartea.

Hala eta guztiz, poesiari ere txoko bat eskainiko diogu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 28. orr.

Bestalde, nire txoko propioa izatea esan nahi du, nik nahi ditudan gaiak nahi ditudan moduan esateko espazioa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 249. orr.

Bertsolaritzaren interneteko txokoa ez dadin bakarrik elkartearena izan Radio Euskadin, Almudena Cachoren umore on eta argia lagun osatu nuen nire txokoa urte batzuetan. Berria - Kultura   2006-02-18

Lehen plamako albiste zena, albiste bitxien txoko-txokoan zokoratua dute orain komunikabideek. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 72. orr.

13 ezpain txoko

Ezpain txokotik dario hortzetako pasta zuria. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 100. orr.

Bere aurpegi puztuan, begiek zehaztasunik gabe begiratzen zuten; ezpain txokoetatik zimur sortak ernatzen zitzaizkion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 31. orr.

Irribarre sotil batek zeharkatu zituen bien ezpain-txokoak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 88. orr.

Adaren ezpain-txokoek irribarre bat saiatu zuten. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 54. orr.

Eslabiarren bereizgarri nabarmen bat agertzen zitzaion ezpain-txokoetan: haur-itxurako aurpegikera eztia. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus