Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txokolate (orobat xokolate g.er. xokolet g.er., txokolet g.er., xokolot g.er. eta txokolata g.er.) 1 iz kakao hautsez, azukrez eta beste zenbait gaiez eginiko ore gotortua; gai horrekin egiten den edaria.

Harryk txokolatea hartu, bai, baina ez zuen jan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 73. orr.

Hartu al du txokolaterik? -galdetu zion kezkatuta Pomfrey andreari. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 315. orr.

Kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 41. orr.

Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 144. orr.

Baziren garai batean hiru txokolateria: bata Karrikaburuan, bigarren bat Etxepare edo Irauzketan, zeintan gelditzen baitira oraino txokolate egiteko orma edo moldeak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 62. orr.

Ez dut txokolate hori pozoitu, entzun? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 74. orr.

Eskua jaso nuen, beste txokolate bat eskatzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 143. orr.

Igo txokolate bat eta opiltxoak 108. gelara, lehenbailehen, mesedez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 238. orr.

Txokolate bana eman zien. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 26. orr.

Hondartza txikiaren gaineko kafetegian txokolate bana hartzea proposatu diot. Txillardegi   «Putzu» - 322. orr.

Txokolate apur bat hartuko nuke orain. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 153. orr.

Txokolate egin berriaren usaina. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 192. orr.

Azukrea eta txokolateak emango dizkiotela zirkoa ikustera inguratzen den jende guztiari. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 137. orr.

Esan ohi zuen txokolatea bezalakoa dela bizitza: baduela alde bat garratza, eta baduela alde bat eztia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 35. orr.

"Ba al dakizue txokolatea afrodisiakoa dela?", bota du mutil batek. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 145. orr.

Ontza bat txokolaterengatik sentitu litekeen inbidia. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 171. orr.

Egundoko arrautza bat, txokolatezko arrautza baten erabateko itxura zuena. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 120. orr.

Txokolatezko budinaren eguna. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 19. orr.

Sarreran Dursleytarrek txokolatezko izozki handiak erosi zizkieten Dudleyri eta Piersi. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 29. orr.

-Libra bat txokolatezko bonboi, mesedez-. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 127. orr.

Gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 145. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendazko txokolate fin batzuk eskaintzen ari zenean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 24. orr.

Estimatuko dizu berogarria, txokolate ona egiten duzulako lotu baitzuen gaixoa ohera. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 255. orr.

Armairua zabaldu, txokolate beltza atera, eta bi pusketa kendu zizkion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 35. orr.

60 emakume txokolate beltzarekin estali genituen eta 75 gizon txokolate zuriarekin. Berria - Kultura   2006-04-21

Amak txokolate beroa prestatu zigun, ogi xigortuarekin eta gurinarekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 97. orr.

Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 144. orr.

Txokolate egina eta gailetak atera zizkidan, zer edo zer hartu nuen itsuskeria ez egiteagatik. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 108. orr.

Txokolate egosiaren usaina leihoen azpiko burdinsareetatik gora igotzen zen, kiribilka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 126. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esnea txokolate-hautsarekin, ogi xerrak gurina eta konfiturarekin eskaintzen zizkien. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 38. orr.

Gozokiz betetako kristalezko txokolate ontzi hautsez zikinduaren eta latoizko balantza pisuaren atzean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 178. orr.

Excella txokolate enpresa eskuratu zuen Zahorrek, Kanadako eta Erresuma Batuko merkatuetan sartzeko asmoz. Berria - Ekonomia   2004-07-29

Rachelen egoitza garbitzen zuen orduetan, Janinak beti ondotik zeukan txokolate ekoizleen alaba bihurria. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 97. orr.

Izozkiaren gainean txokolate-krema beroa zegoen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 153. orr.

Zale amorratua naizen txokolate pastelak jarri nituen ur botilaren ondoan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 296. orr.

Goizean txokolate-ura ematen zioten, arratsaldean haragi egosia, eta gauean baratxuri-zopa nazkagarri bat. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 158. orr.

Postrean kaputxina tarta txokolate saltsarekin. Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Txokolate usaina zegoen airean. prest zegoen ahal zituen txokolate-barratxo guztiak erosteko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 94. orr.

Zutitu, azken txokolate-zatia ahoratu eta Gryffindorreko dorrerantz abiatu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 199. orr.

Pomfrey andreak bat-batean txokolate-puska handi bat sartu zion Harryri ahora. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 316. orr.

Ogi puska bat eta txokolate ontza bat, hori izan zen bere askaria. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 104. orr.

Lupin maisua txokolate-tableta handi bat zatitzen ari zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 73. orr.

Batean freskagarriak zeuden salgai eta bestean jateko goxokiak, sandwichak eta txokolate tabletatxoak. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 161. orr.

Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan, marrubi, endalahar, txokolate, gerezi eta banilla zaporeko xarabe gozora isuria. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 475. orr.

Batean baratzuri-zopa prestatuko diagu ordu txikietan, bestean txokolate-jana. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 147. orr.

Haurrek gehien ikusten dituzten emakizunak txokolate, soda eta gozoki iragarkiak dira. Berria - Euskal Herria   2004-07-31

503 zenbakia zeukan ate txokolate-koloreko baten aurrean zegoela, traskoak etorri zitzaizkion gogora. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 128. orr.

Beltzaren eta haurraren aurrean txokolate katilu bana zegoen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 207. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezpainetan marroi-txokolate kolorea jarri zuen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 99. orr.

5 adkor haxixa.

Izen asko ditu: haxixa, maria, belarra, kostoa, txokolatea... Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 99. orr.

Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 334. orr.

1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus