Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txongo (orobat xungo) iz txerri hanka hezur giharduna.

Zerriaren urdaiazpikoa jan ondoren, hezurra gelditu ohi zen zerbait giharrekin, eta horri "txongoa" esaten zitzaion. osetearen garaian, pobreen artean, txongoak osatzen zuen haien eltzeetan falta zen koipea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Txongoari lizta bat lotu eta babarrun edo lenteja eltzean sartzen zuen aitonak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Haur nintzenean ez zitzaidan ardikia laket eta luzaz mokofinarena egiten nuen denek errabiaz ahoratzen zuten hezur-kankail edo xungoaren aitzinean, Aiherrako zikiro besta batean, arrailduraren arrailduraz, oharkabean lau kostalet errerik irentsi nituen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

-Baina eztixiu kiloka saltzen, xungo osoka baizik!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus