Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txorimalo 1 iz hazia ereindako soro edo alorretatik txoriak uxatzeko ezartzen den giza irudia, arropa zaharrez jantzia. ik izugarri 4.

Meloi-soroko txorimalo dirudite: ez dakite hitz egiten eta garraiatu egin behar dituzte, ez baitira ibiltzeko gauza.  Elizen arteko biblia   Jr 10,5

Gizakien antza duten txorimaloak ipintzen dituzte bazterretan, giza arropaz jantziak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Txorimalo baten antzera ikusi nuen berriz ere neure burua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.

Ondoren, elurra esku-beteka hartuz, zazpi txorimalo egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Emaztearen ezpainetako irribarrea tristezia bortxatuz lortua dela iruditzen zaio hala ere, bele horiek ez dira txorimaloaren beldur, sumatzen du, aspaldi dira ohituak, jarriak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Jirabiraka zebilen, txorimalo bat haizearen eraginez bezala..  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Voodooa egiteko egokiak omen diren lastozko txorimalo ttikiak nonahi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Txorimalo baten antzera ikusi nuen berriz ere neure burua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.

-Jantzi prakak, txorimalo zaharra ematen duzu eta!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 9. orr.

Itxura hutsa zen, lastozko txorimalo bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

2 irud/hed

Ziur zaude ez zaizula axola ni bezalako txorimalo batekin ikusten bazaituzte?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 341. orr.

Isabel xarmangarriak ez zion inori antzepenean parte hartzen uzten, baldin eta txorimalo baten lana egiteko ez bazen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

Putreak eta arranoak saltzen diguten bide jakin horien kontrakoa delako beti bere hegan egiteko estiloa: hegan egiteko estilo bihurri bat, ideologien kaiolak eta koherentzia txintxoaren txorimaloek izutzen ez dutena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

Horrelako eskaerei makilakadaz erantzun behar zaiela uste duten txorimaloen harrokeriatik oso urrun nago ni.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

Aurreko gauean, txorimalo txiki bizkorrak ibili ziren trenbidean makurtuta gauzak biltzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

-Gorpua ezin bada, errudunaren irudiz egindako txorimaloa erre ahal ditek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 345. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus