Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txuri [541 agerraldi, 96 liburu eta 55 artikulutan] 1 iz adkor zuria.

Paper txurian zirriborro bat egiten denean bezala. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 17. orr.

Zaldi gainean zihoan Margarita, txapel txuriz eta amazona beltzez jantzirik. Txillardegi   «Putzu» - 233. orr.

Kattalinek jantzi berri du tulezko gonatxo txuri arina. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 14. orr.

Lilyren xarma begi txinatar haiek zirela, bere aurpegitxo txuri ximur hartan zeharka jarriak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 31. orr.

Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 98. orr.

Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 65. orr.

Gauza hauek ez dira agerian esatekoak, badakit, eta horregatixe (eta zure itzal txuriegia bixitzearren) esango ditut hemen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 70. orr.

Bandera txuri-urdinen uhinak. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 7. orr.

Babarrun txuria eta ortuariak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 49. orr.

Basoerdi bana ardo txuri jarri digute, freskoa. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 10. orr.

'Txuria, gorria eta berdea!', erakutsi nion. ik beherago 4. 25221

2 txuri-beltz (orobat txuribeltz) izond adkor zuri-beltza.

Eta hementxe du hiltzea eta akabera gogoetatxo txuri-beltz honek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 110. orr.

Paretetan makina bat lagunen argazki eta karikaturen fotokopia nahikoa gardenak zeuden zintzilikaturik, bata bestearen gainean, mosaiko txuri-beltz barrokoa osatuz. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 138. orr.

The Cruise izeneko txuribeltzezko dokumental bat. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 89. orr.

Egin diot, txuribeltzeko karretea daraman argazki kamerarekin, inor odolez ez orbantzeko. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 123. orr.

3 txuri-gorri izond adkor zuri-gorria.
4 txuri-gorri-berde (orobat txurigorriberde) izond adkor zuri-gorri-berdea.

Euskadiko trapu txuri-gorri-berdea udaletxeko balkoian jaso zuten momentuan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 121. orr.

Euskara aberri bat dela diote poeta txurigorriberdeek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 236. orr.

5 txuri-urdin (orobat txuriurdin g.er.) izond/iz Real Sociedad futbol taldearena, talde hori dagokiona.

Atzelari txuri-urdinak ere ez ziren batere egoki aritu jokoz kanpokoaren bila. Berria - Kirola   2006-03-19

Talde txuri-urdinak Malaga gaindi-tuko balu, 45 puntu batuko lituzte. Berria - Kirola   2004-05-12

Azken hamar minutuetan ederki sufritu zuten txuri-urdinek, baita Anoetan zeuden jarraitzaileak ere. Berria - Kirola   2004-12-05

Lan duina eta txukuna egin zuten txuri-urdinek, baina ezertarako ez zien balio izan. Berria - Kirola   2006-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus