Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

unatu, una, unatzen 1 da/du ad nekatu.

Jendeak, guztiaz unatzen baitira, berehala unatu ziren probetxurik gabeko satira batez. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 236. orr.

Unaturik nengoen; jaitsi, eta abeltzainengana hurbildu naiz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 120. orr.

Unatua nintzen eta halako plazer bat hartzen nuen ekarri ninduten kotxe bikainaz eta kotxero prestuaz oroitzean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 58. orr.

Unatua baitzen ohatzean etzan eta lo kiska baten egiteko gutizia zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 224. orr.

Eta futxo, unatua izanikan ere, ez diet berehala ene sei kilometroei uko egin! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

Horren arrazoin teknikoa da anitzetan urtetik urtera leku berdinean landatzen dela biperra, eta denboraren bortxaz, lurra unatzen da, kutsadurak hartzen ditu. Herria   2001-10-25

Basamortua igarotzeak bezala unatzen, akitzen, deusezten dituenak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 396. orr.

Pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak, keinu bakoitzak, hitz bakoitzak, pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 357. orr.

Bada jende mota bat, espiritu mota bat nahiago baduzu, entusiasmoak unatu edo gaina hartzen diena. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 185. orr.

Miseriaren kontrako borrokak unaturik eta depresioak jota, birritan saiatu zen bere burua hiltzen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 6. orr.

Ama adintsua, penak zeharo unaturik, eskailerak igo bezain laster dibanaren gainera erori zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 212. orr.

Egunek izari polliteko luzetasuna dute, adineko jendeek, sobera unatu gabe bururatzen dutena. Herria   2002-10-10

2 (era burutua izenondo gisa)

Zaldizko unatu odoltsu bat zetorren sortaldetik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 114. orr.

Neure hezur unatuei behea jotzera utzi nien ganbera itsuko ohatze eskasean. Erruki-izara batek estali zituen nire begi argi unatuak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 378. orr.

Neure irudi unatua itzuli zidan poliziaren betaurreko beltzen islak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 221. orr.

Hobbit etsi eta unatu baten ahotsa, orko batek Elfoen Jaunaren kantu gardenarekin ezin nahas zezakeena. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 227. orr.

30-35 urteko gizon gazte bat ondotik pasatzen zait, agur unatu bat igorriz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 65. orr.

Tradituko zaituzten keinu unatu bana iratzarriko du laborategiko azidoak zuen bisaietan. Xabier Montoia   «Elektrika» - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus