Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usapal 1 iz usoaren ordenako hegaztia, hura baino txikiagoa, bizkarreko lumak arre-gorrixkak dituena (Streptopelia turtur edo S. risoria). ik tortoil.

Ez zuen onartuko Bassan usapal bat bera ere kokatzea, usapala bertako faunakoa izan ez balitz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli.  Elizen arteko biblia   Jr 8,7

Kurloiak izan ziren ihes egiten lehenak, usapalak bigarrenak, mirua azkena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Txolarre eta usapal ez gutxi inguruetan, peskizan, zer "jausiko".  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Usapal gris zikin haiek ez behintzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 92. orr.

-O ene arrebatxook, usapal xalo, errugabe eta garbiok!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 985. orr.

Erne dira zelaietan loreak, heldu da kanturako garaia, entzun daiteke gure zelaietan usapalen urruma.  Elizen arteko biblia   Kt 2,12

Eguzkiak txinpartak ateratzen zituen urmaelean, usapal gogaikarri bat urrumaka ari zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

-Ekar iezazkidazu hiru urteko txahal bat, hiru urteko ahuntz bat, hiru urteko ahari bat, usapal bat eta usakume bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Arkumea edo ahuntza erosteko ahalbiderik ez duenak, bi usapal edo bi usakume eramango dizkio Jaunari egin duen bekatuaren ordain.  Elizen arteko biblia   Lb 5,7

Haren esku fin zuriak taula gainean usapalen graziarekin hegaldatzen baziren ere, adimen zorrotz batek gidatuak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

2 izond/iz

Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

-Segi aurrera, usapal maiteak! -garrasi egin zien iemstxikak, zartailuaren zirtakoak trumoiaren dunbotsekin nahasten zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus