Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

web 1 iz Interneteko helbide jakin batean aurkitzen den informazio multzoa.

Begiratu bat ematen zer web dauden ikusgarri, oharrari begia atoan: "Gogorrentzat". Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 69. orr.

Web horien sortzaileek bezero berriak erakarri eta haiei eusteko gero eta «trikimailu konplexuagoak» erabiltzen dituztela esan du. Berria - Gaiak   2004-05-21

Zenbait kasutan abortatzea irtenbide bat izan daitekeela dio Portugalgo web ofizial batek. Berria - Gaiak   2004-07-04

Espainiako Auzitegi Gorenak web independentziazale baten kontrako kereila onartu du. Berria - Mundua   2004-09-10

Han sakatuta, beste web orri batera jauzi egiten du erabiltzaileak; benetako erakundearenaren antzeko web batera. Berria - Gaiak   2004-11-09

Duela urte bat web-aren diseinua eta edukiak berritu zituzte eta ordutik %10 handitu dira kontsultak. Berria - Ekonomia   2004-02-11

Zoaz orain El Correo-ren webera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Salmentarako web zerbitzu bat egin nahi izanez gero, eta horretarako disko baten prezioa jakin nahi izanez gero, SOAP protokoloaren bidez, datu horiek biltzen dituen konpainiarekin harremanetan jar daiteke. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Interneten web dokumentuak deskribatuta jasotzeko era berria. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Irak-eko II. gerra zela eta, izugarri hedatu ziren web-log hauek. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 43. orr.

Beren ordenagailua web cam tresnaz dohatua dutenek mundu guzitik segitu ahal izan dute Korrika zuzenean. Herria   2001-04-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Birus batek suntsitu zigun "Zimino lizuna" porno web-era jaitsitako bideo klipen artean, bazen Ginger Lynn izeneko artista bikain batena. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 30. orr.

4 web atari [6 agerraldi, 6 artikulutan]

Web-atari berri bat eraikiko da, lau hizkuntzetan, orain arteko web-gunea baino zabalagoa, elkarteeri eta publiko zabal bati idekia izanen dena. Herria   2004-01-29

Euskal literaturari buruzko beste bederatzi webgunerekin batera dago Euskal prentsaren lanak Susa argitaletxearen Armiarma web atarian. Berria - Harian   2006-02-24

Osasunerako eta ingurumenerako kaltegarri izan daitezkeen produktuen zerrenda osatu du Espainiako Greenpeacek eta bere web atarian (www.greenpeace.es) jarri du. Berria - Gaiak   2004-07-09

Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat. Berria - Kultura   2006-03-08

5 web gune ik webgune.
6 web orri [257 agerraldi, 16 liburu eta 154 artikulutan]

Talde supremazista estatubatuar baten web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 93. orr.

Unibertsitateko ikasgaiak hobeto garatzeko nahiko arrunta da egun Web-orriak eta Web-guneak eratzea -beren e-mail helbide eta guzti-. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 340. orr.

Elkarteak martxan jarri berria duen web orriak, dudarik gabe, are eskurago jarriko ditu aurrerantzean dokumentuok. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 26. orr.

Jendeak zer gordetzen duen bere laneko disko gogorrean, zer mezu klase hartzen eta bidaltzen dituen bere posta elektronikoan, zer web orri bisitatzen dituen. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 51. orr.

Batetik jokoak eta programak pirateatuz, eta bestetik web orriak diseinatuz, diru mordoa eskuratzen du. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 23. orr.

Web orriaren helbidea eskatu diot adiskideari. Iban Zaldua   «Itzalak» - 98. orr.

Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 91. orr.

Hainbat web orri eta proiektuen bidez sortutako fanzinea da. Berria - Kultura   2004-11-07

EUSTAT (web orria): Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoari buruzko Estatistikak. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

7 (izenondoekin)

Lizarra ikastolak Nafarroa Oinez bestaren web orri berria martxan jarri du, www.nafarroaoinez.net helbidean. Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Web orri seguruetan helbidea http: // hasten da beti. Berria - Gaiak   2004-11-09

Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute. Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Pare bat minutu baino ez dira behar web-orri pertsonalizatu hori egiteko. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 43. orr.

Italian duen gibo fans web orri osatuaren bitartez erantzun du. Berria - Kirola   2006-05-05

Parte-hartzea sustatu asmoz, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzirik dagoen web orri erraza eta interaktiboa egin dute. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ordenagailu bat, web-orri sofistikatuago batekin. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 180. orr.

Sare elektronikoaren eta sakelakoen bitartez web orri pornografikoetara sartzeko erraztasunak ditu jendeak. Berria - Gaiak   2004-01-13

Web orri suizidak deitutakoen bidez, taldean suizidatzeko prest dauden lagunekin jartzen dira harremanetan Internet zaleak, Poliziaren arabera. Berria - Gaiak   2004-10-13

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 12. orr.

9 web orrialde [36 agerraldi, 6 liburu eta 23 artikulutan] web orria.

Kultura deitzen dugun horren adierazpen gehienak, liburuak, diskoak, bideoak, web orrialdeak... horrela jasotzen ditugu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 54. orr.

Web orrialde desberdinetako helbideak gehitu zituen Mikelek: adibidez "lapelotavasca" edo "euskonews" delako webguneak. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 184. orr.

Dena den, web orrialde batetik artxiboren bat norberaren ordenagailura jaistea delitua dela argitu du. Berria - Harian   2005-07-13

Adingabeei zuzendutako web orrialde gehienak ez direla seguruak esan du Kontsumitzaileen Aferez arduratzen den Europako Ikerketa Zentroak. Berria - Gaiak   2004-06-15

Interneten dauden web zerbitzariak etengabe ugalduz doazela eta 2000. urtean, 2.000 milioi web orrialde baino gehiago daudela. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus