Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xaxtar (orobat xastar g.er.) 1 izond adkor zaztarra.

Beste aldeko aitona, Patxi Elizegi -baserri xaxtarra eta mantentzeko bederatzi alaba-, arbel meatzean aritu zen lanean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Lana bukatu eta txabola xaxtar batean bilduko dira amarekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

Mendiko ostatu xaxtar eta narratsa oroitzen nuen nik: eulientzako zintak sabaian, mahai zaharren hankak kolokan, mostradore altua, eta haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Ia ustekabean, ubide eta aintziretan zehar Arkangelsketik San Petersburgora zihoan ontzi xaxtar batean tsarren udako hiriburu distiratsu hartara bidaiatzeko aukera izan zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Eguberri batean, bere San Damiango ohe xaxtar hartatik, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

Txistor xaxtar hari esker errazago sartuko zen ardo garratza, kontua edatea baitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Bazkaria ez zen bazkari, eta ez izateagatik, kanpaia ere ez zen kanpai, txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten hots lehorra besterik ez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.

Ohartu nintzen kanpai ez zen kanpai haren zintzarri hots xaxtar hark bazuela zerbait berezia, ez zela ohiko hots xaxtarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Zahar ugari, itxura xaxtarreko jendea, arropa zarpailez jantziak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Nire jokamoldeen zakarra, nire arropen xaxtarra...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus