Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xehe (orobat txehe g.er.) 1 izond tamaina, pisu, gorabehera, maila edo garrantzi txikikoa. ant larri.

Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 59. orr.

Nire eri itsuek arrosarioa ezagutu zuten, zurezko bihi larri eta xeheetan harilkatua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 193. orr.

Lehen gatz larria eta xehea baizik ez genuela, egun Camargue, Maldon, Guèrande eta beste hainbat tokitakoa kontsumitzen dugu. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 38. orr.

Hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki, eta, azkenean, horra hautsak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 33. orr.

Tabako xeherako erabiltzen zuen narruzko toxa. Josu Landa   «Odolbildua» - 55. orr.

Alga xehetatik oskoldun txikietara. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 305. orr.

Legar xeheko hondartzan urak ekarri porroskak, adar mutur, xori eta arrain ustel. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 147. orr.

Haizeak daramatzan harri bikor xehezko harriabar gisako batek. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 114. orr.

Hareazko geruza bakar bat eta marmol xeheko beste bat bakarrik ematen badira, [...]. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3310. orr.

Ur-tanta xeheak izozten hasiak baitziren. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 141. orr.

Gau grisa zen, elur-ur xehea ari zuen, ziri-ziri. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 173. orr.

Euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 145. orr.

Arnasari eutsirik, sorbalda jaso zuen, lepoaldea euri xehe sarritik babesteko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 63. orr.

Zirimiri xehe bat ari zen, kasik ikusezina. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 67. orr.

Langar xehe bezain hotza hezurretaraino sartzen zaie. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 178. orr.

Nire hiru besaulki sumatu nituen, puntu xehezko tapizeriaz estaliak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 405. orr.

Sagarrondo bi ageri ziren etxetxo zahar baten aurrean, eta itxura kaxkarreko lorategi xehe bat atzean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 327. orr.

Etxea txukun edukitzeko eta landareak zaintzeko argibide zehatzak utzi zizkidan Arantxak: guztira, letra xehez idatzitako sei orrialde. ik beherago 5. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 46. orr.

2 (gauza abstraktuez)

Nahiz ezer ez jakin ardiekin mendian ibiltzeaz edo txahal bati biberoi esnea emateaz, mira sentitzen nuen lan xehe haiekiko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 64. orr.

Dozena bat estatu-nazio xehe nahiz larri. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 98. orr.

Ez dut testua oroipen xeheekin puztu nahi, ordea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 96. orr.

Paueko Casinoan egin den biltzar nagusiaren berri xeheak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 7. orr.

Hirurehun frankoko gela bat, hamabost franko egunean mantenurako: laurehun eta berrogeita hamar franko geratuko dira arropa garbitzeko, gastu xeheetarako eta zinemarako. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 276. orr.

Erosketa xehe frangoren pagatzeko baliatzen ahalko den karta. Herria   2002-11-07

Irri xehe eta bihotz oneko profetaren mendekua ote zen? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 87. orr.

Gogolek errealitatea itxuragabetzen du etengabe, hiperboleen bidez, gorabehera xeheei eta denetariko bitxikeriei berebiziko pisua emanez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 12. orr.

Gorabehera xehe horiek ez baitiote historiari eragiten. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - JosÚ Saramago - 31. orr.

Urteak joan eta urteak etorri berriro koadro berera itzuli eta xehetasunik xeheena aldatzeko gauza zela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 289. orr.

Datuak elkarren segidan eman behar dira, garrantzitsuenetik xeheenera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 125. orr.

Lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 57. orr.

Hobenduna beti baitago prest lege-hauste xeheak aitortzeko handiagokoen estali alde. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 7. orr.

3 pertsonez, herriez eta kidekoez mintzatuz, laua edo behe mailakoa dena.

Mendoza, esan bezala, gizon xehea izan da, herrikoa, aukera hori propio egin zuelako. Berria - Ekonomia   2004-12-29

Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 24. orr.

Emakume xehe, txikitxo eta zatarra bera, jendeak kakanarru deitzen dien horietakoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 326. orr.

Agur, jaun apala, ümila, xehea! Herria   2001-08-09

Ezin nauk fabrikako langile xehe baten emaztea izan. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 87. orr.

Algortako industrialari xehe batek garajea utzi zigun bertako etxe batean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 153. orr.

Iruditzen zitzaion Fiodor Fiodorovitx buruiritziegia zela, eta agintari xeheen ohitura guztiak zituela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 377. orr.

Napoleonek bazekien bere armadako soldadu xehe hezigabeenek ere erantzuteko moduko nota ari zela jotzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 402. orr.

Hortik aitzinatu da patriarken eta primatuen, artzapezpikuen, apezpikuen bitartez helduz xeheenetaraino, hau da, beste prelatu apaletaraino. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 133. orr.

Bada, ikasle hori bezalaxe geratu ziren hasieran hiritar xeheak eta funtzionarioak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 276. orr.

Behe mailako jende xehea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 60. orr.

Zergatik jende xeheak ez du duelorik egiten handikiak bezala? Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 45. orr.

Erromes fededun eta fedegabeak, kirolari eta poetak, jende handi eta xeheak, oinazeak edo zorionak bultzaturik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 121. orr.

Herri xehea, goseak hartaratuta, matxinatu egin zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 359. orr.

Aitortuko dut beraz gogotik, kontziliotik lekora, Jainkoaren Herria hurbildu zaiola, asko gisatara, herri xeheari eta jende xumeari. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 167. orr.

Herri xehearen eta intelektualen arteko etena amildegi bihurtu zen. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 22. orr.

Garai hartan irakurtzeko gauza zena ez zen herri xehea, gizartean maila jakin bat zuena baizik. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 29. orr.

4 xehetasunez egina edo emana. ik zehatz.

Handik aste gutxira, poliziaren ikerketa xeheari esker, hara non aurkitzen duten orgatxoa. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 157. orr.

Miaketa xehea egin zen gaztelu abandonatuan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 172. orr.

Giza ezagutza osoaren apriorizko analisi xehea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 38. orr.

Halako organon baten aplikazio xeheak arrazoimen hutsaren sistema bat eraikiko luke. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 38. orr.

Inon diren kalkulurik xeheenak hasi zen egiten hipotesi haren probabilitatea aztertzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 59. orr.

Bere lagunei azalpen xeheak ematen zizkien gertatzen zitzaionari buruz. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 10. orr.

Eraikuntzen deskripzio xeheari esker. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 200. orr.

Ez dut orduko kronika xeherik egin nahi. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 89. orr.

Teknologia berrien deskribapen xeheak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 254. orr.

Entzima horiek katalizaturiko erreakzio kimikoen azterketa zinetiko xeheak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 72. orr.

Zenbait fenomeno hartu [...] eta haiek azaltzen saiatzen da, esperimentu xeheen bidez. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 168. orr.

Garai bakoitzean erabilitako baliabideen katalogo xeheak. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 202. orr.

Giza harremanen bibisekzio xehe, gordin eta erreala. Berria - Kultura   2004-12-01

Erretinaren argazki xeheak hartuak zituen hark, operazioa egin eta berehala. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 143. orr.

Aurretik beste batzuk izan omen ziren, jakin nuenez, haien berri xeherik izan ez banuen ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 133. orr.

Lehenbizi elkar ikusi zuteneko aldiaren berri hunkitu eta xehea emanez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 257. orr.

Testu artistikoak beren testuinguru formal eta estilistiko zehatzaren definizio xehe baten bidez interpretatzeko metodologia. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 108. orr.

Errealitate finago eta aberatsago baten irudikapen xeheagoa ahalbidetzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 183. orr.

Irudi gandutsu bat besterik ez da; beste oroipen batzuk askoz xeheagoak eta jantziagoak izan litezke. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 144. orr.

Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen idatzien azterketa xehe-xehea egin nuen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 165. orr.

5 letrez mintzatuz, eskuarki erabiltzen den tamaina eta formakoa. ik minuskula.

Letra larrien ordez letra xeheak erabiltzen hasi zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 303. orr.

Ezker Abertzalea, letra larriz edo xehez idatzita egon, ETArekin identifikatzen da, haren oinarria da. Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Karea artez erabiltzea, hozkirik egin ez zezan; w larria, i xehea, bere izenaren letra ederrak, maistra Jonesek testu-liburutzat erabilitako Bibliaren esaldi goibelak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 147. orr.

Beti dago Kultura (singularrean eta letra larrian) kulturetan (pluralean eta letra xehean), baina ez dago Kulturarik kulturetan zehar baino. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 303. orr.

Letra xehea nahita eginiko hautua da. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 145. orr.

Poztu nintzen aita santua, honela, letra xehez irakurri nuenean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 146. orr.

6 diruaz mintzatuz, eguneroko beharretarako esku artean erabiltzen dena.

Diru xehea asti-astiro ateratzen zuen sakelatik, txanpon handien artean galduta balego bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 114. orr.

Nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu; bestalde, ez neukan kartarik ez eta diru xeherik. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 16. orr.

Dolar bat baino ez dut diru xehean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 379. orr.

-Manouryk diru xehez ordaindu din? -galdetu zion Logrek Clémenceri. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 164. orr.

Ehun liberako billete bat diru xehez aldatzeko eskatu zion osabari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 73. orr.

Txitxikovek, horrela jantzirik elizako atean aurkitu izan balu, seguraski, txanpon xehe batzuk emango zizkion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 174. orr.

Buru-ukaldi batez eskertu nion faborea, eta xeheak itzuli zizkidan leihatila estuko zirritutik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 300. orr.

Neukan xehe guztia eman nion, eta marmarrean gelditu zitzaidan, "ez al daukak besterik?" egiten zidala gaztelaniaz bere txanoaren leizetik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 222. orr.

· Kattalin ez da bi soseko xehean eta ez du portuko arrantzontzien erakusteko gogorik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 152. orr.

Arratseko ogi xerren mozten ari zen blockältester-a ez zen, iduriz, bi soseko xehean eta ez zuen aise jasaiten Joanes han ondoan egoitea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 156. orr.

7 (adizlagun gisa) ik xeheki.

Euria xehe ari zuen, guztiz bustitzen ari nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 188. orr.

Murmurioaren hesiak, hasieran xehe, gero zalapartatsu, zerrendak berak ez bezalako muga jartzen du hildakoaren eta nire artean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 14. orr.

Heldu zitzaidala argi-argi belarrietara, parekotasun guztiz zehatzez, Sir Launcelotek hain xehe deskribatu zuen hausturaren eta urraduraren oihartzuna izan zitekeena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 51. orr.

Nahiago izan dut, xehe eta zehatz jokatu ordez [...] distantzia hartu, eta ikasle horiei zinemako irudiaz dakiten guztia gogoeta zabalago batean [...] kokatzeko aukera eman. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 17. orr.

Burutik oinetaraino begiratu zion kondenatuari, arretaz eta xehe. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 38. orr.

Gero azalduko ditut xeheago. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 11. orr.

Baina gero aztertuko ditugu xeheago, gaiaren beste alderdi batekin duten loturaren ikuspuntutik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 163. orr.

Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora, prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

Gozamen estetiko bat dago baserriko gauzen zerrenda zehatz hori egitean, dendari txorrotx batek bere salgaien inbentarioa egingo lukeen bezain xehe. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 68. orr.

8 xehe-xehe adlag

Euria ari zuen, xehe-xehe. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 80. orr.

Kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 187. orr.

Zeharo nahigabetuta nago, eskuturrak xehe-xehe ebaki balizkidate bezala sentitzen naiz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 342. orr.

Komenigarria litzatekeela bat-bateko bertsolaritzaren baliabide poetikoak xehe-xehe aztertzea, garaien eta bertsolarien arabera. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 201. orr.

Istorio honetan Arazo jauna aurkeztu zidaten unera iristen naizenean, xehe-xehe emango dizuet gertatu zenaren berri. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 114. orr.

Xehe-xehe azaldu nion dena Dussel jaunari. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 80. orr.

Egun osoa idazten eman beharko nuke, den-dena eta xehe-xehe kontatu beharko banizu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 257. orr.

Haietako batzuk, xehe-xehe aipatu baitzituen, interesgarriak iruditu zitzaizkidan, eta harrigarriak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 38. orr.

San Frantziskok, anai Bernardoren bidez Jainkoak egindako guztia xehe-xehe entzun zuenean, eskerrak eman zizkion Jainkoari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 953. orr.

Egunero-egunero, fusila bizkar gainean eman; eta Zirauki eta Mañeru herrietako inguruak miatzen genituen xehe-xehe. Txillardegi   «Putzu» - 245. orr.

Xehe-xehe aztertua zuten, bada, zer konplikazio gerta zitezkeen operazioan eta operazioaren ondoren. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 125. orr.

Organismo batetik harturiko gene bat beste batean txertatu, eta xehe-xehe aztertu haren funtzionamendua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 56. orr.

Xehe-xehe aztertzen dute aurkitze-prozesua, eta frogatzearen eta gezurtatzearen zoko-mokoak jorratzen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 163. orr.

Notarioak xehe-xehe papereratu zuen Garrüzeko kapitainordearen arrangura. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 80. orr.

9 xehe-xehea adlag ipar xehe-xehe.

Blockältester-ak emeki emeki, lasaitasun osoz, xehe xehea miatzen zituen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 155. orr.

Azkenean xehe-xehea jakin nahi izan dut nire baliakizunak zeintzuk ziren. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 440. orr.

Lanean ari ginela, armada guzietako berriak emaiten zizkigun xehe-xehea. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 125. orr.

10 xehe-xehe egin (orobat xeha-xeha egin g.er.) erabat xehatu.

Uranioa xehe-xehe egin eta prozesu kimiko batzuen bidez garbitu ostean, itxura solidoa hartzen du berriz. Berria - Mundua   2006-01-18

Zekorra hartu, sutara bota eta xehe-xehe egiteraino erraustu zuen. Elizen arteko biblia   Ir 32,20

Haragia jateko, hezurrak xehe-xehe egin eta hegaztiei jaten emateko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 164. orr.

Egin hartatik puska bat xehe-xehe eta ezarri itun-kutxa aurrean, zurekin elkartuko naizen elkarketa-etxolan. Elizen arteko biblia   Ir 30,36

Hildakoak sakan eta putzuetatik zehar San Francisco mendiraino garraiatzeak lan handia ematen baitzuen, xehe-xehe eginda iristen ziren. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - JosÚ Saramago - 333. orr.

Xeha-xeha eginda geratu nauk. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 197. orr.

11 xehe-xeheki adlag

Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 79. orr.

Ez dugu Etxauzko bizkondearen izenean egin dutan bidaia, gaur, xehe xeheki, elgarrekin bururaino eremanen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 195. orr.

Jeannettek, artean, bere tragediaren kondaira hitsa azaldu zidan, xehe-xeheki. Txillardegi   «Labartzari agur» - 66. orr.

12 xehe-mehe adlag adkor xehe-xehe.

Fray Rogeirok kronista-fama eskuratu zuen Osberno hari egin zion gutunean xehe-mehe kontatzen denaren arabera. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - JosÚ Saramago - 388. orr.

Beñaten baikortasunak kutsatuta, lehengo asteko nire ibileren berri eman nion, xehe-mehe. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 128. orr.

Pozoitze lanaren deskripzioa bidali zion, xehe-mehe, etxeko arratoiak akabatzeko ahaleginak balira bezain gordin idatzirik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus