Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xerrenda 1 (Euskaltzaindiaren Hiztegian zerrenda agertzen da) iz adkor zati luzetxo eta mehartxoa. ik zerrenda.

Xerrenda mehe bat, errotulagailuz marraztuta, kopetan jartzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.

Oihalezko xerrenda ilun batek inguratzen zion lepoa, eta mantelina beltza ikus zekiokeen sorburuen gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 67. orr.

Lizarrako gure artxibategi apal hartan, halaz ere, bi kartoiren artean eta xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura irakurririk, [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala xerrendatan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Xerrenda gorri batez zintzilikaturik eramateko asmaturik, gurutze itxura zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 193. orr.

Zeru urdin eta lur arrearen xerrenda mehea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

Kortex-azpiko epilepsia baten antzekoa da Touretteren sindromea; gailentzen denean, kontrol xerrenda bat, kortex xerrenda bat dago zure eta beraren artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Iparraldera Gaskoinia, hegoaldera Zuberoa [...] eta bataren eta bertzearen artean, elkarrekiko mugarik gabe utzirik, xerrenda biarnesa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hortaratzeko, Udalak onartzen du bere lur xerrenda baten uztea.  Herria   2001-10-11

Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan, eta haren ertz xerrenda estu brodatutik haurraren beso maitagarriak ateratzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Bixar xerrenda beltza zeukan ezpain gainean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

1985 bereko 12an, Iruñean, -16.2 graduraino jaitsi zen merkurio xerrenda zerotik behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus