Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xoratu, xora, xorazen da/du ad ipar adkor zoratu. ik txoratu.

Zer ikusgarria! Xoraturik, liluraturik egoiten naiz begiak altxaturik, sekulako dutxa hartzen. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 64. orr.

Orduan ere Kattalinek besta zenbaitetara eraman zuen eta Sophie xoraturik, xarmaturik gelditu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 195. orr.

Denak erakartzen zaitu, denak xoratzen, odaiertzaren marra leunak, zuhaitzen antolamenduak, hondarraren koloreak! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 231. orr.

Alde batetik xoratua, bestetik aski penatua! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 57. orr.

Sendagileak eta haurtzainak xoraturik zeuden haurrarekin eta aho batez esan zuten lehenago bakan ikusi zutela horrelako aingerutxo ederrik. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 89. orr.

Ttipi ttipitik bertsularien manerak hartu zituen, mahai baten gainera hupatzen zuten eta bazkaltiarrak xoratzen zituen bere haur gogoan atxikitzen zituen kopla eta zirtoekin. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 102. orr.

Irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 26. orr.

Mito honetan, itsas kantuak xoratzen du ehulea. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 94. orr.

Horrek xoratzen du, endemas jende xoxoa: seminarioan oratoria ikasi duen apezkondoak, hitzak pisatzen ikasi duen hiztun dotore doktoreak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 73. orr.

Gaurko munduak badaki nola nun xora. Herria   2004-08-12

Trabestismoa maite duten gizajo koadrila bat, odola ikuste hutsak xoratuko lukeena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazterrak xoratu (3); denak xoratu ditu (4)

jendea xoratua (3); xoratua bezala (3); xoratua egon da (3)

jendea xoraturik (3); xoraturik egon (4); xoraturik utzi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus