Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuhurki 1 adlag adkor xuhurtasunez.

Zergatik lehengo haurrak xuhurki ziren bizi eta oraingoak aldiz holako aiserian, soberakinak ez jakin nola balia?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.

Xuhurki bizi segur bainan ez dugu miseriarik ikusi.  Herria   2001-03-01

Xuhurki botatzen nituen gauzak, ongi jakinik nori eskaini eta prezio hoberenean saldurik, eta etxera eramaten nuen lekua aurki zezakeen oro.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Etxekoandreek ezin asmatuzko tokietan guarden bistatik gorde zituzten barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Urte batetik bestera, xuhurki bizi ziren laborarien zorrak erret-aginduz hurritzen ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.

Handik berriz ere dei bat zabaldu dauku xuhurki baino xuhurkiago bizi behar duten horien alde.  Herria   2002-10-10

Egun hautako aroa ikusiz, segur ura xuhurki erabiltzeko erabakia, Prefetak zabaldua, ezeztatua izanen da dudarik gabe.  Herria   2004-09-02

Gisa guziz aintzina segituko dutela, doi bat xuhurkiago ari behar badute ere.  Herria   2004-02-19

2 xuhurkeriaz.

Bestenaz ere Parisek laguntza bereziak untsa xuhurki emaiten baititu eta laguntza horiek beraz aise eskasegiak baitira. Lurra zain elkarteak ez duena aise onesten, autobideaz arduratzen direnek berriak xuhurki emaitea eta kasik beti azken puntan, biziki berant.  Herria   2004-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus