Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xukadera (orobat xukador) iz eskuarki gorputza lehortzeko erabiltzen den zapi felpaduna. ik eskuzapi.

Gero koloretako xukaderak hondar gainean zabaldu, etzan, eta eguzkitan belzten egoten ziren. Txillardegi   «Labartzari agur» - 104. orr.

Hotelean dutxa behintzat bazegoen, eta xukadera ere bai, alkanfor-usainduna eskualde haietan ohi denez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 48. orr.

Gas-berogailua piztu zuen, nola itzaltzen zen ere erakutsi zidan eta xukadera garbia eta xaboia ekarri. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 203. orr.

Ondo lehortu, jantzi eta xukaderak bildu ondoren, motorrera abiatu ginen. Aitor Arana   «Onan» - 14. orr.

Azkenean, pixka bat nekaturik, errekatik atera ginen, ertzeko belarretan xukaderak zabaldu eta eguzkitan etzateko asmoz. Aitor Arana   «Onan» - 11. orr.

Sukaldeko atean agertzen da, sorbalda biluzian xukadera, giroa aztertzen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 97. orr.

Buluzirik -xukador bat bakarrik gerrian- bost lerrotan postako atea pasatu genuen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 144. orr.

Gorputza lehortzeko xukadera handiaren mutur batez. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 110. orr.

Ur suil bat ekartzeko, ahalean; eta xukadera bat. Txillardegi   «Labartzari agur» - 180. orr.

Plateren xukaderaren ondoan pilatua zeukan amantal tolestu mordo bat hartu eta pasilloan behera ezkutatu zen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 37. orr.

Argi gutxiko gela batera sartu gara, eta preso batek denon eskutan, nireetan ere, zapi bat jarri digu -ez, hobe esan, xukadera- keinuka esanez: erabili ostean, itzuli. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xukaderan utzi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus