Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xuxurlatu, xuxurla(tu), xuxurlatzen 1 du ad ahapeka, ia ezpainak higitu gabe hitz egin.

-Eta zer? -xuxurlatu zion Jesusek-. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 48. orr.

-Galdurik zaude -xuxurlatu zuen Iturriozek-. Berria - Ekonomia   2004-06-23

-Ez, ez -xuxurlatzen zuen-, ez da zilegi... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 205. orr.

-Mesedez -xuxurlatu zion Harryk haserre bizian-, zaude isilik, mesedez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 19. orr.

-Gaixoa... -xuxurlatzen du amak, eta hasperen egiten-: Eskerrak...! Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 27. orr.

-Peeves -esan zuen, ahots latzez xuxurlatuz-, Baroi Odoltsuak bere arrazoiak ditu ikusezin ibiltzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 247. orr.

-Andreas... -xuxurlatu zuen gero, ia bere kolkorako. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 134. orr.

-Ezin ederragoa duk gero -xuxurlatu zuen Claudek, guztiz txunditurik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 51. orr.

Kasik ez entzuteko gisan xuxurlatu zuen: "Ez dago gaizki... polit nago”. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 33. orr.

Edmeak, orduan, xuxurlatu zuen: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 275. orr.

Txapliri xuxurlatu zion belarrira: [...]. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 124. orr.

Aurrena "Polikarpo!" hots egiten zuen, eta hurrena "Mix, mix, mix" xuxurlatu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 16. orr.

Marisa ere hurbildu zen, eta galdetu zidan ea zer xuxurlatu zidan Juliok lurrean etzanda zegoela. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 86. orr.

Gizon bat apezari hurbildu eta zerbait xuxurlatu zion belarrira. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 233. orr.

Zaldiari agindu bat xuxurlatuz, buelta erdia egin zuen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 154. orr.

Beren artean hitz batzuk xuxurlatu ondoren, korrika jarraitzen zuten beherantz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 9. orr.

Mundua mamu bihurtzen duen ilbete horietakoa zen, gauza guztiek, bizidunek eta bizigabeek, errebelazio misteriotsuak xuxurlatzen dituzten horietakoa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 181. orr.

Gauero buruz ikasitako hiri ferrobiarioen izen zerrendak eta trenen ordutegiak xuxurlatzen dizkigutenak belarrira. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 217. orr.

Arbasoen mintzoan "Kontrizionezko Akta" burutik buru xuxurla zezakeelako. Itxaro Borda   «%100 basque» - 140. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

"Iso" xuxurlatu batez gerarazi zuen osabak animalia, pipa piztu behar baitzuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus