Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zahagi (orobat zagi g.er. eta zaragi g.er.) 1 iz abere larrua, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, ardoa edo olioa gordetzeko erabiltzen dena.

Ahari-larruz egindako zahagi bat urez betetzera putzuratu zen emakume bati inguratu zitzaion mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 129. orr.

Atzera kortara joan, eta zahagiko olioaz pertz bat bete zuen sukaldean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Orduan, hartu labana bat eta, zahagiari behetik gorainoko ebaki bat eginez, hustu egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 60. orr.

Zahagi hutsek ahoa estu samarra zutenez, buruzagiak ahoa doi bat zabaltzeko agindu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Betetako zahagian ez da ardo gehiagorik sartzen sekula.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 100. orr.

Upeletik zahagiak betetzeko dolarearen azpian jarri zenean, ustekabean egurrak mugitu eta harritzarrak erori zitzaizkion gainera, kolpearekin burua lehertuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Zahagi bat bezala gizendua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.

Zahagi eginda hago, Marro!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

2 (neurri gisa)

Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,24

Hiru hektareako mahastiak zahagi erdi bat ardo besterik ez du emango.  Elizen arteko biblia   Is 5,10

Bi zahagi bete ur zeramatzan aldean, bata berarentzat eta bestea kalifarentzat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jakin behar baitu, oraindik ez badaki, zahagi-ardoa dela berorrek hildako erraldoia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

Ur-tanta apurrik apurrena zahagi-ardoarekin nahasten denean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

Batak hiru antxume eramango ditu, besteak hiru opil eta hirugarrenak ardo-zahagia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,3

Bertan preso zegoela, ilunpean [...] don Pedro ardo zahagi batzuen gainean etzan zen etsita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Hogeita hemezortzi olio zahagi, bakar bat beterik eta gainerakoak hutsik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Emakumeak, esne-zahagia irekirik, eman zion edaten eta ezkutatu egin zuen berriro.  Elizen arteko biblia   Epa 4,19

Makila luze pare bat, oihal batzuk eta ur zahagiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus