Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakar1 1 iz larruazalean, zauriak-eta lehortzean gertatzen den gainalde gogortua. ik zarakar.

Jonas mantso zetorren; kaskamotzean zakar luze bat, beroki beltz luze batekin jantzita zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

Babyk titiburuetako zakarra gantzarekin bigundu, eta gero garbitu egin zizkion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

Ilea zorriz eta zauri-zakarrez josita.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

2 pl etxe edo leku baten garbiketa egitean, botatzeko diren hondakinak. ik zabor.

26 urteko gazte bat zakarretan hondakinak bilatzen ari zela hil zuten Rafa hirian.  Berria - Mundua   2004-07-03

Biharamunean, zakarrak atera eta handik ordu batera, gaueko 10etan, etxetik irtetean paper batzuk ikusi zituen lurrean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 92. orr.

Yakartako agintariek salatu dutenez, inguruko 1.700 lantegik eta ospitalek errekara botatzen dituzte zakarrak.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Haien atzetik, zabor biltzaileek zakarrak botatzen zituzten artagabe hogei pausotik hogei pausora gelditzen ziren iraulki orga batzuetara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Suzko erratz batek eskobatu zuen lurra, zakarrak erreaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Hau suntsitu eta zakarretara botatzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Bilobatxoarekin nago orain, eta nondik nora dabilen zaindu behar dut une oro, zakar artera sar ez dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Gorputz txiki bat, oinak hondar zakarrez betean sartuak zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

3 irud/hed

Nazionalista askotxo ezagutzen ditut euskerari begiko zakarrari baino garrantzi geiago ematen eztiotenak.  Berria - Harian   2006-01-26

Aldi berean, ordea, asko lezakeen zera bat da [dirua], eta hargatik da zakarretara botatzen ez den eta zakarrontzi batean egundo ikusten ez den zakar bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botila puska ezpalduen gainean eroso eserita zegoen aurreko gaueko katu argala, aurpegia garbitzen zakar pilo baten tontorrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Elurrez pintakatuta, zakar eta traste pila zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 53. orr.

Baserri edo borda ingurutan, berriz, denbora askoan kanpoan euritan eta lurraren kontra egondutako harri, enbor, iratze eta beste edozein zakar pila harrotzen hastea aski, azpian arrabioren bat azaltzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

Basauriko kaleetan zakar poltsak pilatuta izan arren, oraindik ez da usain handirik igartzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Ogi koskor bat da, hezur bat, gaur egun erabiltzen diren zakar-edukiontziak nekez irekitzen dira, nekez lurrera botatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 192. orr.

Obretan zegoen ezkerreko etxea: zakar kontainerra aurrean, zur plantxak atarian, kristalik ez leiho zuloetan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Tuberkulosia, errakitismoa eta zakar-potez betetako kale zikin pilo bat uzten dizkigute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.

Zakar, estolda eta ustel usaina zerion lekuari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

5 zakar ontzi ik zakarrontzi.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus