Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zango (orobat zanko g.er.) 1 iz gizakiaren gorputzeko bi behe adarretako bakoitza. ik hanka.

Agondu, zango bat atera eta oina artoski ezarri duzu zola hotzean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 16. orr.

Animalia bi zango gainean ezarri eta, kapelu lumaduna erantziz, agur egin zien almenetakoei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

Sabel gainean nahiz lau zangoen edo gehiagoren gainean narrasta dabiltzan piztiak.  Elizen arteko biblia   Lb 11,42

Koka-kola potoek ez dute zangorik, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Eskua zanpa gelditua zen gaskoiaren zango azpian preso.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Esku bat sumatu dut nire zangoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Zangoak handituta izango ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.

Zangoak zabaldu eta gizonaren sabelean hankalatraba jarri zen, besoak oso gogor atxikita gizonaren bizkar gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 37. orr.

Besoak eta zangoak zabaldu zituen nagiak ateratzeko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.

Gero eroso jarri zen besaulkian, nire aurrean, zangoak gurutzatuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Egunsentian, eskuak eta zangoak loturik, orga batera iganarazi zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Hala lotu nintzen harri hezeari, esku eta zango.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Sealsek diabetes arazoak zituen, eta orain dela bost urte zango bat moztu behar izan zioten.  Berria - Kultura   2004-12-23

Zango bat ebaki ziotenetik urtebete pasatu denean.  Berria - Kultura   2004-05-13

Sozialista gazte batek aipatzen ditu presoen familien nekeak eta arazoak, berak zango bat galdu duelarik ETA-ren atentadu batean.  Herria   2004-07-01

Mahai ertzean eseri zen [...] eta zangoak kulunkatzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 191. orr.

Barauaren barauz, zangoak koloka ditut, gorputza argal eta ihar.  Elizen arteko biblia   Sal 109,24

Milia erdi egin orduko, barauagatik bista lausotzen hasi zitzaien, zangoak ahultzen, belaunak kolokatzen, eta gorputz osoa indargabetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Gol hori sartu ondoan, denbora gehienean baloia paristarren zangoetan zen.  Berria - Kirola   2004-02-11

Koska batetik behera jauzi egitean, konpresioa izango dute zangoetako hezurrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Neskatilatxoak oinutsik eta zangoetako azazkalak pintaturik dabiltza.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Goraka jarraitzen du bere zangoen gihar guztiak behartuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

Beso eta zangoetako ilea kenarazten zion aldizka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Arrastaka eraman dute, zangoetatik helduta menturaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

Han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 195. orr.

-Zuk? Behin ere ez duzu mendian zangorik sartu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Begiak suzko zuziak bezalakoak zituen, beso eta zangoak brontze leundua bezain distiratsuak.  Elizen arteko biblia   Dn 10,6

Euria jauts ahala, iduri eta gu ginela oraingoan zangotik harrapatuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Hilabete gutxitan PCEko gazte egituretan buru-belarri eta zango begi nenbilen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 182. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Adineko gizon bat, bi zango zuriak askan sarturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Bere zango meheak bastoiarekin bermatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Bidaiariaren bi zango sendoak bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 33. orr.

Zalutasun harrigarriz mugitu zen Franz bere zango motzen gainean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Ongi sakatzen du eta asko ibiltzen da kantxan, zango indartsuak ditu.  Berria - Kirola   2004-05-28

Luzea den arren, zango arinak ditu.  Berria - Kirola   2006-05-07

Hezur galera larriak sendatzeko eta zango okerrak zuzentzeko. ik zangoker.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Ezin zuen zango biluzi haietarik eta [...] gerriko hezur haietarik bere soa baztertu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.

Harri baten gainean jarririk dago, zango eskuina luzaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Haren bi zango oinutsek arku bat marrazten zuten besaulkiaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Neskaren zango lodixketako azazkal gorriz pintatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Belaunikoz jabetu nintzen haren zango potoloek izararen gainean marrazten zuten angeluaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Bizkar garbi leuna; zango garbi leunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

Saiatu nintzen printzesaren izenaz akordatzen, haren zango luze, eratsu, galtzerdi beltzez jantziez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Nire zango dardartiak etxe baten parean gelditu ziren, zapataginen karrikan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Honek zango zalua eta hats gaztea eskatzen ditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 90. orr.

Zutarriaren gainean zango gurutzatuak erakustea beste egitekorik ez lukeen eskultura baten gisan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.

Aitzineko patak edo zangoak beso bilakatu dira, ziminoak zuen gauzen erabiltzeko errextasuna atxikiz.  Herria   2003-01-14

Egurrezko zango berria erosi du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 27. orr.

Izpegin kolpatua niz ezkerreko zangoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Ezker zangoan herrena ekarri zuen Milanerritik, kanoikada baten oroigarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Piztia baten zango-hezurra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Nehor iratzarrarazi gabe, ortotzik eta zango punten gainean, komunetaraino eramanarazi zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 37. orr.

Zango-eri batean kolpatua, zauria gaizkontzen ari zait.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Nire zango-zola azeleragailuan landatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Neska gazte bat bere zango-aztal eta oin-eri minberen artatzen ari da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 117. orr.

Zango-bizkarrean tatuaje bat jarria zuen: American Dream.  Berria - Mundua   2004-10-17

Gona ere urdina darama, eta oinetan, berriz, zango-erdirainoko botak, takoi finekoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.

Lesionatu egin zelako, zango-babesa hautsita.  Berria - Kirola   2004-01-03

Aurki nagusitzen zaiela buru-eskasia, guztizko zango-ahultasunarekin batera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.

Zango-jokoan ez zuten asmatu ez Peyrelonguek eta ezta Brusquek ere.  Berria - Kirola   2004-10-26

Liluratu lagunak eta nahastu etsaiak mendeku asmatu berriekin: ile-erortze, zango-biguntze, mihi-lotze eta beste askorekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Zango-trabatze moduko bat: futbolean ikasia behar dute.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Berrikuntzaren alde egin nahi duten enpresaburuek zango-trabatze larria jasango dute, eta nekez egingo dute aurrera hemedik aurrera.  Berria - Gaiak   2006-04-25

Bizilagun batek arratsalde horrexetan xafla hartatik zerrendak moztu eta haiekin, gauaz, motorako zangobabesgarri ederrak egin zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Eper zango gorria ez baita neskatx zango gorria ordezkatzen duen metafora baizik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 155. orr.

Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Hantxetan dudan mutiko zango zingil hori harrapatzen ari nauk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Aldameneko zango-motzari esan behar izan nion obispoarena ez zela ezer.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.

Laura zeritzan neskatxa zangobakar harekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

Pisatzen gaituzte, izartzen, ikuskatzen (hortzak, bularrak, zangozabal edo sabaidun).  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 43. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Ikaragarriko eremuak zartagailuz estaliak, nehor ez gostuan ibiltzen ahal, zango puntarekin jo orduko lehergailu horiek zartatzen eta jendea zango-motz gelditzen.  Herria   2001-09-06

Apenas jasotzen zituen oinak lurretik, baina Bo Derek zango zabalik baino lizunagoa zen mugimendu sotil hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiru gizaki-zango bakoitza norabide baterantz lasterka betean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 469. orr.

Untzi baten barnean zerri zangoak atxeman zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 42. orr.

Karramarro-zangoen gainean dabiltzan ibilgailu mekanikoek zaldiak desagerrarazi dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-29

Ateburuak eta ate-zangoek bosna koska zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,31

Ume-zango txikiak miresten nituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

· Kristoren esku-zangoak zulatu zituzten iltze sainduengatik egiten ahalko zidan zin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

7 irud/hed

Imanolek izara izkina ohearen zangoan lotzen duen artean, oinots arinak entzun dira Pauso Galduen Galeriatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 409. orr.

-Mahai batek lau zango baizik ez ditu behar ongi bermaturik egoteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Hazparneko eskualdeak zango bat du Lapurdin eta bertzea Nafarroa Beherean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Hiru zangotako gobernua, hiru alderdi partzuer, bainan laugarren zango bat ere behar nihundik ahalaz!  Herria   2005-06-30

Joanden munduko xapelgotik honara ez ginituen gehiago ulertzen, iduriz estekatuak zirela, ez zutela gehiago ez bururik eta ez zangorik.  Herria   2002-10-17

8 beso-zango pl beso eta zangoak.

Unaik are eta kemen handiagoz eragin zien bere robotaren beso-zangoei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Besoetan hartzen duenean, txotxongilo batenak bailiran zimurtzen zaizkio neskari beso-zangoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Petrusek beso-zangoak luzatzen ditu, aurpegia eguzkiaren distirari bete-betean emanez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.

Neurri horretara iristen ez direnei, tira egiten die beso-zangoetatik, tamaina egokia iritsi arte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.

Burua dut guztiz sorgor, lokietan taupadak eta mailukadak, beso-zangoak minberatuta oso.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 9. orr.

Buru asko eta beso-zango ugariz hornitua omen zen, eta leku bat baino gehiagotan ikusi omen zuen aldi berean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

9 zango-astun (corpusean zangoastun soilik)

Hanka-puntetan jarririk, gora eta behera higitu du gorputz oldarkotea, halako dotorezia zangoastun batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

10 zango-baloi ik zangobaloi.
11 zango-beso pl zango eta besoak.

Han beraz gaixo bildotxak lau zango-besoak estekaturik.  Herria   2004-04-01

Xingolak, itzuli asko eginez, zango-besoak eta gorputza inguratzen zizkidan, eta burua bakarrik uzten zidan libre.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Mugaide galdu berriaren sensazio beroak, hormatzen zihoazkion zango-besoak epeldu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Astia du oraindik pentsatzeko, korderik galdu ez badut ondo nago, zango-besoek huts egin eta erori aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

12 zango luze ik zangoluze.
13 zangopean

Haren zangopean, Ximurra biluziak hasperen apal bat jaurti zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

Gure bidexketan zangopean zapaltzen dugun istil beltzaren antzera aspalditik geldirik dagoen ur uherra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

Hipogrifoak hegoak astintzean zangopean ematen zizkion kolpeak ez ziren batere atseginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

Hilotzik lur hotzean, bai, hilotzik lur hotzean; burupean belar guri, harria zangopean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 169. orr.

Lehiakarien zangopean belarraren mozteko molde egokia.  Herria   2005-07-07

14 irud/hed

Hiru metro gorako hesi xixtadun eta tinke haien artetik, aleman armatuen zangopetik, zenbait minutaz ihes joaiten zirelako irudimena zeukaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Mañaria herria Durangaldean kokatzen da, Bizkaian, Urkiola mendatearen zangopean.  Herria   2003-07-17

Gure zangopean Euskal Herri osoa, ipar eta hegoa.  Herria   2005-01-06

Konprenigarria, zure ustez, Gerla Handian eta Hirugarren Reicharen zangopeko Frantzian jasanen zuena jasan ondotik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 61. orr.

15 zango sagar (orobat zangosagar)

Zango-sagarrak, izterrak, ipurdi-masailak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

Zango sagarretarainoko galtza motx beltzak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.

Rosaren zango-sagarra laztandu zuen gero.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 87. orr.

Zakur errabiatuak Hutx izengoitiko garaztar pottolo baten zango-sagarra ausiki zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

150 kilometro egin eta zangosagarrak kexatzen ez badira, hirugarren mendatea lehenengoa balitz bezala igotzen duzunean.  Berria - Kirola   2006-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere zango (22); beren zango (5); beso zango (5); bi zango (13); ene zango (4); eper zango gorria (4); lau zango (8); nire zango (8); xango altxa zango (6)

zango artean (6); zango bakoitza (3); zango baloi (4); zango baloian (3); zango bat airean (3); zango bat galdu (3); zango besoak (7)

zango gainean (4); zango gorri (3); zango gorria (5); zango luze (4); zango luzeak (5); zango mehaka (3); zango motz (4)

zango pare (4); zango puntetan (4); zango sagar (3); zango sagarra (3); zango sagarrak (5); zango sendoak (4)

zango tartean (3); zango zola (3); zangoa zango gainean (3); zure zango (3)

bere zangoa (4); eskuin zangoa (4); zangoa hautsirik (3)

bere zangoak (6); beso eta zangoak (6); beso zangoak (12); besoak eta zangoak (18); bi zangoak (6)

esku zangoak (3); eskuak eta zangoak (5)

nire zangoak (6)

zangoak altxatu (3); zangoak azpian (4); zangoak dar dar (7); zangoak dardarka (4); zangoak eta besoak (3); zangoak gurutzaturik (5); zangoak gurutzatuta (3); zangoak luzatu (6); zangoak luzatzen (5); zangoak moztu (4); zangoak mugitu (3); zangoak urean (4); zangoak zabaldu (5); zangoak zabalik (4); zangoak zintzilik (3)

eskuin zangoan (3); ezker zangoan (7); zangoan min (3)

zangoaren gainean (4)

bere zangoen (7); beso zangoen (3); bi zangoen (3); nire zangoen (4)

zangoen artean (12); zangoen artetik (4); zangoen gainean (16)

zangoetako ilea (3)

beso zangoetatik (3)

eskuin zangoko (8); ezker zangoko (7); zangoko bizepsean (4); zangoko iskiotibialetan (3); zangoko joko (5); zangoko jokoa (4); zangoko jokoan (14)

besoz eta zangoz (3); jo zuen zangoz (3); zangoz baloia (3); zangoz gora (4); zangoz jo (14); zangoz jo ondoan (3); zangoz jo zuen (4); zangoz ongi (3); zuen zangoz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus