Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zarpail (orobat tzarpail g.er. eta zarpil g.er.) 1 izond gai edo molde arruntez egina, landu ez dena, leuntasunik edo inongo dotoretasunik ageri ez duena. (pertsonak)

Mitxelenaren antzeko ekintza-gizon zaildu bat espero nuen, ez atso zarpail hura. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 93. orr.

Gizon zarpail bat eskean zebilen, alferrik, bere kapelarekin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 203. orr.

Herren zarpail bat erabili du jarraian maletadun gizonak, plazako arkupeetan barrena. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 136. orr.

Maddi, orduan, umezurtz sentitu zen eta sehi zarpail baten maneran manatzen eta erabiltzen zuten, partikulazki Agustinek. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 174. orr.

-Jauna? -fraide zarpail batek burua makurtuz itaundu zion. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 318. orr.

Kontuak hola, sumatzen da, jendaje utzi alfer zarpail nabarrari zor zaiola Portolo deitura. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 159. orr.

Ez zirela, alegia, jendaje nabar zarpailarentzat eginak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 201. orr.

2 (gauzak)

Aurpegi zimela uzkurtu egin zen, eta burezur izugarriaren gaineko larru zarpaila besterik ez zen gelditu. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 378. orr.

Eskale zahar bat sartu zen beroki arre zarpail batean bildua. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 105. orr.

Mantu koskor, pobre eta zarpail bat aurkeztu zioten, gotzainaren zerbitzuan zegoen nekazari batena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 748. orr.

Tunika zarpail eta latz batekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 229. orr.

Foligno hirira iritsi zenean, zeraman zaldia eta Pugliara joateko atondu zuen jantzi dotorea saldu zituen, eta arropa zarpailagoz jantzi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 466. orr.

Gaztaina-koloreko zapatila zarpailak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 96. orr.

Oherik ez zegoen, sofa zarpail bat besterik ez. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 161. orr.

Jesartzeko zenbait banku eta mahai luze eta zarpail batekin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 55. orr.

Lukainka-azalak txakurrarentzat eta aldizkari zarpail batzuk andregaiarentzat. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 156. orr.

Ofizialentzat balio zuen gela zarpail batera eraman zituen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 187. orr.

Leiho altu batetik eguzki-izpi bat sartzen zela ikusi zuen, ganbara zarpaila argitzen zuena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 170. orr.

Horrelakoxea zen Sobakevitxen aurpegia ere, mardula, zarpaila, landu gabea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 143. orr.

Itxura zarpail samarra zuen neskak, beroki latz eta han-hemenka litsez betetako hartan bilduta. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 40. orr.

Nire letra zarpaila konprenitzeko ahaleginean. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 42. orr.

Barre zarpaila eginez. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 65. orr.

Garai hartantsu hasi ginen ordu arte erabiltzen zen "desarrollatu" zarpailaren ordez "garatu" erabiltzen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo dela)

Gerrako preso zarpail aldra bat, zuhaitz baten azpian euritik babestu nahian. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 123. orr.

4 (adizlagun gisa)

Oraingoan gorbata gabe zegoen, baina ez haatik zarpail. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 49. orr.

Batzuetan zahar eta zarpail sentiarazten ninduen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 57. orr.

5 (izen gisa)

Zarpail hark eroria zeukan eskuineko betazala, ezin zuen begia zabaldu. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 23. orr.

Lehen eskarlatazko jantziak erabiltzen zituena zarpailez jantzita zebilen orain. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 191. orr.

Karrikan barna sigi-sagaka ibiltzen zen zarpail triste hartaz trufatzen edo irainka hasten zen edonorekin. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 96. orr.

Akamarreko zarpail tropa horren nahasketaz. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 242. orr.

6 (hitz elkartuetan )

Egun batzuen buruan, zarpail aire bat balin baginuen ere, elgarren errespetu haundiaz naiz orroit, bai-eta ere kaperan ginituen otoitzaldietaz. Herria   2001-01-18

· 7 iz zarpa, pilda.

Berriro ere zelaira atera zirenean, konkortuta, makila bati helduta eta zarpail gris edo zuri izandakoekin jantzita zebilen agure bat aurreratu zuten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 325. orr.

Haietan behartsuenari bere jantziak luzatu zizkion eta, haren zarpailak soinean, egun osoa pobre haien artean eman zuen berebiziko barne-pozez beterik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 745. orr.

8 irud/hed

Ekialdetik jotzen zuen haize leunak hodei zurien azken zarpailak bultzatzen zituen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 34. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Biluzik zetzan, zarpail ugerdo pilo baten gainean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 229. orr.

10 zarpail-zarpail adlag

Aurreneko egunetan ile-motots batekin agertu zuan, zarpail-zarpail, patinetea esku batean eta karpeta argazkiz estali bat bestean. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 110. orr.

Zarpail-zarpail aterako ditu kalera", esaten zion Mirandari. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 267. orr.

-Igeltsua bezain zuria zaude, zarpail-zarpaila. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon zarpail (7); zarpail bat (11); zarpail baten (4); zarpail batzuk (5); zarpail hark (4); zarpail hura (4); zarpail jantzia (3)

jantzi zarpailak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus