Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarratu, zarra, zarratzen 1 du ad itxi. ik zerratu1.

Atea zarratu zuteneko, zutitu egin nintzen nardagarri hura hurbil zekidan baino lehen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Burdinazko atea kanka zarratu zen ostera porfirozko pasabidean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.

Atea zarratuta, kateatuta dugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Hormigoiz zarratutako ateak eta leihoak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.

Elizaren ondoko dorretxea ere leihoak zarraturik azaldu ei zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 22. orr.

Bizkaiko Foru Aldundiak duela aste bi Megaparkeko sarrerak zarratzeko mehatxua egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Liburua zarratu du tanpez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 161. orr.

Gutxi barru, begiak zarratzen ez baditut ez zaitut ikusiko, belarriak tapatu ezik ez dizut entzungo.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

Duela 6 urte Gaztetxearekin hasi zirenetik, gazteek hamaikatxo ekitaldi antolatu dituzte, «beste inon egiterik izango ez zituztenak, 15 urtez zarratuta egon zen eraikina okupatu, eta euren ahaleginaz egokitu izan ez balute», azpimarratu zuen Perezek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Zipaioen bi furgona daude jadanik zarratuta dagoen eskolaren parean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Enpresa zarratu dezatela eskatzeaz gainera, haren ondasunak bahitzea nahi dute, balizko kalte-ordainak asetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

2 irud/hed

Kontinentera pasoa zarratzeko zaintzaile erraldoien guardia edo hamasei hamazazpi bagoi zuriko trena ematen duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Ni neu nintzen zarratu berri duten egunkariko kritikaria.  Berria - Kultura   2006-01-06

Olagarrotan, eskafandraz, oxigenorik gabe, Purrustarri ingurura joana zen kalma zuria baliatuz itsasoan zabal lema estiborrera zarratuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.

•3 da/du ad itxian sartu.

Nabarrenkoxen zarraturik ginen nafartar eta zuberotar guztiak igo ginen biharamunean harresietara, gizon, haur eta emazte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Aurrerantzean, agintarien jarduera nagusia ez da izango jendaila leku batean zarratzea eta arimetan diziplina ezartzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 54. orr.

Autoan zarratua, zigarroak zigarroei iraun nuen, ataritik begirik galdu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Ezkertiarrek udaletxean zarraturik eta hantxe inguraturik dituzte eskuindarrak, eta akabatu egin gura dituzte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

Bere mamuekin hantxe zarraturik geratzeari.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.

Harrezkero hemen zarraturik nago gautegun, beldur bainaiz ikus nazaten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

-Balitekek hemen horma artean zarratuta dagoen oihartzunen bat izatea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 55. orr.

Niri, berriz, gogoak kanpora egiten zidan ihes, ministroarekin zarraturik egiten genuen denboran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

Zera ematen dik, pareten hutsarteetan edo harri azpietan zarraturik ote dauden.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.

Bitarte handirik gabe, ezin dute libreki jauzi egin eta, horrela zarraturik, sentipenaren mugidak eragiten dituzte, gorputzetik kanpora eragiteko gauza ez direnak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 197. orr.

Zipaioen bi furgona daude jadanik zarratuta dagoen eskolaren parean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Jaiki eta ohartu naiz ispiluek ere sala zarratuotako zuritasuna islatzen dutela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Pisuko auzokoen egurrezko leiho berde zarratuaren parean gelditu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.

Ikastetxean interno geundenok mundu oso zarratuan bizi ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 146. orr.

Ferra ia zarratuaren tankerako badia batera sartuko zarete.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Gau zarratuan irtena zenean bezala piztua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.

Kolomarteen itxitasunaren eta estutasunaren eraginez, oso itxura zarratua eta desatsegina hartuko luke tenpluak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

• 5 izond trinkoa edo sarria dena. ik itxi2 4.

Ekaitz zarratua, oinaztuz eta haizetez ernaldua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Ingurunean oihan zarratua besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Badira urteak Franco hil zela, ordea, eta euskarak [...] sasi arte zarratu, itsu, zeharkaezin izaten segitzen du.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 38. orr.

Astebeteko bizar zarratukoa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

Patatak partitzen ari zen kamioi batetik gizon bizar-zarratu bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

Euri zirina Chiapasen bezain zarratu datorkigularik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

Inguruko etxetxoetako argi apal eta dardaratiak besterik ez ilunpe zarratuan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

Sua urrun botatzen du eta hautsa lekutara zabaltzen eta belztasun zarratuko kea iraulkatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atea zarratu (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus