Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zeharka (orobat zeiharka) 1 adlag aurrez aurrekoa ez den norabidean edo moduan. ik trebes; saiheska.

Eguzki-printzek zeharka argituriko hormak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 275. orr.

Apur bat zeharka zegoen bere eserlekuan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 52. orr.

Hagak baliatuz, ontzia zeharka jarri behar zuten eta uraren indarrari alboa erakutsi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 194. orr.

Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 48. orr.

Auto bat arrunt zeiharka joan da, itxura guzien arabera beste auto batek galdu gasoilki zerbaiten gainean lerraturik. Herria   2004-11-18

Zeharka eta saiheska egin dugu bidea, leihoko argiak ere itzala zeharka eta saihetsean uzten duen bezala. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 15. orr.

Ikerkuntzak behar dituen diruen zamaren atal bat, ez txikia, dela unibertsitateetan, dela enpresetan beretan ere, zuzenean edo zeharka administrazioak segurtatzen du. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 37. orr.

Batzuetan zuzen-zuzen, beste batzuetan zeharka, bertsolariak, herri-poetak nahi duen guztia esaten du, edo aditzera ematen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 23. orr.

Zeharka jaistea hautatu du Joxek hariztian barrena. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 22. orr.

Gauzak "azpikoz gora irauli" behar zirela esaten baitzuten, zeharka ibili gabe. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 159. orr.

Lebigre jaunaren proposamenak zeharka aipatzen ziren esaldi horietan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 343. orr.

Zaldun ibiltari puska egin zinenez gero, oso zeharka mintzatzen zara; ez da ulertuko zaituenik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 112. orr.

Ea baten bati azaldu zion, oharkabean edo zeharka bazen ere, nor zen eta zein ziren bere benetako asmoak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 284. orr.

Gobernadoreari zeharka jakinarazi zion prokuradoreak salaketa bat jarri zuela beraren kontra. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 532. orr.

Garbi zegoen zein izan zitezkeen salatzaileak, xuxen ez bazen zeharka: ama eta aita Bartolome. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 425. orr.

Eliza bera erromatar herri-administrazioaren onuradun izan zen, eta, beraz, hemen ere, ondarea zeharka transmititu zen neurri batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 89. orr.

Buruan kasko eta guzti, eta 91ko fusila bizkarrean zeharka. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 297. orr.

Suizidioa heriotza zigorra zeharka erabiltzea da. Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Zuzenean, antxoak 3.000 laguni beharra ematen diela jakinarazi zuen eta, zeharka, 9.000 direla azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia   2004-12-09

2 norabide nagusiarrekin 90ºko angelua osatzen duela.

Erreten horretan tornu bat jartzen zen zeharka. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5130. orr.

Lehenengo kanaberak zeharka jarri baldin badira, orain bigarrenak zutik josiko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3330. orr.

Egur horren gainean, puntelen eta zeharragen tartean zeharka jarrita, egurrezko beste armazoi bat jartzen zen akerrekin eta besoekin gogor sendotuta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5190. orr.

Danbor horren barruan zortzi ohol jarriko dira, zeharka eta ardatzetik danborraren kanpoko zirkunferentziaraino doazela. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4830. orr.

Gogoan zeukan bazegoela zerbait zeharka eta goitik behera elkar mozten zuten lerro haien harremanean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 156. orr.

Bazen gomazko zunda bat eta zurezko ardatz bat, zeharka zulo bat zuena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 164. orr.

3 aldamenka, alboka.

Betile grisen azpitik zeharka begira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 295. orr.

Zeharka begira (ez zion ezeri zuzenean begiratzen, baizik saihetsetik, munduaren mespretxua eta amorrua gaitzetsiz -bazekien tuntun samarra zela). Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 130. orr.

Zeharka egiten diote so Gustave Impétrazen estatuari, neskatoenen moduko begirada ezkutu eta harroxkoekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 64. orr.

Elkarri zeharka begiratzen zioten hitzik egin gabe, animalia mesfidatien pare. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 46. orr.

Ondoko eserlekuan dagoen gizonak harrituta begiratzen dio zeharka. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 250. orr.

Guztiek batez ere PPri eta PSOEri begira egin dute orain arte kanpaina, elkarri zeharka baino begiratu gabe. Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Begirada laburrak botatzen zizkidan zeharka, begi-ertzetik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 203. orr.

4 begi-zeharka adlag

Egokierak bereizten ikasi behar duzu -eta markesa seinalatu zuen begi-zeharka. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 212. orr.

Begi-zeharka begiratzen zuen Norak liburuaren azalean eta bizkarrean "Letra gorrimina, Nathaniel Hawthorne" irakurtzeko beldurrez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 185. orr.

Jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 341. orr.

TKTkoen baiezkoa jaso ostean, aitaren egin eta alde egin zuen, begi-zeharka argazkiei so eginez. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Bere gorputzetik halako distantziatxo batera bizi zen Duffy jauna, bere ekintzei begi-zeharka eta zalantzakor begira. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 157. orr.

Ostolazak begi-zeharka begiratzen dio harri txikietako txapelketari (urriaren 23an), harri handietakoan ez bailuke arazorik izan behar hirugarren txapela janzteko. Berria - Kirola   2004-09-11

5 zeharkako ik zeharkako.
6 zeharka-meharka adkor zeharka; sigi-saga.

Hogeita Hamargarren Errepidearen bila ari gara; errepide hori zeharka-meharka doa diagonalean ipar mendebalderantz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 183. orr.

Charliek irribarre egin dit, zeharka-meharka, lerro biak bereizi ahala: Kakanarruak nire ikasgelara, Morroskoak harenera. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 11. orr.

Eta orduan, tunela goraka hasi zen... geroxeago, zeharka-meharka... eta Crookshanks desagertu egin zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 273. orr.

Abiadurarik handienean zeharka-meharka, harat eta honat ibiltzen da, asaskatu arte. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus