Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharkatu, zeharka(tu), zeharkatzen (orobat zeiharkatu) 1 du ad alderik alde igaro; zeharka igaro. (lurralde, itsaso eta kideko eremuak)

Joan eta zeharkatu lurbira osoa.  Elizen arteko biblia   Za 6,7

Zoaz, bada, orain, zeharka ezazu lurralde hau, luze eta zabal, zeuri emango baitizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Ideia bat besterik ez zuen, handik joatea, itsasoa zeharkatzea itsasertzera iristeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Handik Indiako salerosgaiek Kaspio itsasoa zeharka zezaketela, eta Ziro ibaiaren bokalean sartu.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Lurra mokoka bahetzen duten oilagorrek eta pasaerako beste hegazti batzuek zeharkatzen dituzte aireak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Scaled Composites enpresaren ontziak atmosfera zeharkatuko du, baina ez da urrunago joango.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Egun baten ehiza-hegazkinak ikusi nituen zerua zeharkatzen tximistak bezala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Ukraina zeharkatzen duen eta Errusiak gasa Europara eramateko erabiltzen duen gasbidearen prezioa igotzea ere hitzartu zuten atzo.  Berria - Harian   2006-01-05

Bakar-bakarrik ausartuko hintzen Siberiako estepak zeharkatzen!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 127. orr.

Afrika globoz zeharkatzeko, hango haizeek nondik jotzen duten jakin behar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Jordan ibaia igaro eta, Bitron osoa zeharkaturik, Mahanaimera heldu ziren.  Elizen arteko biblia   2 Sm 2,29

Oihan nasaiak eta eremu desertuak zeharkaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Mendiak zeharkatu, eta Suitzatik igaro ziren, Tiroletik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Pirinioak zeharkatu osteko egunetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Basoa zeharkatu, eta, mugaren beste aldean, ez erabat baina galdu egin ginen berriro.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 245. orr.

Tximinoek jauzika, piztiek lauoinka zeharkatzen zuten sastraka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Zelaia alderik alde zeharkatu, eta bidera irten zitzaizkiòn aurkari guztiak hankaz gora utzi ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

Badiaren beste aldetik gindoazen, parkea zeharkatuz, eta nire pentsamenduen mataza gero eta gehiago katramilatzen zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Bere gisa zeharkatuak zituen, bakar-bakarrik, basoetako ilunpe ikaragarriak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.

· 650 kilometro zeharkatu, eta kontinente osoa igaro beharko du Atlantikora heltzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

2 (gorputzak edo gorputzaren zatiak)

-Gizon boteretsuena ere gezi bakar batek zeharkaturik hil daiteke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 24. orr.

-Jeinua esnatzea nahi ez baduzue, zeharka nazazue zuen lantzez!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.

Herri etsaiak irentsiko ditu, haien hezurrak puskatuko, gorputzak geziz zeharkatuko.  Elizen arteko biblia   Zen 24,8

Hamar puntu sabela zeharkatzen badiozue!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 194. orr.

Kristoren eskua ikusten zuen, iltzeak zeharkatua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

Besoan tatuaje bat zeukan: bihotz bat, gezi batek zeharkatua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

Txakur bat bat-batean hiltzen da, bularra zeharkatu dion tiro batek jota.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Les Txiki lurrean etzanda aurkitu dut, tiro batek burua alderik alde zeharkatzen diola, eta niri begira-begira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Garezurra zeharkatu zidan krakateko hark.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Irratia piztu, dutxan sartu eta urari jarein nion nire bizkarra zeharka zezan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

-Martaren begirada zemaikorra zen, goitik behera zeharkatu zuen Pataki, parentesi artean giltzapetu balu bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Abelek gorputza zeharkatzen dioten bi korronte sumatzen ditu: hotza bata, beroa bestea, elkarren ondoan, baina nahasi gabe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Bularra alderik alde zeharkatzen dion zauri belztua erakusten die turistei.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 30. orr.

Ebakiondo belztu batek ezker-eskuin zeharkatzen zion bekokia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Argizaria bezain zuri, nire aurpegia, edo hobeto esanda, gris eta horiska, zain ubelez zeharkatua, gorpu batena bezain nardagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

3 (bestelakoak)

Abiatuan abiatu, Burlata eta Uharte zeharkatzen ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Herri ttipiak husten ari dira, baina aldi berean errepide nagusiek zeharkatzen dituzten herriak jendez emendatzen dira.  Herria   2002-09-26

Astiro, Napoliko erdigunea atzean utzi eta hiriko bazter auzoak zeharkatu genituen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Lutxana, Zorrotza, Olabeaga... zeharkatu, eta Bilbora ailegatu da trena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 16. orr.

Tximinoek jauzika, piztiek lauoinka zeharkatzen zuten sastraka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Plaza zeharkatzeko, arropa serioa jantzi zuen, zeta beltzezkoa goitik behera, xal handi batekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 297. orr.

Gandalfek pauso arinez zeharkatu zuen zuriz zolaturiko patioa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Zirkuluak bere baitan hartzen duen zuzenkirik luzeena da diametroa, luzera osoan zeharkatzen baitu zirkulua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.

-Gaur bertan zeharkatu dugu muga mendiz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 191. orr.

Tren bat igaro zen zeharkatu berria genuen trenbidetik, leihoak argiztatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Bizkaiko Zubiaren bide paraleloa egiten zuen motoran zeharkatu zuen Joseluk errioa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Kanala zeharkatzen duten harrizko zubi urbanoak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

Berebiziko adorea eta adimena baliatu beharko zituen erreboltari eta inbaditzaileen lerroak zeharkatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 52. orr.

Sigi-saga zeharkatu dugu arrakala bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

Hesien gainetik jauzi egiten zuten, ibaiak zeharkatzen, oztopoak gainditzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Motozikleta bazter batean utzi, errepidea zeharkatu, eta barandatik beha gelditu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

Bi emakumeak biratu eta galtzada zeharkatzen ari zen gizon bati begiratu zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.

Bigarren patioan barrena abiatu zen, ezkerretara, gangaz estalitako pasabidea zeharkatu ondoren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Gero, zubia zeharkatu zuen korrika txikian, bat-batean larrituta bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Lady Godivak Coventryko kaleak zaldi gainean eta biluzik zeharkatu zituenean [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.

Hobe hilerrien gainetik zeharkatu zubia, azpitik tunela baino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Kontu handiz zeharkatu zuen atea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Etxe arrotz bateko atea zeharkatu nahi ez balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

Grabitate-zentroa zeharkatzen duen marra bertikalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Ispilua zeharkatzen dute, Aliziak bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

4 irud/hed

Jakinduria mugimendu oro baino bizkorragoa da eta, hain garbia denez, dena zeharkatzen eta edonon barneratzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,24

Begirada horrek paretak ere zeharkatzen ditik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Leihoko gortina zeharkatzen zuen argiak sabela eta izterrak nabarmendu zizkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Intziriek adreiluzko pareta meheak zeharkatzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Nire disko kuttunak ikusten nituen azken aldia izanen zelako pentsamenduak zeharkatu zidan gogoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 168. orr.

Neskek olgetari utzi eta solasaren eta txutxumutxuaren marra zeharkatu berri duten sasoian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

Baina Zolaren giza indarra, prosa bizia eta masak eta espazioak deskribatzeko dohain berezia guregana iritsi dira, mende oso bat zeharkaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 13. orr.

Oro har, barrukotasunaren eta kanpokotasunaren kontrakotasunak esandako gauzen deskribapen historikoa zeharkatzen du oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Jakintza-alor hura zeharkatu zuten ideia-mugimendu handiez jabetzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderik alde zeharkatu (14); aldiz zeharkatu (11); aldiz zeharkatu zuen (5); arineketan zeharkatu (5); arrapaladan zeharkatu (3); ataria zeharkatu (3); ate bat zeharkatu (4); atea zeharkatu (28); atea zeharkatu aurretik (3); atea zeharkatu orduko (3); atea zeharkatu zuen (3); ateak zeharkatu (3); atlantikoa zeharkatu (5); atmosfera zeharkatu (4); atzazaletaraino zeharkatu nau (3); aurretik zeharkatu (3)

basamortua zeharkatu (5); basoa zeharkatu (5); behatz ttikiraino zeharkatu (4); behatzetako atzazaletaraino zeharkatu (6); behera zeharkatu (7); behera zeharkatu zuen (4); berriro zeharkatu (6); berriz zeharkatu (4); bidea zeharkatu (5); bizian zeharkatu (4); burua zeharkatu (3)

dena zeharkatu (3)

egongela zeharkatu (5); erbi batek zeharkatu (3); errepidea zeharkatu (5); errepideak zeharkatu (3); etorbidea zeharkatu (4); etxe osoa zeharkatu (3)

gela zeharkatu (15); gela zeharkatu zuen (7); goitik behera zeharkatu (7); guzia zeharkatu (4); guztia zeharkatu (4)

herri osoa zeharkatu (4); herria zeharkatu (7); herria zeharkatu zuten (4); hesia zeharkatu (4); hiri osoa zeharkatu (4); hiria zeharkatu (6); hormak zeharkatu (5); hotzikara batek zeharkatu (9)

ibaia zeharkatu (10); igerian zeharkatu (4); ikara batek zeharkatu (3); isilik zeharkatu (3); itsasartea zeharkatu (3); itsasoa zeharkatu (14); itsasoak zeharkatu (3)

kale nagusia zeharkatu (3); kale nagusiak zeharkatu (7); kalea zeharkatu (15); kalea zeharkatu zuten (3); kaleak zeharkatu (16); kaleak zeharkatu zituzten (6); karrika zeharkatu (6); karrikak zeharkatu (4); korridorea zeharkatu (4)

lasterka zeharkatu (3); lurraldea zeharkatu (7)

marra zeharkatu (5); mendiak zeharkatu (5); muga zeharkatu (30); muga zeharkatu zuen (3); nola zeharkatu (5)

osoa zeharkatu (27); osoa zeharkatu zuen (7)

pasabidea zeharkatu (5); patioa zeharkatu (7); pirinioak zeharkatu (5); plaza zeharkatu (11)

rambuteau kalea zeharkatu (4)

trenbidea zeharkatu (5)

ural mendiak zeharkatu (3)

zeharkatu ahal (11); zeharkatu ahal izan (6); zeharkatu ahal izango (5); zeharkatu ahala (3); zeharkatu arren (5); zeharkatu arte (5); zeharkatu aurretik (7); zeharkatu balu bezala (4); zeharkatu beharra (5); zeharkatu beharreko (5); zeharkatu berri (7); zeharkatu berri zuen (3); zeharkatu eta berehala (3); zeharkatu eta gero (5); zeharkatu eta kanpora (3); zeharkatu gabe (5); zeharkatu nauen hotzikara (3); zeharkatu nuen muga (3); zeharkatu ondoan (5); zeharkatu ondoren (34); zeharkatu orduko (10); zeharkatu ostean (10); zeharkatu zidan gogoa (3); zeharkatu zuen atzo (3); zeharkatu zuen gela (4)

ziztu bizian zeharkatu (3); ziztuan zeharkatu (5); ziztuan zeharkatu zuen (3); zubia zeharkatu (22); zubia zeharkatu zuten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus