Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zeingehiagoka (orobat zoingehiagoka g.er.) 1 iz norgehiagoka.

Bortizkeriaren neurria hartzen ere bazekien gure adiskideak: ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

Iduritzen zait harri-jasotzaile zeingehiagoka batentzat ari naizela prestatzen! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 30. orr.

Hain justu, Florida berriz lehiaren erdi-erdian dago, errepublikanoen eta demokraten zeingehiagokan. Berria - Mundua   2004-10-26

Bilgunearen berezitasuna izan daiteke, zeingehiagokako gogo hezigaitza. Herria   2005-02-10

2 (hitz elkartuetan)

Jakinik ere ederra dela Segolene Jack Lang-ek adierazi du hauteskundeak ez direla edertasun zeingehiagoka bat. Herria   2005-10-06

Bertsu zeingehiagokak iragan ziren 1851tik 1897ra, hala nola Urruñan eta Saran. Herria   2004-09-30

3 (adizlagun gisa)

Testu hau aurrera doala, ideiak eta sentimentuak lasterka datozkit, bi korrikalarik ukondoak erabiliz bezala, zeingehiagoka. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 123. orr.

Orain adituek diote badirudiela bi taldeak zeingehiagoka dabiltzala ea nork ekintza armatu gehiago egin. Berria - Mundua   2006-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeingehiagoka bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus