Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeintzuk (orobat zeintzu g.er.) izond pl zein. ik nortzuk.

Begira bestela, senideok, zeintzuk zareten Jainkoak deitu zaituztenok.      - 1. orr.

-Zeintzuk dira Manu eta Marta?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

Rousseauk garbi uzten du zeintzuk diren heziketa sexual burgesaren helburuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.

-Pentsa ezazu zeintzuk diren aukerak, Dunkel-Brightman jauna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Horretarako argi izan behar duzu zeintzuk diren zeure helburuak, zer bilatu nahi duzun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Galderak zeintzuk izango diren gogoratzen du; astia badu oraindik gaiak errepasatzeko eta orduan izan ez zuen aprobatua eskuratzeko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 34. orr.

Lehenbizi, proba zenbaiten bidez, hobeto zehaztu beharra zegoen zeintzuk ziren hondatutako aldeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Ikusteko zegoen, baina, zeintzuk ziren bere asmoak, Guebokinder lotzeaz landa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.

Ezetz jakin argazkion artean zeintzuk diren Robertenak eta zeintzuk Gerdarenak?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 154. orr.

-Eta zeintzuk hituen berri onak?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

· Bai muinean zein perpaus talde dagoen asmatzeko, eta baita muinean ez daudenak azaltzeko zeintzuk formaldatze behar diren erabakitzeko ere.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 110. orr.

Horietariko batzuek, berenez, Fisika eta Metafisika liburuen zeintzuk lekutan frogatzen diren erakutsiko dizute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 189. orr.

Zeintzuk atetatik irten behar den bakoitzaren bila.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.

Haien arteko zeintzuek jarraitzen duten bizirik, zeintzuk hiltzen diren, ez da, niri iritzirako, sufritzea merezi duen zerbait.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.

· Hauetakoa delarik batik bat lehoien izakera biolentoa, zeintzuek, auhen egitean, bularrak orroeka askatzen dituzten, sumin uholari barruan eutsi ezinik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Honelakoxeak dira eguzkiaren argia eta beroa, lehenki txiki-txikiz eginak direlako, zeintzuek, tiriki-taukian bezala, aire artea zeharkatzeko nagirik ez duten, atzekoen talkek eraginik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 243. orr.

Ez zaitezte larritu zuen grinek edo interesek eragindako ustezko bidegabekeriak kaltegarriak gertatu badira zuentzat hutsaren hurrengo diren izaki horientzat, zeintzuek zuen hazi-tanta batzuei esker ezagutzen duten bizitza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus