Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zekale (orobat sekale g.er.) 1 iz lastodunen familiako landarea, gariaren antzekoa, alea irina egiteko erabiltzen dena (Secale cereale); landare horren alea. ik zikirio.

Mujiken alorretan aspaldi burutu zen zekalea, aletu oloa eta hazi artatxikia, eta beraren lurretan, aldiz, artoa garatzen hasi berria zen eta garia hozitu gabe zegoen oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

Zekaletan txorimaloa bezain nabarmena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 176. orr.

Zekale artean harrapaka nobelan azaltzen diren ibilerak aztertu eta bere muinera iristea espero dut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Hartu garia, garagarra, babak, dilistak, artatxikia eta zekalea; sartu dena ontzi batean eta egin ogia.  Elizen arteko biblia   Ez 4,9

Neskatxak ukitu ere ez zituen egin, ez zuen jan kabiarrik, ez xerra mehetan ebakitako sardinzarrik, eta ez zuen edan zekale anisatuzko pattarrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Whiskya esaten dudanean, zekalez egindakoaz ari nauk eta ez laranja-uraz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

Etxeko bihitegia zen, gariz, oloz eta zekalez betetzen zena, baita artalez ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Agintariek berehala ikusi zuten irakasle despistatu itxurako preso hark zekalea palaz pilatzen baino lan probetxuzkoagoa egin zezakeela bulegoetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honatx Hasenmayer zekale-ogi bikaina, gurin daniar ederrez igurtzia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 25. orr.

Mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean, eta bestean, berriz, Tentetnikovek hainbestetan ibilitako lekuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Zekale-irina behar baduzu, edo gari-irina, edo alea, edo okela, ez ahaztu nitaz, mesedez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hasenmayer zekale ogi (3); zekale artean harrapaka (12); zekale ogi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus