Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zepa 1 iz meen edo kidekoen erreketaren hondakin gotorra. ik sarra.

Zaborra erraustu eta gero geratzen den eskoria edo zepa eta errautsak zabortegi berezi batera eraman behar dira. Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Errauste planta batean sartzen diren 100 kilo hondakinetatik 25 kilo zepa eta 4 kilo errauts geratzen da. Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Kontuan hartzen badugu zepa aprobetxagarria dela, 100 metro kubikotik soilik zabortegira metro kubiko bat errauts eramango litzateke. Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 58. orr.

Harri trinkoa, zeparik gabea, ehunka gizoni ehunka urtez lan emateko modukoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 121. orr.

2 irud/hed

Hiriburukoa izatea aski ez zuela, gizen suminkor bat zen lehendakariordea, eta haserre koipetsuzko zepez trabatzen zitzaion ahotsa. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 106. orr.

3 biologian, ezaugarri berak dituzten eta kolonia edo espezieko berekoak iren mikroorganismoaren multzoa.

Gaitzak jotako ahate bat aurkitu zuten astelehenean hango padura batzuetan, hilik, eta ikerketek argi laga zuten atzo hegazti gripea zuela, H5 zepak kutsatuta zegoen. Berria - Gaiak   2006-02-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus