Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zerbeza [164 agerraldi, 35 liburu eta 4 artikulutan] 1 iz garagardoa. ik garagardo.

Batzuetan kafesnea hartzen dute, zerbezak besteetan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 18. orr.

Azkenerako edozein zerbeza edaten zuten, beti ere kontuan harturik ez zela beltza. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 176. orr.

Hamar minutu egiten zituen geltokian, lokomotorak ura eta gidariak zerbeza hartzen zuten bitartean. Pako Aristi   «Note book» - 123. orr.

Zerbezari tragoa jo diot. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 55. orr.

Azpeitiko kalean gora eta behera zerbeza batzuk jo ondoren, iluntzeko trenean itzuli ziren herrira. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 122. orr.

Toldopean, hiru gazte mahai baten bueltan, zerbeza txarrotik edalontzietara ateratzen. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 83. orr.

Aski pozik, halere, zerbeza hura benetan bikaina zelako: Yucateca, iparraldekoa baino hobea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 53. orr.

Kokakola ere droga da, eta zerbeza, eta telebista... Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 99. orr.

2 botila edo edontzi bat zerbeza.

Ongi sentitzen zela nire ondoan, eta bi zerbezek sentiberatasuna areagotu ziotela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 134. orr.

Geroztik zerbeza askotxo edan dut tabernan bakar samarrik, eta zigarro mordo bat erre. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 258. orr.

Anne zerbeza bat eskatu eta, itzulitakoan, Lucyren ondoan eseri zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 214. orr.

Potzolok zerbeza eskatu zuen berriz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 226. orr.

-Beste zerbeza bat, politte? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 160. orr.

Bigarren zerbeza ere hustu dugu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 58. orr.

Kafetegi bateko terraza batean eseri zerbeza bana hartzeko asmoz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 24. orr.

Zerbezari tragoa jo diot. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 55. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Nik behintzat gehiago gomendatzen dut liburua etxean irakurtzea, lasai-lasai, norberaren gustuko musikak inguratuta eta zerbeza on batzuen laguntzarekin. -Zerbeza berezi bat aterako diat, gaurkoak merezi dik. Berria - Kultura   2006-04-08

Barrara jo nuen segidan, eta zerbeza hotz bat eskatu. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 157. orr.

Zerbeza handi bat eskatzen duzu eta hurbileneko mahaian dagoen emakume lodi arruntari begiratzen diozu. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 116. orr.

Ni mini-sukaldean egon nintzen tarte luze batez, sojazko zerbeza bat ahogozatzen eta egunkari atzeratuak irakurtzen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 69. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zerbitzatzerakoan eroritako zerbeza tantanak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 35. orr.

Zerbeza katxi bat lurrera doa. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 238. orr.

Zerbeza botila hustu, platera jaso eta barrura sartu da, sukaldera. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 42. orr.

Ohartu orduko, zerbeza lata bana genuen eskuetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 14. orr.

Zerbeza pote batzuk geratzen ziren eta baita camembert gazta zati bat ere. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 168. orr.

Zerbeza pare bat hartu eta kanpora irten ziren. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 76. orr.

Zerbezari trago luze bat eman dio Itsasok. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 265. orr.

Zerbeza-hondar hau hiltzen ari da edalontzi zilindrikoaren hondoan. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 160. orr.

Zerbeza iturritik katxiak ateratzen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 123. orr.

Edariak banatzen zituela eta zerbeza upelak begiratzera zihoala esaten zuen gizonak. Berria - Euskal Herria   2006-01-29

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hara joaten direnean ekartzen dute, eta batzuetan aldizkariarekin ordaintzen dizkidate kafesne-zerbezetan egindako zorrak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi zerbeza (3); zerbeza bana (5); zerbeza bat (22); zerbeza batzuk (5)

zerbeza botila (5); zerbeza botilak (4); zerbeza edaten (4); zerbeza eskatu (3); zerbeza lata (3); zerbeza pare (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus