Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeresan 1 iz esamesa; esatekoa.

Badakizu herri txikiak nolakoak diren, zeresanik sortzea ez da nire gustukoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.

Europako eraikinik onenak izango ziren eraikin guztiak, eta mugarriak arkitektura modernoan, eta zeresana emango zuten kale horretako eraikin guztiek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.

Askotan galdetu didazue nondik eta nola bildu dudan hainbeste zeresan eman eta emango duen olerki sorta hau.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.

Ramírez kapitaina heroia izango zen, baina berak ere bazeukan zeresana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 165. orr.

Gainerako estatu eta gobernu europarrek ere badute zeresana eta zeregina, gatazkaren gainditze bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Galdeketak erakusten du %60k uste dutela Galesko Legebiltzarrak izan beharko lukeela zeresan eta eraginik handiena Galesen.  Berria - Mundua   2006-03-04

Epaiketan ere denek zeukaten nik egindakoari buruzko ustea eta zeresana.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Zeresana amaitu zitzaienean, zerbait esan beharko nuela-eta, halaxe galdetu nion gaixoari: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

Zeresana bukatu zaiela baina elkarren ondoan segitzen dutela, errutinazko mugimenduak errepikatuz, hitzen beharrik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.

Jendearen zeresanari jaramonik egin gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

Inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari.  Elizen arteko biblia   Mt 22,16

Berak sendo iraunaraziko dizue azkeneraino, inork zuen aurka zeresanik izan ez dezan Jesu Kristo gure Jauna etorriko den egunean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,8

-Ez dut zeresanik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 187. orr.

Gure artean ez dago zereginik, ez dugu zeresanik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 337. orr.

Ordenako talde gidariak ere izan zuen zeresanik erabaki horretan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

Teknologiaren eraketa-prozesuan gizarteak ere zeresanik baduela adieraztea da gure asmoa atal honetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Herenegun IRAk hartutako erabakiak eman du zeresanik euskal alderdietako ordezkarien artean.  Berria - Harian   2005-07-30

Gorostiak gurean aipu berezia izan du, eta zeresanik ez gorosti-makila aipatzen badugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Zeresanik ez, bi aste horiek motz geratu zitzaizkidan gure etxeak metatutako zikinkeria guztia ezabatzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.

Baimena, onespena eta oniritzia alabak eman beharko zizkiola, berak ez baitzuen hor zeresanik, ez ezer esaterik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.

Psikologiak ere badu zeresanik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.

2 (izenondo eta kidekoekin)

-Nahi baduzu gera zaitezke, gure artekoan zuk ere zeresan handia duzu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 300. orr.

Idazleak ez ezik, irakurleak ere zeresan handia dauka kontakizun laburretan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.

Biologian, historiak (eboluzioak) zeresan handia duelako (fisika klasikoan ez bezala).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Donostiako haurrei danborradan parte hartzearen harrotasun hori haur danborradetatik badatorkie, Euskal-Billera elkarteak zeresan berezia izan du horretan.  Askoren artean   «Rataplan» - 62. orr.

Gazteenaren familiak zeresan ugari eman zuen auzunean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 100. orr.

Bistakoa da saioak, estatistikoki behintzat, ez zuela inongo pisurik; alabaina zeresan ugari sortu zuten, betiere aditu eta aztertzaileen izen onaren kalterako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

Bere bizitzaren azken urteetan ere zeresan eta polemika franko eragin zuten jarrerak izan zituen hainbat gai politikotan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.

Gure iloba horrek zeresana franko emango du.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus