Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zertu, zer(tu), zertzen 1 da/du ad mamitu, gauzatu.

Guretzat, ordea, garrantzi handikoa da Euskal Herrian zertu den pentsamendua liburuan azaltzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 16. orr.

Ekonomi ezbehar horiek eragin etsigarria ari ziren zertzen klase ertainaren ethosean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 386. orr.

Ez zuen halako konparaziorik inoiz zertu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 41. orr.

Ganivet-entzat arima espainola esentzialki zertzen duena da senekismoa [...] gehi kristautasunak izaera natural horri erantsi dion pietatea. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 69. orr.

Ikasi egin behar dugu ahalmen horiek erabiltzen eta zertzen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 72. orr.

Beraz, perpausa unibertsala da; esaldiak, ordea, unibertsal hori zertzen duten banakoak edo aleak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 176. orr.

Gure desio sexuala benetan ezin dugulako zertu, dela adinagatik, dela lagun faltagatik. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 162. orr.

Tratua zertu ondoren, Laukarizkoak erabakiaren berri eman dio Mariari. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 80. orr.

Gutxieneko testuinguru komunik gabe ez litzateke komunikazioa zertuko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 143. orr.

Errusiak huts egin zuen herri hauen gidaritza zertzen ildo panortodoxoan zein paneslaviarrean, nahiz eta orain errusiar erregimen pankomunista ezarri den horietako batzuen gainean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 452. orr.

Egun hartan Erroman zertutako zeremoniak bazuen hala ere aurrekari bat Soissons-en K.o. 751n egindako zeremonia batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 280. orr.

Sorkuntza izenburuko eleberrian, Guztiahaldunak bere obra nola zertu zuen kontatzen du Dino Buzzatik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 9. orr.

Ez diezaiegun lapurtu testuari eta irakurleari bien artean zertzeko dena. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 13. orr.

Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 258. orr.

Ontziak egiten ikasi, dirubide apur bat zertu, eta Bostonera etorri zen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 133. orr.

2 zeratu.

Zerako zera zertzea zenik ere bagenekiela jota -eta asko jotzea da hori-, gustura galdetuko genukeen zer ote zen hori, eta nola zertzen zen zerako zera. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 32. orr.

Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua, badakizue zertaz ari naizen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 100. orr.

Umea Maiatzaren Lehenean jaiotzea xede, zehatz-mehatz kalkulatu omen zuten noiz komeni zen zerako zera zertzea. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 46. orr.

Halako zera ezinzertua zen zertzen ninduena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 347. orr.

Haserre al zauzkat, Zu, zera zertzeagatik? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 78. orr.

· Nik ez diat putetxe beharrik etxetik kanpo zertzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus