Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zeru (orobat zelu g.er.) 1 iz geure buruen gainean ikusten dugun bitartea, ostertzak mugatzen duena, egunez urdin eta gauez beltz agertzen dena. ik ortzi.

Zeru, eguzki, ilargi eta izarrei galde eta: "Ez gara zu bila zabiltzan jainkoa!", erantzun zidaten. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 242. orr.

Mirets ezazu zerua, lurra eta itsasoa eta bertan dagoena. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 142. orr.

Itsats zakizkio halako Semearen Ama txit eztiari: izan ere, zeru eta ortziaren zabalak eduki ezin adinako Semea sortu baitzuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1201. orr.

Jainkoak sabaiari "zeru" eman zion izen. Elizen arteko biblia   Has 1,8

Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra. Elizen arteko biblia   Has 1,9

Zeru eta ortziaren zabalak ezin zaitu eduki, eta nik eraiki dizudan tenplu honek eduki ote zaitzake, bada? Elizen arteko biblia   Dn 3,14

Maisuek diote zeru azpian sua dagoela, eta suak zerua bere zabalera osoan inguratzen duela, oso hurbiletik gainera. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 17. orr.

Ilargia ere ez dugu beti berdin ikusten zeruan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 29. orr.

Zirimiria ari zuen, gaua beltz zegoen, izar baten distira ere ez zen zeruan ageri. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 178. orr.

Txikitzen ikusi zuen itzala, eguzkia zeruan gora zihoan neurrian. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 44. orr.

Zerua aratz zegoen, urdin betean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 110. orr.

Zerua urdin zegoen, hodei bat bera ere gabe. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 195. orr.

Bezperan ez bezala, zerua oskarbi zegoen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 133. orr.

Zerua itsas aldetik iluntzen hasia. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 30. orr.

Zeruan lainoak zeuden, zuritasun erabat garbikoak eta oso trinkoak, eguzkia zapuzteko gauza zirenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 83. orr.

Bazkalondoan zerua hodeitu egin zen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 100. orr.

Zerua estalia zegoen eta hotz egiten zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 142. orr.

Zerua trumoika ari da azkeneko hamar minutuetan, eta haizea gero eta bortitzagoa da. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Zeru urdintzen hasiari argi urretsua zerion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 125. orr.

Sai batek zerua zeharkatzen zuen, geldo eta solemne. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 132. orr.

Zozabarren saldoek plazako zeru hodeirik gabea edertzen dute beren akrobazia alaiekin, Messerschmitt hegazkinen gisara. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 9. orr.

Bisutsa ari zuen; zerua, otso-ahoa balitz bezala, beltza eta itxia ageri zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 177. orr.

Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 193. orr.

Une horretantxe, su-ziri bat lehertu da zeruan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 217. orr.

Bisutsa ari zuen; zerua, otso-ahoa balitz bezala, beltza eta itxia ageri zen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 177. orr.

Ikaratu zen lurra eta dardaratu, zeruaren oinarriak mugitu, Jainkoaren haserreak baitzituen astindu. Elizen arteko biblia   2 Sm 22,8

Eguzkizkoa, zeruzkoa, izotzezkoa eta suzkoa. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 90. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jainkoarenak dira zeru zabalak, lurra eta bertako guztia. Elizen arteko biblia   Dt 10,14

Zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen. Elizen arteko biblia   Ap 21,1

Eguzkia zeru distiratsu, argi, garbi, orbangabean goratu zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 121. orr.

Zeru garbian elizen eta etxeen soslaiak marrazten ziren, Jenisei ibaitik gora altxatzen zen amildegiaren ertzean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 343. orr.

Txori batek zeru grisean marra bat egin zuen eta nik itsuki aireplano bat irudikatu nuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 71. orr.

Mitxoleta gorriak zelai berdean, eta zerua urdin, eta zeru urdinean hodei zuriak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 68. orr.

Zeru oskarbiaren urdina. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 57. orr.

Zeru oskarbi eta urdina, presarik gabe aurrera egiten duten bi batel, margolaria dugu falta hemen naturaren kolore arin hauek erregistratzeko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 183. orr.

Euriari eguzkia jarraitu zitzaion, eguzkiari zeru lainotsua, zeru lainotsuari berriro ere euria. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 125. orr.

Zeru hodeitsua bere barrena husten hasi zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 211. orr.

Horrelako zeru ilunaren azpian, beharbada ez zen zuhurrena gau beltzean mendietan gora saiatzea. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 140. orr.

Biek ere begiak zabal-zabalik zituzten, eta beraietan zeru izartsua islatzen zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 137. orr.

Kolpetik bezala, zeru izarratua utzi zuen, airea garden garbitu berritan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 376. orr.

Ea ni laino artean edo ilunpean ote nagoen, zeru narea ikusteko aukerarik gabe, edota mendi gailurrean gertatzen den bezala, ortziaren eta behe lainoen artean zintzilik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 308. orr.

Soilik zeru berunkara, grisa, artean eguzkiaren dirdaiak argitu gabea. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 45. orr.

Zeru berun-koloreak, kobrezko izpi batzuekin, mahasti hautsez estaliak argitzen zituen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 199. orr.

Rambuteau kalearen amaieran, zeru esnetsua ubelez margotua ageri zen behealdean, eguzkiaren leinuru arrosen kariaz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 48. orr.

Kumulu batek elurrezko bere zuritasun sinesgaitza zabaldu zuen zeru arbeltsuan gaindi. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 279. orr.

Bela zuriak zeru masusta-kolorearen kontra haizez puzturik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 217. orr.

Chatham Square-n, zeru more-gorri haren ñirñirra tren jasoaren bidearen burdinsaretik ageri zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 255. orr.

Hona hemen, eguna, zeru gautarra urratzear. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 155. orr.

Badia erraldoi horren erdian, urrezko zeru argitasunez betearen azpian, mendi ilun zorrotz bat zutik, hondar artean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 310. orr.

Ordu arte zeru geldi-geldi bat bezain garbi zegoen ura, lausotu eta zikindu egin da brastakoan Arbelezko zerua, eraikin garaien artean itoa, berrogeita hamar zentaboko txanponak jaurtitzen ari zen espaloi gainera. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 254. orr.

Zinkezko zeruaren argiak isla biziak erauzten zituen edontzitetatik, zilarrezko baxeratik, ostren maskorretatik eta begietatik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 391. orr.

Goian terraza dauka, izugarria: bizpahiru mahai otorduetarako, chinchorro ederra -hamaka-, bainera bat zeru-librean, komunak, parrilarentzat babesa... Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurraren esferikotasuna eta zeru-esferaren mugimendu zirkularra. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 82. orr.

Jantzi beltz luze bat soinean duela irudikatzen da, hamabi izarreko koroa loriatsu bat daramala buruan, oina zeru-bolaren gainean, mundu-bola jasoz eskuin eskuan. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 129. orr.

1930. urtean Pluton aurkitu zenez geroztik aurkitu den zeru gorputz handiena da. Berria - Gaiak   2004-03-16

Itsas-lehorretan eta zeru gailurretan hamaika gauza dakusgu hamaika era eta norabidetan begi aurrean mugitzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 51. orr.

Beren berezko bizitegia mugagabeko zeru-barrutietan, itsas handietan edo baso zabal-ederretan izan arren. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 64. orr.

Txakur beltz iletsu eta handi baten irudia, zeru-oihalean garbi nabarmentzen zena. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 146. orr.

Ilbeherako bakeak eta orekak zeru atariko sosegu bareenean mantsotzen, hustutzen eta flakiatzen nau. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 8. orr.

Haiekin itsas-lehorrak haz zitezen eta zeru eraikina zabal zedin eta sapai garaia lurretik urrun jaso eta airea altxa. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 159. orr.

Merkurio mezulariarenaren pareko jasa, zeru-hegiko mendi batean pausatua ageri. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 150. orr.

Gazte-gaztea zen, behin ere ikusi baino gazteagoa, haren ustez, eta goitik behera zeru koloreko janzkiak zituen soinean. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 85. orr.

ik beherago 24. 13945

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Etxe tarro beltzak, arbelez estaliak eta teilatu punttetan harri motz meheak xut xuta daudela, ezpata zeru zilatzaile batzuk bezala. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 225. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez jakin ordea, Jainkoaz ari ziren, edo jainko batez, edo zeruaz (ortziaz, ortzeaz), edo zeru-jainkoaz, edo jainko-zeruaz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 58. orr.

6 santuen, aingeruen eta Jainkoaren grazian hiltzen direnen egoitza. ik paradisu. ant infernu.

Tirandura arozko horrek herriaren geruza zabaletan larridura torturatzailea sortzen zuen azkenki (heriotza, judizioa, infernua, zerua) hurbilekoen zirrara mehatxuzkoaren azpian bizi izatean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 2. orr.

"Zeruan dagoena", hau da, betikoa eta egonkorra, inolako aldaketa motarik ez duena, ez esentzia aldatzerik, ez eta bere esentziatik kanpoko egoerarekiko aldaketarik ere. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 57. orr.

Haren aitak, zeruan bego, beti erraten zuen... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 228. orr.

Ez badugu uneoro egia esaten, zeruan ateak itxiko dizkiete gure arimei, eta infernuko sutara jaurtiko dituzte... Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 309. orr.

Hila izango zen, zeruan egongo zen ordurako. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 105. orr.

Egin bedi zure nahia, ez zeruan bakarrik... Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 100. orr.

Apez baten ama bat ez bada zeruan xuxen xuxena sartzen, nor sartuko da? Herria   2004-02-05

Arima ez da ona, ez eta aingerua ere, ez eta zerua ere; Ongia da soilik ona. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 301. orr.

Jainko Ahaltsuak bedeinkatuko zaitu, zeru goreneko bedeinkapenez. Elizen arteko biblia   Has 49,25

Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino, eta zenduari kosta egiten zitzaion zeruan hobeto egon zitekeenik pentsatzea. Berria - Kultura   2006-01-05

Ez dakit sinestuna zaren, baina hala bazara, niri dagokit jakinaraztea [...] ez dagoela ez zeru eta ez infernurik, ez dela hemen bekatuekin zigorrik eta ongiarekin paradisurik trukatzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 214. orr.

Baina zer lortu dute euren fedearekin? Zerua irabaztea? Edo euren arimak araztea? Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 52. orr.

Ze seme eskas da hori, zerua merezi ez eta infernua merezi duena. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 22. orr.

Zerua erruki dakiola! Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 184. orr.

Nire besoetan zeruan bezala egongo haiz, ikusiko duk. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 84. orr.

7 (izenondoekin)

Bidal ezazu zeure zeru santutik, igorri zeure tronu ospetsutik. Elizen arteko biblia   Jkd 9,10

Gora begiratu nuen [...] eta, buru-bihotzez ahalegindu nintzen sinesten Anna han goian zegoela, mugagabetasun luze-zabal hartan, non edo han, hantxe goian, igandeko erlijio-eskoletako zeru jainkotiar hartan, Big Joeren zeru zoriontsuan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 169. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Zeru-lurrin halako bat zeriola egingo nuke. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 229. orr.

9 irud/hed

Peter zeru puska bat baita, izan ere. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 217. orr.

Eskerrak bai zeruari, egiten didan mesedeagatik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 25. orr.

Baina zeruak, otoitzek eta Salamancako unibertsitateak ez diote, ordea, berak aurkitu nahi duen erantzunik ematen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 56. orr.

Zeruari dei egiten nion Ixabel txikia erixko egon ez zedin edo harresiak zaintzera igor ez nintzaten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 223. orr.

-Ezin hilez bizitzera behartu gaitin zeruak! Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 38. orr.

Zeren batzuek infernua bizi behar izaiten baitute, bertzeek zerua goza dezaten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 26. orr.

Zeruan sentitu nintzen. Aitor Arana   «Onan» - 12. orr.

Zerua zabaldu zitzaidala uste izan nuen lehen unean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 129. orr.

Lehengo zerua zulo, bide zabala amildegi. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 130. orr.

Bezperako infernuak, atzoko zerua ekarri zuen. Berria - Ekonomia   2006-01-20

Nahiko zeru eta infernu dugu lurgain honetan... Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 61. orr.

Armstrong garaitzeko aukera egia izan zitekeela sinetsi zuenean, zerua ukitzear zegoenean, agur! Berria - Kirola   2004-06-17

-Zerua eskaintzen didazu, etxeko andere, eta eskertzen dizut, baina badakizu ezen, obligazinoak hertsatzen gaituenean, lurreko zeru guztiak bazterrerat utzi behar izaiten ditugula. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 397. orr.

Horixe esatera nindoakien, bi tirok zerua hustu zutenean. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 138. orr.

Zerua beti da oraina; lurra, aldiz, iraganaren zati bat besterik ez, mendeek, gurinezko azala bailuen, izur-ireki dutena. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 178. orr.

Malagarra da eta New Yorkera duela lau urte heldu zen, beste asko bezala lurra behean eta zerua goian. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 123. orr.

Goian zerua eta behean lurra. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 193. orr.

Orobat Migel, lurra eta zerua baizik ez zituela gelditu zen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Zeruak libra hazala zama horretatik! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 227. orr.

10 pl

Kontu egin dezagun, bada, dena utzi dugunok, hain gauza gutxirengatik zeruetako erreinua gal ez dezagun. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 139. orr.

Han goiko zeruetan libre eta betiko dagoen hiria (Gal. 4, 26) diot, guk amatzat duguna. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 262. orr.

Eztabaidaren oihartzunek ez zutela ibarren gainean durundatu, eta ez zutela mendirik mendi jauzi egin, eta zeruak ez zirela inarrosi. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 238. orr.

Ez duzu ikusten zeruen haserreak nire enkantamenduak baino ahalmen handiagoa duela? Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 67. orr.

Elkarren bila, txori bihurtu ziren eta zeruak zeharkatu zituzten. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 96. orr.

Misiolari bat bere sotana eta kapeluarekin, eskuak bilduta eta begiak zeruetara jasota zain, basatiak beren mordoiloan berriketan ari diren bitartean. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 126. orr.

Bi familietako zenduek izan dezatela zeruetan merexi duten saria. Herria   2004-01-22

-Ene Jainko zeruetakoa! -egin zuen oihu, eskuak espantuz elkarturik-. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 270. orr.

Espainiako armadako Aguila patruilako zazpi hegazkinek erakustaldia egin zuten, atzo, Gasteizko zeruetan. Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Hegazkinez Ameriketako zeruetan barna, Agirreri martxokoa gogoratzen zaio. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 179. orr.

Zeruetako izarreri so egiteko teleskopa batzuen bitartez. Herria   2005-05-12

· Eta zazpi zeruak hutsik uzteko gauza izan banintzen ere, Infernua, ordea, ezin izan nuen bere beldurgarri guztiez xahutu. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 41. orr.

Elkarren bila, txori bihurtu ziren eta zeruak zeharkatu zituzten. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 96. orr.

11 zerutiko izlag

Gatazka unerik gogorrenean zegoelarik, zerutiko bost gizon bikain agertu zitzaizkien etsaiei, urrezko hedeak zituzten zaldien gainean jarrita. Elizen arteko biblia   2 M 10,29

Gu atzera-aurrera gabiltzan Lur hau, [...] zerutiko hautsak poliki-poliki pilatu eta elkarri atxikiz sortua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 33. orr.

Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen. Elizen arteko biblia   Eg 9,3

Zer oker egin ote diezagukeen zerutiko oinaztu-kolpeak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 415. orr.

Judaismoaren alde ausarki borrokatu ziren gizon adoretsuen alde izandako zerutiko agerpenak. Elizen arteko biblia   2 M 2,19-23

12 zerutikako izlag

Aldi berean aditzen zuten Zerutikako musika bat, Aingeruek kantatuz "Salve Regina" himno ezaguna. Herria   2004-11-11

Hor dugu Zerutikako mezua: "Ez bazarete haur horiek iduri bilakatzen, ez duzue betiereko Bizian sartzerik ukanen". Herria   2001-08-09

Bakoitzak [...] itxaroten duen horrena, zeinak bizitza aldarazten dizun mezu zerutikakoa baitakar, onerako zein txarrerako, ez jakin oraindik, hark ahoa ireki arte. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 90. orr.

Zu, ordea, emakumeen Erregina, ezkonsaririk ez duen bakarra zara, izan ere zure maitasuna espirituala eta zerutikakoa baita. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 199. orr.

13 ez zeru (eta) ez infernu adlag

Ez zeru eta ez infernu, minaren sentipenak eta plazerarenak nahasten diren linbo badaezpadakoa begitandu izan zaio beti bizartegia. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 107. orr.

Baina, bitartean, Garibairen arima ez zeru ez infernu dabil jendearen ahotan, eta, laster, uste horri buruzko aldaera berriak zabaltzen dira.· Ondo zakiat zer nolako uzkitatik atereak diren faxisten legeak, baina hobe hori, ez zeru eta ez lur gelditzea baino, ezta? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 48. orr.

14 ohe zeru ik ohezeru.
15 zeru alde adlag ipar zeru aldera. ik zerualde.

Hoien urrats eta kantu airosak hegaldatu dira zeru alde. Herria   2003-06-05

Kasik sekula elizarat ez jiten-eta, hortxe zaudezte bi eskuak junt, begiak zeru-alde, alegia sinestez eta urrikiz gaindituak! Herria   2004-09-02

Airatu zauku zeru alde, Gerezieta Zalbideko amatxi maitea. Herria   2001-07-12

Airatu zauku zeru alde, Gerezieta Zalbideko amatxi maitea. Iduri sastakaiak zeru alde miran. Herria   2001-07-12

16 zeru ertz ik zeruertz.
17 zeru gain (orobat zerugain g.er.)

Zu joaitean da Arbonako zeru gain hori ilundu. Herria   2004-11-11

Dena dela, orai nausi direla Afganistaneko zeru gain hartan diote Amerikanoek, osoki suntsituak baitituzte, omen, airekoen kontrako tresnak. Herria   2001-10-18

Zeru gainetik berak orain zain gaitzala guziak eta zain dezala gaixo Maroka eta ere Euskal Herri maitea. Herria   2005-02-10

Guziak zeru gain hartarik lagun gaitzala. Herria   2003-09-04

Zeru gainean izarrak beren urrezko klixketan beti ari. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 19. orr.

Ainhoatik ikusi zituen ke-adarrak, Urdazubiko zeru gainera igotzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 49. orr.

Lehenago bai, lehenago izana zen zerua eta zeru gaina elkarrekin ukitu genituen istanterik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 367. orr.

18 zeru ganga

Beude ozeanoa bere ekaitzekin, mendia bere glaziarrekin, zeru-ganga bere galaxiekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 38. orr.

Baldin eta zeru-gangako izar bakoitza haren bi koordenatuen bidez atzematen bada -haren garaiera eta haren deklinazioa, zenbaki osotan adierazia- [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 403. orr.

Lurrun mataza eskergek zeru ganga behera zekartela irudi zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 142. orr.

Izarrik gabeko zerua, hodeietako zeru-ganga gorrixka, hiriko argiak islatzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 29. orr.

Hubi?cka maniobraburua zeru urdinera beha zegoen eta orduan nik ere ikusi nuen nola etzaten zen luze zeru gangan gure telegrafista, Zdeni?ck. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 50. orr.

19 zeru goi (orobat zerugoi g.er.)

Behingoz utzi zezala zeru goi ixila. Herria   2005-03-24

Adi zeru goian kurrilloen kurruxkari: goldea sartzeko garaia duzu, euria laster dator-eta. dorre zatar haien artean, dorre are luzeago bat eraikitzeari ekin baitzion, zeru-goian galtzen dena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 442. orr.

Gero, beste aingeru bat ikusi nuen zeru goian hegan. Elizen arteko biblia   Ap 14,6

Izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. Elizen arteko biblia   Mk 13,25

Zeru goitik uholdeak eraso, lurraren oinarriek dardara. Elizen arteko biblia   Is 24,18

Entzun dut Big Joeri xuxurlaka, alegia aita jada ez dagoela benetan hilkutxa barruan, baizik eta zeru-goian -hatzaz gorantz egin eta zerua erakutsi dio, eliza-dorreaz haraindira-, eta, bai, pozak airean dagoela aita, txoriak bezain pozik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 17. orr.

Zeru-goiak hala nahirik, maitasunak bere legepean lotuta ez banindu, [...]. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 54. orr.

Zeru goitik agertzen den goiz-argiak argitzen zion bihotza eta pizten borondatea bere maitasunaren sutan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 175. orr.

Zeru goi-goian kurrilo saldo antolatuak pasatzen ari ziren. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 18. orr.

19a pl

Ai, begira: zeru goiak eta lurra dena gaixo lehen oinarritik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 346. orr.

Gero, arrano bat ikusi nuen hegan zeru goien erdian, orroa handiz esaten: [...]. Elizen arteko biblia   Ap 8,13

Zeru goien edertasuna, ortziaren gardentasuna eta zeru-sabaiaren itxura, zer ikuskizun distiratsua! Elizen arteko biblia   Si 43,1

Zeru goietan nuen egoitza eta laino-adarraren gainean neure tronua. Elizen arteko biblia   Si 24,4

Eskubide osoz sartua zen antzina-antzinatik suaren, martirioaren eta torturaren bidez zeru-goietara iristen ziren dontsuen artean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 65. orr.

Baina itsas orroa baino bizkorrago, itsas uhinak baino ahaltsuago, ahaltsu da Jauna zeru goietan. Elizen arteko biblia   Sal 93,4

Zeru goietakoak munduan eragindako zorigaitzik handientzat zeukaten bikote hain bateratuak ondorengorik ez izatea. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 232. orr.

20 zeru goien

Zer goitikatu zuen zeru goienak? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 139. orr.

Hartan, Serafin bat ikusi zuen zeru goienetik jaisten, suzko sei hego distiratsu zituela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 822. orr.

Zeru goienetik zetorren eguzkiaren argia eta lurpeko ilunbe hezetik zetorren izerdia. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 54. orr.

Gorets dezatela zure izena zeru goienetik zure aingeru guztiek. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 226. orr.

20a pl

Liburu osoaren gainean itzal egiten du zeru goienetan ospaturiko Marcel Martin eta Victoriaren arteko ezkontzak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 125. orr.

Bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan. Elizen arteko biblia   Heb 1,3

Zeru Goienetako Arkitekto Nagusia, birrin eta deusezta, zabal eta heda ezazu kosmosean barna naizen izaki preteknologiko eta frakasatu honen hautsa! Jon Alonso   «Euskal karma» - 90. orr.

21 zeru goren

Jainko Ahaltsuak bedeinkatuko zaitu, zeru goreneko bedeinkapenez. Elizen arteko biblia   Has 49,25

Betoz, bada, zeru goreneko bedeinkazioak, itsas sakon barreneko bedeinkazioak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 136. orr.

Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei! Elizen arteko biblia   Lk 2,14

Eskaiozu zeure Jainko Jaunari ezaugarri bat, nahiz lurraren barrenean nahiz zeru gorenean. Elizen arteko biblia   Is 7,11

"Goian bego!", euskaldunek zenbait lekutan erraiten ohi dugun bezala, erran nahi baitu: "Zeru gorenean egon dadila!", bai, lur honetan egin duen ongiaren sari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 209. orr.

21a pl

Jo soinua Jainkoari, / zeru gorenetan gora baitoa ekialdera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 83. orr.

-Hara, Seinan, habil hoa eta erradak sakrifikatua eta gure baratzeko pikotzearen maldan ehortzia izan zen Eugenia gurutzatzen dukanez zeru goren horietan? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 164. orr.

22 zeru-harraskari iz etxe-orratza.

Lakua 7rako zinta garraiatzailea hartu, eta ordu erdi geroago EJren zeru-harraskarira iritsi nintzen. · izond Beiraz eta altzairuzko eraikin zeru-harraskariak, abiadura handiko trenak, errekuntzako motoredun ibilgailuak, ordenagailuak, fotokopiagailuak, mundu osoko komunikazio sarea. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 144. orr.

Aurrez aurre ikusi nuen, era berean, Banco de Vizcayaren eraikin izugarria, zeru harraskari, kristal gorrixkak leihotzarretan, luxuzko distiraz harro eta dotore. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 151. orr.

23 zeru-infernu

Ederki ematen du, gero, nik, aita laztana hala hil diotenaren seme honek, zeru-infernuek bultzatua mendekuzko ordainera, puta baten modura hitzez lasaitu beharra barrena, madarikazioka, emazirin alproja baten modura! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 107. orr.

Urrunduz doaz hilak agian, dagokien zeru-infernurantz, baina kostata, bide luze bihurria baita. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 17. orr.

Barkatuko ahal dizkit Borgesek, bere zeru-infernu zirkularretik, nire oker infinituak; berak esana da itzulpen batzuk ez direla posible "literatura baten ondoren" baizik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 14. orr.

24 zeru-kolore izond zeruaren kolorekoa.

Pastoraletan bertze kolore batzu agertzen dira: gorria beti bezala, su eta ifernu kolorea eta urdina, zeru kolorea. Herria   2001-09-27

Jauregian paretak zeta frantses tindu finekoz estaliak zeuden: zeru-koloreak, berde argiak, arrosak, azpildura urrekaraz sendotuak, eta guztiak Pariseko ehundegietatik ekarriak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 23. orr.

Urdin zeru-kolorea zen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 74. orr.

Han eta hemen espero ez nituen tindu batzuk ere azalduz, sabia, bioleta-purpura edo zeru-kolorea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 67. orr.

Halaxe izan nuen aingeru neritzon haren begietako zeru-kolorea gertutik ikusteko era. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 245. orr.

25 zeru lerro ik zerulerro.
26 zeru-lur (orobat zerulur g.er.) pl

Zeru-lurren kreazioa.   - 0. orr.

Nik betetzen ditut zeru-lurrak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 212. orr.

Urteak pasatu ditu zeru-lurren neurketetan Antoine d'Abbadie d'Arrast jakintsunak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 32. orr.

Orratz-punta bat zeru-lurren luze-zabalarekin konparatzen bada. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 77. orr.

Zeru-lurrak harritzeko moduko erantzuna. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 92. orr.

Ordena edo logos bat bera da zeru-lurretako ordena, Inperiokoa eta norbere baitakoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 104. orr.

Gorets bezate zeru-lurrek Jainko ospetsua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 73. orr.

Kristo agertu eta esan zien: "Ahalmen guztia eman zait zeru-lurretan. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 181. orr.

Zeru-lurrak batuko dituen gure dorre famatu horrek gero eta gorago eginen du. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 131. orr.

Irisarri zaharrak ikusi zuenean semeak Baionako alde hartan ez zuela gehiago ikasiko, zeru-lurrak ibili zituen onartu zezaten Parisko Erret Musika Akademian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 129. orr.

Zenbat ez ote ditu zoramenak hartu, zenbatek ez ote dute beren gorrotoaren kopa zeru-lurren kontra jaurti? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 78. orr.

Eman biezaiote gorespen, ospe, ohore eta bedeinkapena zeru-lur, itsaso eta lur azpiko sorkari guztiek. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 102. orr.

Aitortzen zaitut, zeru-lurren Jauna, eta goresten zaitut oroit ez naizen nire sorreragatik eta haurtzaroagatik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 215. orr.

Atarira orduko dauzka gure idazleak bere bihotzeko zeru-lur hondogabeak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 13. orr.

Kontakizun hura etsipenez beteriko salaketa zen, zeru-lurretako indar guztiei egindako dei bat. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 79. orr.

Han airea eta odola bera itxita daude, usoak eta mitxeletak berak itxita, euri-eguzkiak itxita, zeru-lurrak itxita eta infernua ateak zabalik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 262. orr.

27 zeru-min ik zerumin.
28 zeru sabai (orobat zerusabai g.er. eta zerusapai g.er.) iz

Zeru-sabaira begiratzeko esan zenidan eta gau izartsuak babesten gintuela ikusi nuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 27. orr.

Zeru sabai ederra zeharkatzen duten hegazkinek ere, buztantxo xuri laburra eta meharra uzten dute. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 409. orr.

Patioko zeru-sabai koadratuan zebilen enara pila ezohikoari begiratuz. Jokin Urain   «Errotarria» - 130. orr.

Bedeinkatua zu, zeru-sabaian, goretsia eta ospatua menderen mendetan! Elizen arteko biblia   DnGr 3,56

Zeru-sabaia lurrean oinarritzen du, eta horren gainean eraikitzen bere jauregia; itsas urak bildu eta lur gainera isurtzen ditu. Elizen arteko biblia   Am 9,6

29 zeru tresna (corpusean zerutresna soilik)

Zerutresna batzuen ondarkinak hor dira jadanik milaka Lurraren itzulian ibilki. Herria   2005-09-15

30 zeru-urdin (orobat zerurdin g.er.) izond zeru urdinaren kolorekoa.

Gela zeru-urdin bat zen, urrinez gozatua, zoruan piztia larruak zabalduta zituena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 262. orr.

Udazkenean lore zerurdinak botatzen dituzte, mamitsuak, jende zikinaren usainekoak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 135. orr.

Kotoizko txabusina zeru-urdin bat jantzirik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 128. orr.

Errezel zeru-urdinen artetik argi izpiak iragazten dira. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 23. orr.

Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 32. orr.

Batzuk, zeru-urdinak; beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 29. orr.

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 259. orr.

31 zeru zola

Argi ttitta ttipi batzu zeru zolan, hain urrun. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 149. orr.

Zeru zola hurbil du ezin joan gorago! Herria   2001-11-15

Zaila zen asmatzea batzuetan zeru zolan zebiltzan hedoiek zer ekarriko zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 137. orr.

Zeruan hegaztin bat, han nonbait zeru zolan. Herria   2005-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

gaueko zeru (5)

zeru alde (12); zeru aldera (12); zeru argi (4); zeru azpian (8); zeru bat (9); zeru beltzaren (6); zeru beltzean (4)

zeru eder (7); zeru ederrean (5); zeru ertz (4); zeru ertza (4); zeru ertzean (7); zeru ertzetik (5); zeru eta ortziaren (4); zeru gain (6); zeru gainean (8); zeru gaineko (5); zeru gainetik (6); zeru ganga (4); zeru garbi (10); zeru goi (4); zeru goiak (6); zeru goian (9); zeru goibela (4); zeru goienetan (4); zeru goienetik (7); zeru goietan (7); zeru goitik (7); zeru gorenean (8); zeru gris (4); zeru grisaren (10); zeru guzia (5); zeru hori (4); zeru horiek (33); zeru hura (4)

zeru iluna (8); zeru izartsua (7); zeru izartsuaren (5); zeru kolorea (4); zeru lur (13); zeru lurrak (83); zeru lurrak egin (15); zeru lurrak eta (14); zeru lurrei (4); zeru lurrek (11); zeru lurren (55); zeru lurren egileak (4); zeru lurren jauna (7); zeru lurretako (4); zeru lurretan (16); zeru lurtarra (4); zeru muga (5)

zeru oskarbi (6); zeru oskarbia (4); zeru osoa (9); zeru puska (17); zeru puska bat (7); zeru sabai (7); zeru sabaia (9); zeru sabaian (11)

zeru urdin (40); zeru urdina (26); zeru urdinak (6); zeru urdinarekin (4); zeru urdinaren (12); zeru urdinari (8); zeru urdinean (18); zeru urdinen (4); zeru urdinera (5); zeru zabala (8); zeru zabalean (7); zeru zati (8); zeruz zeru (5); zituen zeru (6)

gaineko zerua (4); goian zerua (5); gure zerua (4); kanpoan zerua (4); lurra eta zerua (5); urratu zuen zerua (4)

zerua argi (5); zerua argitzen (6); zerua aztertu (4); zerua baino (13); zerua beltz (5); zerua belztu (4); zerua bera (7); zerua beti (6); zerua bezain (12)

zerua estalita (4); zerua eta infernua (5); zerua eta itsasoa (6); zerua eta lurra (17); zerua garbi (12); zerua gero eta (6); zerua goian (4); zerua goibel (8); zerua hodeiz (4)

zerua ikusi (4); zerua ilun (11); zerua iluntzen (4); zerua izarrez (6); zerua lekuko (4); zerua lurraren (4)

zerua oskarbi (16); zerua oskarbi zegoen (4); zerua saritzat (4)

zerua ukitu (5); zerua ukitzen (10); zerua ukitzen zuen (6); zerua urdin (32); zerua urdin urdin (7); zerua urdin zegoen (5); zerua urdina (9); zerua urdina delako (7); zerua urratu (4); zerua urratzen (4); zerua zabaldu (5); zerua zeharkatzen (11)

zeruak baino (4); zeruak egin (4); zeruak eman (5); zeruak eta lurrak (11)

aberastasuna zeruan izan (8); begiak zeruan (4); eguzkia zeruan (8); eguzkia zeruan gora (5); goian zeruan (8); goiko zeruan (5); ikusten zeruan (5); italiako zeruan (4); izarrak zeruan (5); jainkoa zeruan (4)

zeruan aita (4); zeruan barrena (4); zeruan bezala (9); zeruan bizi (4); zeruan dago (8); zeruan dagoela (4); zeruan egon (5); zeruan egona (4); zeruan errege (7); zeruan eta lurrean (7); zeruan gerta dadila (4); zeruan gora (21); zeruan gora zihoan (4); zeruan hegan (5); zeruan hodeiak (4); zeruan ikusi (4); zeruan izan (12); zeruan izan dezazun (8); zeruan izarrak (4); zeruan sartu (4); zeruan zehar (10)

zeruaren aurka (5); zeruaren azpian (6); zeruaren bete (6); zeruaren erdian (4); zeruaren esku (4); zeruaren gainean (6); zeruaren gainean zamalkatzen (4); zeruaren ispilu (4); zeruaren kolorea (5); zeruaren kontra (11); zeruaren opari (7); zeruaren urdin (5); zeruaren urdina (13)

zeruari begira (35); zeruari begiratu (5); zeruari begiratzen (6); zeruari buruz (12); zeruari eskerrak (6); zeruari so (17); zeruari so egin (4)

zeruetako erreinua (16); zeruetako erreinuan (7); zeruetako erreinuaren (6); zeruetako erreinuaren oinordeko (4); zeruetako erresuma (10); zeruetako jainkoak (4); zeruetako jaun (4)

aita zeruetan zarena (7); zeruetan zarena (14); zeruetan zirena (4)

zeruko aingeru (6); zeruko aingeruak (5); zeruko aingeruek (4); zeruko aita (16); zeruko aitak (18); zeruko aitaren (18); zeruko aitari (7); zeruko alor (12); zeruko alor beroan (5); zeruko argia (24); zeruko argiaren (5); zeruko atea (10); zeruko atexkak (5); zeruko bere (5)

zeruko erregearen (4); zeruko erreginari (6); zeruko esfera (4); zeruko esferaren (8); zeruko eta lurreko (9); zeruko gauzak (5); zeruko gauzen (6); zeruko graziaren (4); zeruko hegazti (10); zeruko hegaztiak (10); zeruko hegaztiei (9); zeruko hegaztiek (6); zeruko hiriak (4); zeruko hodei (6)

zeruko izakiak (4); zeruko izar (10); zeruko izarrak (20); zeruko izarrak bezain (7); zeruko izarrek (4); zeruko jainko (5); zeruko jainkoa (13); zeruko jainkoak (11); zeruko jaunak (5); zeruko jaunari (4); zeruko nire aitak (5); zeruko nire aitaren (4)

zeruko ogia (4); zeruko puntu (4); zeruko sua (4); zeruko trumoiak (5); zeruko trumoiak aditzea (4); zeruko tximistak (8)

zeruko zuen aitak (6)

jaun zerukoa (13)

jaun zerukoak (21); jaun zerukoak eman (6)

eguzkia zerumugan (4)

arima zerura (4); begiak zerura (20); begiak zerura jasorik (5); besoak zerura (4); eskuak zerura (4); lurretik zerura (4); zen zerura (4)

zerura begira (52); zerura begira jarri (6); zerura begiratu (25); zerura begiratu zuen (8); zerura begiratzeko (6); zerura begiratzen (7); zerura begiratzen zuen (4); zerura bidali (5); zerura bidean (6)

zerura egin (6); zerura egin ditu (4); zerura eraman (9); zerura eramana (5); zerura eramaten (4)

zerura igo (20); zerura igotzen (13); zerura igotzen ikusi (8); zerura jaso (13); zerura jasoa (4); zerura jasoa izan (4); zerura jasorik (5); zerura joan (13); zerura joan zen (5); zerura joateko (5); zerura joaten (8)

zuzenean zerura (4)

hirugarren zeruraino (4); zeruraino igo (7); zeruraino igoko (4); zeruraino igotzen (7); zeruraino iristen (5); zeruraino zabaldu (4)

zerurako bide (4); zerurako bidean (4); zerurako ez lurrerako (24)

aurpegia zerurantz (8); begiak zerurantz (20); begiak zerurantz jaso (5); begiak zerurantz jasorik (4); besoak zerurantz (10); burua zerurantz (5); eskua zerurantz (12); eskuak zerurantz (22); eskuak zerurantz jasorik (4); eskuak zerurantz jasota (5)

zerurantz altxatu (6); zerurantz begiratu (7); zerurantz begiratu zuen (4); zerurantz igotzen (6); zerurantz itzuli (5); zerurantz jaso (24); zerurantz jaso zuen (7); zerurantz jasorik (10); zerurantz jasota (11); zerurantz jasotzen (9)

zerurat beha (4)

entzuiozu zerutik (5); entzun nuen zerutik (5); entzun zuk zerutik (8); etorri zen zerutik (5); ikusi nuen zerutik (5); jaitsi zen zerutik (4); jaunak zerutik (5)

zerutik erori (6); zerutik eroria (4); zerutik eroritako (9); zerutik erortzen (7); zerutik esaten (4); zerutik etorria (6); zerutik etorritako (6); zerutik heldu (5); zerutik infernura (5); zerutik jaisten (11); zerutik jaitsi (12); zerutik jaitsi eta (5); zerutik jaitsia (5); zerutik jaitsitako (5); zerutik lurrera (13); zerutik pasatzen (4); zerutik zetorren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus