Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerualde (orobat zeru alde) iz zeruko aldea.

Tximistak une batean zerualde batetik besteraino distira egiten duen bezala.  Elizen arteko biblia   Lk 17,24

Hodei handi galantak hartzen dute zerualdea, eta eguzki errearen orduak murriztu egiten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Orduan plastikozko baloi handi bat ailegatu zen gureganaino zeru aldetik parabola bat eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Harresi barruko espazioen zatiketak egin behar dira, kaleak eta kalexkak banatuz zerualdearen arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Handik pixka batera, ibaiaren hotsa besterik entzuten ez zenez, aita kanpora irten zen zeru aldera begiratzera, eta eguzkitan lehortzen jarri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Bigarren tiroa zeru aldera irten zen, gudari batek bultza egin baitzion bizkor gora eskopetari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Gero, eskua ongi luzatuta, berriz gora igo, ziztuan atera zeru aldera, hodeietara.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Orduan plastikozko baloi handi bat ailegatu zen gureganaino zeru aldetik parabola bat eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus