Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zerumuga (orobat zeru-muga g.er.) 1 iz puntu batetik ikus daitekeen lur azala mugatzen duen lerroa; lerro horretatik hurbil dauden lur azaleko eta zeruko zatiak. ik ostertz.

Zerumuga argitsu zegoen artean ilunabarreko azken printzekin. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 290. orr.

Behean Beyaziteko zelaia zabaltzen zen, eta zerumugan hiltzen zen bide luze batek gurutzatzen zuen alderik alde. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 43. orr.

Gariaren eremua, ogi landen erresuma begien aitzinean daukat, zerumugan Burgos hiriburua ja ageri zaidala. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 109. orr.

Mendi kopeta-ilunek ixten zuten zerumuga. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 38. orr.

Distira ahul gorrixka bat ikusten zen zerumugan ekialdera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 33. orr.

Eguzkia arin zihoan zerumugatik gora, eta lehenbiziko izpiek berandu gabe uxatuko zituzten lurrunak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 347. orr.

Ekialdera begiratu, ukitutxo bat hegoaldera, eta 45 bat gradu zerumugatik gorantz, arratseko bederatzietatik hamarrak aldera arte, eta Saturno eta bere eraztun zoragarriak ikusiko dituzue. Berria - Gaiak   2006-02-02

Urrunean zerumuga Caracas aberatseko etxe-orratz erraldoiek osatzen dute. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 49. orr.

Itzalak luzatzen ari ziren, zerumugaren bazterretik baletoz bezala. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 105. orr.

Gizon txikiak zerumugaren amaieran begiztatu du Manhattan hegoaldeko etxe-orratzen luze mehar mailakatua, orrazi irregular baten segida hautsi hura. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 45. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soro arteko bidezidorrean, zerumuga gorrituaren ondoan, bi zaldun ikusi ziren. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 80. orr.

Ezin leihoa ireki, ezin barandan ukondoak jarri, aurrean izan gabe, zerumuga osoa betez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 378. orr.

Ahazten hasten da eternitateko gauzak, hauek urratzen doazelarik gero eta txikiago eginik, urrutiko zerumugetan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 53. orr.

Itzalak gero eta luzeagoak ageri ziren, eguzkia sartaldeko zerumugara hurbildu ahala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 293. orr.

Gabarrariek Mikel Strogoffi erakusten zizkioten ke mataza batzuek, gora zurrunbiloka hegoaldeko zerumugan, abangoardia tatariarra hurbil zegoela frogatzen zuten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 189. orr.

3 irud/hed

Hilaren 17an espaziontzi bat bidaliko du NASAk Pluton eta Karonte aztertzera; bide luzea egin beharko du, 2015ean helduko da planeta urrunera, zerumuga berrien bila. Berria - Gaiak   2006-01-14

Horrek Stepheni mundu zabalago baten zentzua eman zion nonbait, ordu arte bizitza hesitu zioten ikuspegi mugatuez haragoko zerumuga zabalagoen zentzua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 206. orr.

Halaxekoa bihurtzen baitzen, serio, azaldu beharreko proposamen bat zuen aldiro edo giza arazo berri bati begia ezarria ziola uste zuen guztietan: harri eta zur, bere zerumugan giza irudi berri bat marrazten zen bakoitzean harritzen zen bezala. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 198. orr.

Lor dezaketen kapitalarekin, Euskaltelek ez du baztertu «zerumuga berrietara» begiratzea. Berria - Ekonomia   2004-05-19

Begiak itxita izatea geure buruaz haratago dagoena ez ikusteko, unibertso nazionalaz haratagoko zerumuga zabalak ez ikusteko. Berria - Kultura   2006-04-25

Zientzialariak azaldu zuenez, zulo beltzetan ez da benetako «gertakizun zerumuga» sortzen, «ustezko zerumuga» baizik. Berria - Gaiak   2004-07-23

4 zeruaren muga.

Gure bizien zerumuga zinen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 232. orr.

Nondik gatozen, zer garen, zer egiten dugun hemen goian zerumugatik zintzilik. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 37. orr.

Txapliguak, txinpart eta garrez osatutako egiazko su artifizialak ezkerreko zerumuga osoan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 120. orr.

Zuhaitzak libre hazten ziren han, adaburuak zerumugan bat eginik, hodei berdeak bailiran, hosto dardarakorrekiko kupula itxuragabeak balira bezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguzkia zerumugan (4); hodeiak zerumugan (3); hodeiak zerumugan gora (3)

zerumugari begira (3)

zerumugatik gora (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus