Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zeruratu, zerura(tu), zeruratzen 1 da/du ad zerura joan; zerura eraman.

Duda izan nuen Jaungoikoagatik esaten ote zuen, alegia, haren arima zeruratu zelako ala ustez Benitorenak ziren gorpuzkien ondoan lur ematen zitzaiolako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 337. orr.

Hango jarlekuetatik ikusi dugu, patxadaz, zelan gosaltzen zuten polizia irandarrek eguzkia zeruratu aurretik. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 160. orr.

Itzulerarik gabeko suziri batean zeruratu beharko nuke agian... Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 76. orr.

Pentsamendurik gabeko hitza alferrik da zeruratzen. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 146. orr.

Orai bere biziko lan eta neke guzien saria eman bide dio Jaungoikoak bera baino lehenago zeruratuak diren senarra eta seme zaharrenaren aldean. Herria   2003-10-23

Zazpi haur jaio zitzaizkien Joxemari eta Pakitari: bi, jaioberritan hil zitzaizkienak; beste bat, haur txikia zela, 1925eko eguberri bezperan zeruratua, "Xabiertxoren eriotza" poema hunkigarrian kontatzen zaigun bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 141. orr.

Farisauak aldiz, ez du aurkitu grazia, hunen otoitza ez da zeruratu bainan galdu bai urgulu zozo horren hedoietan. Herria   2005-07-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Andra Mari Zeruratuaren parrokian, 20:00etan. Berria - Kultura   2004-04-01

· Zeren aitaren begiek orain dohatsu zeruratu-berri batenak baitziruditen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 552. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus