Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zifra (orobat xifra g.er., xifre eta zifre g.er.) 1 iz zenbakiak idazteko erabiltzen diren ikurretako bakoitza.

Hirurogeita lau zifrako zenbaki luze bat! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 485. orr.

Atera zaizun emaitza zifra bakar batekoa baldin bada, gogoan hartu besterik ez duzu. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 71. orr.

Finala erreboteko zuloan erabakiko da, bi zifrako zenbakidun koadroetan. Berria - Kirola   2006-01-14

Umea nintzenean, zifren batura 3z zatigarria bazen, zenbakia ere 3z zatigarria zela erakutsi zidaten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 428. orr.

Hamar zifra dira, eta kalkuluak egiten ditugu haiekin. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 224. orr.

Kokalekuzko zenbakeran, berriz, guztiz bestelakoak dira kontuak; zifra baten balioa zifra horrek zenbakia idazterakoan duen kokalekuaren araberakoa da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 226. orr.

Haren bitartez ezagutu zituzten arabiarrek indiar zifrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 228. orr.

Geroago, zero zifra bat asmatu zuten astronomo maiek, barraskilo-maskorra irudikatzen zuen obalo horizontal batez irudikatua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 283. orr.

Edozein zenbakiren logaritmoa eman zezakeen Bidderrek zazpigarren edo zortzigarren zifraraino. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 192. orr.

Hurrengo orduotan, zifretan eta eragiketa matematikoetan murgildu zen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 106. orr.

Haanover Ruec enpresako eledunak galerak milioi eurotan bi zifrakoak izango direla zehaztu zuen. Berria - Ekonomia   2004-12-28

Sei zifrako diru saria jasoko duela adierazi dute. Berria - Ekonomia   2006-02-01

Garai hartan, eta geroztik ere luzaro, kode horiek sekretuak ziren, zifra matematikoen eta beste arte batzuen pean adierazten zirelarik. Berria - Kultura   2004-07-02

2 zenbakia, kopurua.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 126. orr.

Zifra horiek epe luzeko deritzaten fluxu garbiei dagozkie. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 131. orr.

Industrializaturiko herrialde guztien BPG osoa baino handiagoa da 21 bilioi dolarreko zifra hori. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 227. orr.

Langabeziari buruzko zifren artean 60.000 langabetu inguruko aldea dago, bakoitzak bere modura definitzen baitu langabetu izatea zer den. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 42. orr.

Airbusek aurreikusten zuen 300 hegazkin amaitzea, baina zifra hori gainditu du 2003. urtean, eta 305 hegazkin eman ditu. Berria - Ekonomia   2004-01-18

Biek erabiltzen dituzte zifrak, datu eta estatistika objektiboak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 42. orr.

-Zifra zehatzak behar ditut, neurriak. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 26. orr.

Dotzenako bat gora behera, iazko zifra bera da. Herria   2002-09-19

Zifra hori bikoiztu egingo da 2005ean, ekonomiak «bide onetik» jarraituz gero. Berria - Ekonomia   2004-04-08

Langabeziaren zifren dantza. Berria - Harian   2006-01-08

Egunean egunekoa eginez heltzen baita behar den tokira, ez naute xifre horiek sobera izitzen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urteko agiantzen karietara, Miarritzeko kargudun batek ezagutzera eman ditu zifra andana bat. Herria   2004-02-05

· Epe horretan, 250,79 milioi euroko negozio zifra lortu zuen CAFek. Berria - Ekonomia   2004-08-31

Urte bakoitz afera zifra doblatu du, Baltimoreko enpresa amerikar batekin lotu ondoan. Herria   2001-11-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afera zifra (3); arabiar zifrak (4); lau zifrako (3); negozio zifra (13); negozio zifraren (3); sei zifrako (3); zifrako zenbaki (3); zifren dantza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus