Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zintzilik (orobat txintxilik g.er. eta xintxili g.er.) 1 adlag goiko aldetik loturik edo eutsirik, beheko aldetik inon oin hartzen ez duelarik eta higi edo kulunka daitekeelarik. ik dilindan.

Gelaren erdian, mikro bat zintzilik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 493. orr.

Ttxapela zuri zabala, eta urrezko borla bat zintzilik. Txillardegi   «Putzu» - 66. orr.

Eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala, espiralean, eta non pausatu ez zekiela geratu zitzaion, zintzilik, hilik eta zurbil. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 44. orr.

Mendeko Ama Birjinaren harrizko itxura bat aurkitzen du elorri xuri batean eta zintzilik txilintxa bat. Herria   2001-08-02

-Saguzar bat bezala zaude zintzilik. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 58. orr.

Sarreran, bi xingola luze daude zintzilik ia lurreraino. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 36. orr.

Katea, etena, zintzilik zegoen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 189. orr.

Gorputzak, zintzilik egonik ere, behera, lurrera, jotzeko jarrera izaten baitu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 171. orr.

Tximiniaren kanpai zabalaren inguruan oihal zuri lisatu bat zegoen zintzilik, iltzeekin eutsita. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 96. orr.

Batzuetan, zintzilik agertzen zitzaidan begien aurrean laguna, bat-batean, lur eman ez bagenio bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 125. orr.

Muin emango dio zintzilik daraman gurutzetxoari. Berria - Kultura   2004-05-23

Haizea altxatu zuen eta lehortzen zintzilik jarritako arropa puztuek bereganatu zuten nire arreta. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 128. orr.

Zutikako pertxero bat ikusi nuen gabardina bat eta kapelu bat zintzilik zituena. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 48. orr.

Kontu zaharra da eskubidea zientziaren atzetik mihia zintzilik duela hura harrapatu ezinean dabilela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 241. orr.

Esku bat zintzilik uztean, ukitu epel bat sumatu eta oihu txiki bat bota zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 273. orr.

Hormako paper puska libratu batekin jolasten, jakin nahian askoz gehiago iraungo ote zuen zintzilik, noiz eroriko zen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 126. orr.

Neguan, ehizaren erakusleihoek liluraturik uzten zuten: orkatzak buruz behera zintzilik, aurreko hankak hautsita eta lepoaren gainetik lotuta. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 272. orr.

Arnasestuka itzuli zen Mirande, tiranteak gerritik behera zintzilik eta zapatak bidean galduak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 87. orr.

Funtzionario itxurako apeza, hatsangaka, kasulla lepotik behera zintzilik eta isipua eta otoitz-liburua altzoan estutzen zituela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 70. orr.

Inor ez zen mugitu, denok nor bere gerrikotik muturrez aurrera zintzilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 28. orr.

Zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen, zeru sabaitik soka mehe batez zintzilik bezala, lurretik ez urruti, ordea, eskura ia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 20. orr.

Besoak zintzilik indargabe, ziazerba oreak aztertzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 39. orr.

Aurpegia ubela zeukan, begiak iraulita, ahoa zabal-zabalik eta mihia zintzilik alde batera okertuta. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 33. orr.

Han zetozen etorbidetik nire lagunak [...] batzuk eskuak poltsikoan, besteak eskuak zintzilik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 172. orr.

Hantxe egoten ziren kalean, eguzkitan eserita, besoak eta hankak adar ihartuen antzera zintzilik. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 6. orr.

2 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Laratzetik zintzilik, pertz bat. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 210. orr.

Gizona urkaturik, sokatik zintzilik, kartzelako isolamendu ziega batean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 104. orr.

Zure koadroa jaso nuen azkenerako; iltze batetik zintzilik ipini nuen, nire logelan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 36. orr.

Bizkarretik zintzilik zeraman txaketa estutu zuen Sophiek bularren kontra. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 200. orr.

Hari bekoz beko, guardia zibil bat, metraileta bizkarretik zintzilik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 97. orr.

Jakanarrua eskutik zintzilik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 134. orr.

Zu nire besotik zintzilik zindoazela gogoratzen dut kolpea eman zidatenean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 26. orr.

Mutikoaren besotik zintzilik zebilen neskatxa ederrak kurukurukaz zerraikan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 279. orr.

Jesus hau egur batetik zintzilik hil zuten. Elizen arteko biblia   Eg 10,39

Izara batetik zintzilik aurkitu zuten hilda, ziegan. Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 145. orr.

Berdabioko jauna urkamenditik zintzilik dagoen urka-bilurraren parera iritsi da. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 138. orr.

Leihoa itxi zuen eta beti gerritik zintzilik zeraman zapia pasatu zuen kristaletan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 59. orr.

Hari batetik zintzilik zegoen gau hartan neskaren etorkizuna. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 143. orr.

Lepoaren bueltan, sokatxo beltz bat, eta, handik zintzilik, zilarrezko lauburu bat. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 13. orr.

Gangaren erdian argia sartzeko irekidura bat utzi behar da; bertatik zintzilik brontzezko ezkutu bat jarriko da kateekin lotuta, gora eta behera ibiliz lurrun-bainuen gelako tenperatura doitzeko balioko duena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2550. orr.

Zakurrak han jarraitzen zuen, nire ondoan, mihia ahotik zintzilik eta begiradan distira. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 51. orr.

Zer gertatzen da, hodei batetik zintzilik bizi haiz, ala? Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 95. orr.

3 (-n atzizkiaren eskuinean)

Hildako emakumea goian zintzilik eta bera azpian harriturik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 26. orr.

Frantzisko Josek gerra galdu duen arren, Joseph Trotta pozarren dago, dominak paparrean zintzilik dituelarik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 167. orr.

Tapiz ilunak zeuden hormetan zintzilik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 36. orr.

Arrastoen bila ari bagina bezala, paretan zintzilik zeuden arropak miatzen hasi ginen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 97. orr.

Hozkailuan zintzilik, Seaskaren egutegia. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 35. orr.

Zalditeriako sable bat zeraman gerrian zintzilik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 181. orr.

Erlojua airean zintzilik dagoela iruditu zait. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 212. orr.

Bertan jesarri naiz; zangoak hutsean zintzilik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 149. orr.

Udako soineko zuri tanta horidun bat iltze batean zegoen zintzilik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 167. orr.

Jose Arimateakoak gorde zuen ontzia, eta bertan bildu zituen Jesus gurutzean zintzilik zegoela bihotzetik eroritako odol tantak. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 11. orr.

Jainkoaren Seme bakarra haien alde gurutzean zintzilik hil zela. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 11. orr.

Kako batean zintzilik zegoen sardea hartu nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 418. orr.

Hotzak dar-dar nengoen, alkandorarik ez-eta, baina haren bata janzterik pentsatu ere ez, hantxe nekusan arren, ate atzean zintzilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 225. orr.

Txikia titian zintzilik, eta zaharrena ezkontzekotan. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 107. orr.

Zigarroa ezpainetan zintzilik eskatzen zuten anisa. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 105. orr.

Lurra ezerezean zintzilik dago, hastapeneko uretan bezala espazioaren hustasunean. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 163. orr.

Une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 7. orr.

4 irud /hed

Esperimentu horiek, hasieran, zintzilik gelditu ziren, anomaliatzat harturik, eusteko kontzepturik gabe, airean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 44. orr.

Ohitura zuen esaldi bati garrantzia eman nahi zionean [...] azken hitzari zintzilik bezala iraunaraztekoa. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 92. orr.

Izu berria begietan zintzilik zeukan zazpi urteko txokolate ontzaileen alabak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 101. orr.

Dena den, hainbat galdera zintzilik daude. Berria - Harian   2005-09-28

Azkenaldian Landabengo fabrikaren gain zintzilik dagoen Damoclesen ezpata zorrozten ari direla iradokitzen dute. Berria - Ekonomia   2006-05-10

Halaxe gelditzen zaizkigu begira gainera, gogorik gabeko barre ergel bat ezpainetatik zintzilik dutela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 169. orr.

Esnatu zenean, egindako ametsaren hondakinak zituen Matiasek oraindik garunetik zintzilik. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 37. orr.

Azken urteetan, Iranen eta erakundearen arteko arazo nagusiak konpondu dira, eta erantzuteko prest gauden galdera batzuk bakarrik geratu dira zintzilik. Berria - Mundua   2006-04-30

Tristura eta pozaren artean zintzilik, musu ematen zieten zaurien harribitxi eder eta distiratsuz apainduriko esku zoragarri haiei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 257. orr.

Gaztetan, ikasle garai haietan, aspaldi hartan, zerbait zintzilik geratu balitzaizue bezala. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 21. orr.

Esaldia airean zintzilik geratu zen. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 18. orr.

Martxa orangistek eta Omagheko atentatuak, baina, hari batetik zintzilik utzi zuten hitzarmena. Berria - Harian   2005-07-29

Aurreko urtetik zintzilik du GPAk lan itunaren negoziazioa. Berria - Ekonomia   2006-01-28

Irribarre ergel bat aurpegian zintzilik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 121. orr.

Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 70. orr.

-Noiz arte eduki nahi ninduan aparatutik zintzilik? ez diat goiz osoa hirekin galtzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adar batetik zintzilik (5); adarretatik zintzilik (4); adarretik zintzilik (5); ahotik zintzilik (9); airean zintzilik (20); artean zintzilik (8); atzean zintzilik (4); balkoitik zintzilik (4); besoak zintzilik (8); besotik zintzilik (11); bizkarrean zintzilik (8); bizkarretik zintzilik (9); buruz behera zintzilik (4); dago zintzilik (7); daude zintzilik (9)

erdi zintzilik (7); erdian zintzilik (5); eskuan zintzilik (6); eskutik zintzilik (5); gainean zintzilik (16); gainean zintzilik zegoen (4); gerrian zintzilik (5); gerrikotik zintzilik (9); gerritik zintzilik (8); gerritik zintzilik zeraman (4); gurutzean zintzilik (5); han zintzilik (4); hankak zintzilik (4); hari batetik zintzilik (13); haritik zintzilik (4); horman zintzilik (13); hormatik zintzilik (9); hormetan zintzilik (6)

ia zintzilik (4); iltze batetik zintzilik (6); kate batetik zintzilik (4); laratzetik zintzilik (4); leihoetatik zintzilik (4); lepoan zintzilik (4); lepotik zintzilik (36); lepotik zintzilik zeraman (5)

paparretik zintzilik (4); paretan zintzilik (13); paretetan zintzilik (4); sabaitik zintzilik (29); sabaitik zintzilik zegoen (8); soka batetik zintzilik (6); sokatik zintzilik (6); soketatik zintzilik (5); sorbaldatik zintzilik (12); sukaldean zintzilik (4)

zegoen zintzilik (14); zen zintzilik (4); zeuden zintzilik (5); zeukan zintzilik (6)

zintzilik aurkitu (4); zintzilik bezala (11); zintzilik dago (4); zintzilik dagoen (22); zintzilik daraman (4); zintzilik daude (7); zintzilik dauden (10); zintzilik daukan (4); zintzilik duela (5)

zintzilik eduki (4); zintzilik egon (11); zintzilik egon zen (5); zintzilik eraman (4); zintzilik gelditu (8); zintzilik gelditzen (4); zintzilik geratu (20); zintzilik geratu zen (4); zintzilik geratzen (14); zintzilik geratzen ziren (4); zintzilik hil (4)

zintzilik ikusi (6); zintzilik ikusten (5); zintzilik jarri (16); zintzilik jarrita (6); zintzilik jarritako (6); zintzilik jartzen (10)

zintzilik utzi (18); zintzilik utzi zuen (8); zintzilik uzten (6); zintzilik zegoela (5); zintzilik zegoen (60); zintzilik zegoen bonbilla (4); zintzilik zeraman (24); zintzilik zeramatzan (4); zintzilik zeuden (22); zintzilik zeukan (10); zintzilik zituela (5); zintzilik zuela (12); zintzilik zuen (5); ziren zintzilik (5); zuen zintzilik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus