Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zira (orobat sira eta xira) 1 iz arropen gainean jazten den euritako irazgaitza.

Lallyk zira janzten lagundu zion; ez batak ez besteak ez zidaten hitzik esan, ezta begiratu ere. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 112. orr.

Gerritik gorakoak zirak babestu zizkion ahal izan zuen artean; Galdakaora heltzerako ostera, denak blai eginda zeramatzan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 243. orr.

Txirrindularien aurpegia ere eguraldiaren antzekoa zen: muturra oker-oker eginda, zira ondo lotuta eta zerura etengabe begiratuz hor nonbait gordea zegoen eguzkiaren bila. Berria - Kirola   2004-04-08

Star zahar bat zeraman zirako poltsiko batean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 180. orr.

Odolak Dionisosen ziraren eskumuturrak zikindu zituen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 185. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zira hori, urdin edo berdeak, plastikozko botak eta hondakinak batzeko poltsak eskuan, aintziraren itzuli osoan barreiatu ziren boluntarioak lanari ekiteko. Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Euri langarra ari zuen San Frantziskon, eta [...] andre gazte bat kale kantoi batean zegoen zira transparente batekin eta argazki makina bat eskuetan zuela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 31. orr.

Antjek txano zuriko zira zuri bat zeraman. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 177. orr.

Euri azpira atera ginen, biok babesa hartuz bere zira zuriaren pean. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 179. orr.

Gizon garaia, mehea, zepilluaren moduko bibote sarri tente zuriduna, beti bizikletan joaten zena zira beltz bat eramanez zirimolaka. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 223. orr.

Han zegoen lorategi lanetarako jantzi ohi zuen sira gris zaharra. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 135. orr.

Zira zabal txanoduna. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 39. orr.

Irrigarria zen ikustea zira jori malguzko itsasoaren erdian plastikozko bi begi bakartu igerika! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 14. orr.

Biltegira joan nintzen, plastikozko zira bat hartuta. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 113. orr.

Gure sotoko bazter batean gorde nituen leherkariak: T8a armairu zahar baten barnean, arrantzurako xira eta anorak zaharren azpian. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 159. orr.

Arrantzaleentzako sare, eskalapoi, xira eta abarren salmentan saiatzen duk sozio batekin. Txillardegi   «Putzu» - 346. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sira grisa (3); zira jantzi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus