Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirikatu (orobat zihikatu g.er.) 1 norbait bere onetik-edo ateratzen saiatu.

Zirikatzen aritu zitzaizkidaan, pozik, ni sufritzen ikusten nindutelako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 230. orr.

Orain, denboran atzera egin eta gogoetan ari naizela, ziur-ziur nago Hanleyk propio egin zuela hura, Charlie zirikatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Badakite jateko ordutegia eta, inoiz goseak zirikatzen baditu, kexu dira eguzkiak lo hartu duelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 381. orr.

Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu.  Elizen arteko biblia   Eg 14,2

Bestea zirikatzeko eta gehiago amorrarazteko, ziplo gaineratu zuen: "orixe haizela!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Eta tentaldiok egunero zirikatzen baitzuten, lotsa ematen zion hainbestetan aitortzeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 251. orr.

-Egin ezak proba! -zirikatu nuen-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

-Zu ez zara artista? -zirikatu du Prusiarrak Alex.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.

"Esan ezak egia, David, nahi gabe asmatu duk!", zirikatu ninduen Martinek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

-Ez zakiat zer den okerrago, norbera alkoholiko izatea, edo semea traidore... -zirikatu zuen berriro Praixkuk.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 130. orr.

Jamnia hirira heldurik, juduak zirikatzen hasi zen Kendebeo, Judean barrena erasoaldiak eginez, presoak harrapatuz eta jendea hilez.  Elizen arteko biblia   1 M 15,40

Noranahi abiatu, zekenkeria jazartzen zaio gizaki honi, lizunkeriak suntsitzen du, handikeriak txunditzen du, [...] utzikeriak lozorrotzen du, egoskorkeriak zirikatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Txapelketan Schumacher zirika dezakeen gidari bakarra bilakatu da Button.  Berria - Kirola   2004-05-08

Van Daan andrea hainbesteraino zirikatzen dute non gorri-gorri jartzen baita eta ez da bere burua defenditzeko gauza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 213. orr.

Egunero zirikatzen gaituzte tentaldi hauek, Jauna, atsedenik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 251. orr.

· Zezena, halarik ere, kementsu zegoen artean eta, aitak zaldi gainetik zirikatu zuenean, indartsu abiatu zen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Liztorrak, erleak bezalatsu, zirikatu edo amorratuz gero, eraso lezake ganadua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.

2 bultzatu, akuilatu; tentatu.

Pozik zen gizona eta, jakin-minak zirikatuta, gustura joaten zen Frantziskorekin deitzen zion bakoitzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Bazenekiten beraiek izan zirela, Balaamek zirikaturik, israeldarrak Jaunaren aurka altxarazi zituztenak.  Elizen arteko biblia   Zen 31,16

Jainkoaren borroketan ongi trebaturiko soldadu bezala, borroka berrietara zirikatzen zuen etsaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

Orrondok ez zuen inork zirikatzerik behar izan, hitz egiten hasteko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 25. orr.

Beldur baitzen inoiz, lanaren nekeak zirikaturik, ez ote zuten esango: "Ez gara gauza ez otoitz egiteko, ez hainbeste lan eramateko".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Anaiaren batek, deabruak zirikaturik, sexu-harremanik izan baleza, ken bekio abitua, bere bekatu dorpeaz galdua baitu hura janzteko eskubidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Ahizparen batek, etsaiak zirikaturik, profesatutako bizimoldearen kontra bekatu larria egin baleza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.

Maelek zirkin bat egin zuen eta, bere zaldia zirikatuz, aurrera egin zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 21. orr.

Belar luze bat artu eta, zuloan sartuz, kirkilla zirikatu, kanpora irten zedin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 12. orr.

Gobernua aski kexu da ikusiz ainitz herritarrrek Amerikanoen kontra duten herra, telebixta, irrati eta kasetek ez dutena funtsean guti zihikatzen.  Herria   2001-10-18

3 zauriak-eta behin eta berriro ukitu.

Judu arraza, babes ematen dion edozein naziorentzat, zauria zirikatzen duen behatz muturra da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 27. orr.

Hatzarekin ahoa zirikatzen jarraitu zuen Maiteak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 187. orr.

Azterketa luze baten ondoren [...] karie bat zirikatzen hasi zaio Dussel.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

Esku hutsaz alua zirikatu zion, zulokari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Egunkaria irakurtzerakoan, hatzarekin kopeta zirikatzen zenuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 35. orr.

Bat-batean norbaitek zirikatu ninduen gerrialdean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus