Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zital izond/iz 1 inolako prestutasunik agertzen ez duena. ik doilor.

Batzuk hondamenditik ihesi etorritako zorigaitzekoak ziren, baina gehienak gizon gaiztoak, lapurrak eta zitalak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 339. orr.

Iritsi da azkenean gizon zitalen txanda.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 325. orr.

Hango biztanleak gizaki zitalak ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

-Ondo morroi zitalak, gero!, morroi horiek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.

Behin eta berriz egin zidaten iruzur, nitaz gozatu eta hurrengora arte, eta ez modaren munduan dabiltzan tipo zitalek bakarrik, baita itxuraz prestuak ziruditenek ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

Gercourt jaun zital hori behar zen tarteko gertatu!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.

Zein atso zital uste duzu izan litekeela gisa horretako belzkeria bat asmatzeko bezain gaiztoa?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Jende zitalak profanatua zuen tenpluaz erruki zedila.  Elizen arteko biblia   2 M 8,2

Jende zital-gaiztoa eta lege-hauslea ezarri zuten han.  Elizen arteko biblia   1 M 1,34

Izaki txiki zital horrek.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 143. orr.

Espiritu zital eta gezurtien eraginpean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.

Legerik eta federik gabeko etsai zitalen esku utzi gaituzu. Gau guztian esna egon behar nagusi zital haien bulegoa zaintzen, lapurrik sar ez zedin.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,32

Ez izan traidore zital horien gupidarik.  Elizen arteko biblia   Sal 59,6

Lehoikume xalo bat bi hiena zitalengandik eskapo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Kriminal hutsa naiz, zapoa, piztia zitala, eta erdeinu guztiak merezi ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Mundu zitalekoak erakunde horren menpe zeuden.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Hiltzaileak halakoak, gobernu zitalari salduak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

-Doilor zitala! -esan zion Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

Simon zital hark gezurretan esan zuena.  Elizen arteko biblia   2 M 3,11

Birritan ttu egin nuen zital hari erakusteko gezurra zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Aurpegia estalia zuen, baina bi zital haiek estalkia ken ziezaiotela agindu zuten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,32

Bekaiztiek eta zitalek, Mozarten melodiak edo Wagnerren harmoniak entzuten dituztenean, atsegin handiz hartzen dute atsedena beren sentipen gaiztoek sorrarazten dieten barne-garraztasunetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Zitalentzako sari izango zen hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

2 (gauzak)

Atzo ere esku ezezagun zital batek irain latza idatzi zuen gure orma-egunkarian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Izan ere, ondo izaera zitala du Sirius Black horrek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 133. orr.

Aska nazazu ezpata zitaletik, libratu atzerritarren eskutik! Beste emakume batek fede handiz bere haurra eraman zion, zauri zital batekin gaixo, eta debozioz erregutu zion gurutzearen seinalea egin ziezaiola bere eskuekin.  Elizen arteko biblia   Sal 144,11

Jaitsiera, bihurgune zitalak eta igoera handia.  Berria - Kirola   2004-04-09

Lege zitala zen; izan ere, ohiturak gordetzeko, natura hankazgoratzen zuen, ohituren jatorria naturan dagoelarik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Abbasek erasoa «krimen zital eta barkaezina» izan zela salatu zuen.  Berria - Mundua   2006-03-17

Haren bilaukeria zitalak ezagutzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.

Eramazue zuen gerra zital hori ere infernuko zokondoraino, han gogoko izango ditek-eta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.

Aire zitala sartzen da sarean barrena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 240. orr.

Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Ez dakizuela, gero, etor gogora pentsamendu zital hau: [...].  Elizen arteko biblia   Dt 15,9

Malenkoniazko lanbro horren eraginpean bururatu zitzaidan, lehenengoz, ideia zital hura, belar txarraren antzera gogotik erauzten saiatu arren gero eta barnago sartu zitzaidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 106. orr.

Elizak ikaragarrizko boterea du, dena menperatzen du ematen dituen arau eta egiten dituen sermoi zitalekin.  Berria - Kultura   2004-11-20

Ez ditugu gogo onez entzungo hitz zital eta zantarrak, zilegi ez dena ez dugu egingo gustuko izan arren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Bizpahiru aldiz mehatxatu zuen senarrak, oso modu zitalean, gainera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 133. orr.

Zer besterik da harrokeria goranahi zitalaren irrika baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Zuzendariak, maisu urduriak ez bezala, bere lasaitasun zuri eta zitalarekin nahasi nahi ninduen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Orain, zeure jokabide zital eta higuingarriaren ondorenak jasan behar dituzu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,58

Agurearen galdera zitalek behin eta berriz zirikaturik, berari begira eta adi zuen Gandalfen presentziaz jakitun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 27. orr.

Pertsona horrek, agian interes zitalek bultzatuta, ekimenari muzin egiteko gomendatu zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 86. orr.

Kolera handi batek hartu ninduen, denbora berean desesperamenduaren indar zitalek bortizki kolpatzen nindutela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 162. orr.

Ez dut horretan inbidia zitalez jokatuko.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,23

Munduko txantajerik zitalena izango zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.

Gezurrik lotsagarri, zital, narrasenak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 161. orr.

Haien asmoak suge-arrautzak bezain zital: arrautzok jaten dituena hil egiten da, kraskatzen dituenari sugegorria ateratzen.  Elizen arteko biblia   Is 59,5-6

Abrikotek sorgin kolore hori zitala zuten, gorpuena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

3 (predikatu gisa)

Bere ustez gizon guztiak azpisugeak eta zitalak zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 127. orr.

Eta eskribauak soilik dira zitalak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Leibniz bera, bestalde, zital samarra bide zen, poliziaren eta ordenaren aldeko sutsu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

Beste batzuk, ordea, askoz zitalagoak dira, auzitegiez baliatzen dira Estatuari dirutza handiak lapurtzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.

Zuk zital deritzezun horiek guztiak gizakiak dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.

Haragikeriako grinak zital bihurtzen baikaitu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Baina arauak ankerrak dira, zitalak, krudelak. Maitasuna ez da zuzena, zitala da, lapurra eta hiltzailea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 55. orr.

Baina, hain da zitala halakorik esatea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.

Orain neurri hori hartzea zitala da.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Zital bihozkabea!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Apaiz nagusi ez, baizik eta zital handia zen Jason higuingarri haren eraginez.  Elizen arteko biblia   2 M 4,13

Zital hutsak zirela eta betiko kartzelaldia ez ezik istripu bat gertatzea merezi zutela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Zital gogaikarriak bezala irainez eta masailekoka botatzen gaituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.

Zergatik egiten duzu horren sutsuki denetariko zitalen alde?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.

Zitalak halakoak! -esan zuen printzeak, haserre-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Izenda liteke giza patuaren zitala, izenda liteke apalkiago tentelkeria.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.

6 (adizlagun gisa) ik zitalki.

Su-etenarekin pozik ez daudenak eta zital jokatzen ari direnak indarkeriarekin abantaila politikoa ateratzen saiatu direnak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Mendebaldeko kulturak horregatik jokatu du horren krudel eta zital jokabide horiekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Trabukoren itzal gurintsua gainean neukan, zital.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

Belarri hau gero eta zitalago mintzen ari zaidak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 43. orr.

7 (hitz elkartuetan)

-Sekula ez dut Snape hain zital-itxura handiarekin ikusi -esan zion Hermioneri-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 200. orr.

Susmatzen dut Buruzagiak zital koadrilaren bat izango duela inguruan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 355. orr.

8 zital-zital adlag

Morroiak zioena entzun zuenean, zital-zital berotua, honela mintzatu zen: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus