Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zoko [1108 agerraldi, 185 liburu eta 161 artikulutan] 1 iz bazter ezkutua-edo. ik zoko; xoko. (etxe, gela eta kidekoetan)

Ni etxeko zoko batetik bestera bultzaka narabilte. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 232. orr.

Arnoz gainezka, bidaiariak zerbitzaria besarkatu du ostatuko zoko batean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 28. orr.

Gazteluko zoko guztiak mozkor zurrungen sorburu ziren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 77. orr.

Komentutzarreko zokoetan galdurik. Txillardegi   «Putzu» - 166. orr.

Zenbaitek, pixalarriak jota, geltokiko zoko ilunetan eta eskaileretan egiten zuen, ez baitzen komunik zabalik egoten. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 115. orr.

Bigarren eskuko salgaien denda bat zen hura, zoko guztietan barreiatuta eta sabaitik zintzilik zeuden traste zaharrez betea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 235. orr.

Congok tabernaren zokoan zegoen listuontzira ttu egin eta, kopetilun, barruko gelara itzuli zen berriro. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 93. orr.

Aterpearen zokoenean eguneko egunkarien paketea zegoen utzia. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

Agure bat gelditzen zen zokoan, erdi lo. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 99. orr.

Itzalak zokoetatik atera ziren, euren hegalak batu eta azkar alde egin zuten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 74. orr.

Ama ere negarrez hasi zen, bere zokoan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 59. orr.

Te-areto ilunaren beste zoko batzuetatik solasaldi-zatiak iristen zitzaizkien. Gaurtik aitzina, kaperako zoko batean lo eginen diat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 457. orr.

Bere aulkian uzten zuten, sukaldeko zokoan, ikusten ez zuen beheko suari begira, arrosarioa aletuz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 39. orr.

Mahai gainean egotea merezi ez zuen guztia gelako zoko batean zegoen, lurrean metaturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 173. orr.

Logelako zokoetan ezkutaturiko ikaskideen barreak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 275. orr.

Estu eta eroso kuzkurturik gaude zalgurdiko zoko batean! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 322. orr.

Marihuanaren urrin nahastezina auto barneko zoko guztietara hedatzen ari zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 19. orr.

Ez neukan zertan itxaron kutxako zoko ezkutuan begiratu ahal izan arte. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 268. orr.

Aulkiak zeuden mahaiaren inguruan eta zoko guztietan, aulki tenteak, kurbatuak, zikinak, bigungarridunak, denak atzealdetik farfailez apainduak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 29. orr.

Malda hauetan zakurrak zaunka ari dira, kalapitak izuturik, zokoak bilatu eta bertan hasten dira hezurrak lurperatzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 331. orr.

Zerbitzaria, mindurik eta amorratuta, zoko batera baztertu zen, ezpain-zapia besoan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 56. orr.

Afari-merienda oparo baten hondarrak zoko batean pilaturik zeudela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 190. orr.

Asegarceko aurrelariak gustuko pilota ateraz bat, Labriteko zoko guztiei hautsa kentzeari ekin zion. Berria - Kirola   2004-03-21

2 (bestelakoetan)

Europa eta Asiako zoko guztietatik etorritako gizon-emakumeak. Karlos III.a despota ilustratua, Inperioko zoko guztietan hizkuntza bakarra inposatzen inoiz egon den tematuena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 89. orr.

Euskal Herriko zoko guztietara hedatuko da kanpaina: ikastetxeetara, lantegietara edo euskaltegietara. Berria - Euskal Herria   2006-03-18

-Ez zintudan mundutik guztiz bazter dagoen zoko honetara ekarri behar. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 199. orr.

Hiriko zoko tristeenak bilatzen nituen gure bileretarako: lorategi publiko goibelenak, esne-denda ilunenak, zinema zoldazuenak, kafetegi biluzien eta hutsenak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 173. orr.

Azken bi urteetan hainbeste pintada eta ekintza txiki egin ondoren, herriko zoko guztiak ezagutzen genituen. Cervantes kaleko nik ezagutzen dudan zoko batera joaten gaituk; gomendatuko diat behar duanean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 180. orr.

Araitz aldeko edozein zoko malkor harrizutan. Goizeko zortzi eta erdiak ez dira, Europako zoko honetan bederen, inoren etxea telefono kolpeka asaldatzeko tenorea. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 185. orr.

Handik kamioia zoko batera eramanarazi zioten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 184. orr.

Oso garrantzitsua da zoko horrek ematen duen babesa, hauskorrak baitira belarriaren mekanismoak, eta ez baileudeke seguru agerian, kanpoko ingurunearen arriskuen mende. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 108. orr.

Llorategiko zokoko zurezko etxola batean. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 94. orr.

Bihotz-barreneko zoko ezkutuenetan ere sentitzen zuen pozkirri handi haren neurria eta burubidea erabakitzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 152. orr.

Beren gorputza, beren desioaren bideak, beren plazeraren zoko guztiak ondo ezagutu nahi dituzte. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 32. orr.

Lekuz aldatu arren, leku berean egin ditudala habiak, inorantziaren eta ezjakintasunaren zoko berean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 138. orr.

Munduaren ardatza zarela sentitzea munduaren zoko baztertu honetan. Berria - Kultura   2006-02-12

Bizitzaren zoko baztertuetako paisaia ilunetara. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 47. orr.

Mikel Strogoffek tarantas bat aurkitu zuen, baina zokorik zoko galdezka ibili ondoren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 131. orr.

Ikasle horiei zinemako irudiaz dakiten guztia gogoeta zabalago batean, horren berezitua, horren zokokoa ez den gogoeta batean, kokatzeko aukera eman. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 17. orr.

Ikasle horiei zinemako irudiaz dakiten guztia gogoeta zabalago batean, horren berezitua, horren zokokoa ez den gogoeta batean, kokatzeko aukera eman. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 17. orr.

Fermiñeneko iturrian, Otsondoko buruan, Artantxuko zokoan... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 218. orr.

Konponbidea ez da, noski, adjektiboak zokoan uztea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 119. orr.

Amodioaren zoroak arimaren bestelako zokoei tokia egin balie bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 26. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Margot zoko lasai baten bila ari da bere bulegoko lanak egiteko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 141. orr.

Bazirudien eguzki-izpi bat sartu zela gelan berarekin batera, sabaia, erlaitzak eta zoko ilun guztiak bat-batean argituz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 411. orr.

Azkenean, begi bat erdi ireki zuen, zoko huts argitsu bat ikusi zuen, edo bota bat ziega hutsaren erdian, eta garrasika hasi zen berriro. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 40. orr.

Herf eta Ruth Prynne elkarren ondoan eserita zeuden [...] jatetxe zaratatsu eta sabai baxuko baten zoko ezkutu batean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 221. orr.

Han eta hemen behatu nuen, barnean eta kanpoan, harik eta lorategiko zoko gorde batean hasperen nahasi batzuk aditu nituen arte. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 312. orr.

Gizon hura Amazoniako zoko galdu batean nola hil zen jakitea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 107. orr.

Norak abisu baten modukoa entzuten zuen, ordea, bere burmuinetako zoko urrun, oso urrun batetik deiadarka. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 85. orr.

Hirugarrena, zoko ekologikoen teoria. Berria - Gaiak   2006-02-22

Berari ere esaldi bat iratzarri zitzaion bat-batean, fresko-fresko, hiru mende laurden bere oroimeneko zoko baztertu batean lo egon ondoren: "Bigarren mailako ekuazioa”. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 316. orr.

Ezker jaio nintzena, amak eginahalean eskuindu ninduelako edo, auskalo zein armiarma-sare gorde zitzaidan azpikontzientziaren zoko itxuren batean, baina titulazio eta onespenen kontrario topatu dut beti nire burua. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 22. orr.

Zoko ziztrin batera baztertuko dute gizajendea iraindu duten idazleen multzoan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 198. orr.

Dena zen iluna argizko zoko bat izan ezik non Thatcher idazmahai baten aurrean eserita baitzegoen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 161. orr.

Ellesmoreko mendiak, etengabe elurtuak, etengabe izoztutako zoko eta haranekin, ez ziren Pirinioetakoak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 166. orr.

Harrizko irudi bat ikusi zuen, hautsak hartuta, koru azpiko zoko hondakinez bete batean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urtean aldi bat, Elkartasuna elkarteari esker, zaharki-feria edo zoko-huste bat egiten da Urruñan, eta aurtengoak, joanden igandean, ukan du arrakasta ederra. Herria   2001-05-17

Ez da hitzontzi koadrila bat etxalde galdu bateko zoko-gela batean nor txundituko. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 223. orr.

Gelako bazter batean, zoko-altzari bat, oinetakoz beteta zegoena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 17. orr.

Maletatik ateratako jantziak jarri zituzten zoko-mahai horren gainean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 395. orr.

Pairagaitzak izan zaizkit beti beren haurtzaro edo nerabezaro ustez bozkariotsua landa eremua jendeztatzen duten zoko-herrietarikoren bati lotzen diotenak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 57. orr.

Zoko-usain handia zegoen galerian, baina ez zen jakiek eragina. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 35. orr.

Zoko-usaineko traste-gela heze bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 523. orr.

Errutinak batetik, aurreiritziek bestetik, erlijioak, familiaren zoko-usainak, eta baita higiene-espazio faltak berak ere. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 13. orr.

-Eta zoko-lainoa poltsikoan sartu duzu -txantxa jarraituz-. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 43. orr.

· Gela zoko-usaindun txikiren batean eserita egoteko. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 192. orr.

Fusilak eskuan, batera eta bestera zoko-miaka oteak kanoiekin baztertuz. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 146. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bilkura hasi aitzin, ostatu zoko hartara gonbidatu ninduzun kafe baten edatera. Itxaro Borda   «%100 basque» - 84. orr.

Karkara gurintsuak gatibatzen zuen Le Routier taberna zokoan bildu saldoa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 118. orr.

Orain kartzela zoko honetan maiz damutzen naiz harekin behar beste ez profitatu izanaz. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 153. orr.

Azken batean, zer zekiten Irungo, Madrilgo edo Berlingo bulego-zoko haiek benetako ekintzari buruz? Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 55. orr.

Soto nahiz ganbara-zoko batean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 24. orr.

Upel ttipi baten ondoan desagertzen zen, biltegi zokoan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 200. orr.

Inoiz izuz dardarka hasten zen Nora bere burua bihurgune korapilatsu edo horma-zoko zail batean zintzilik ikusita. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 54. orr.

Erreka-zokoetako behelainoaren antzera. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 125. orr.

Zein ote zen andere eder hura, eta zeren bila ote zebilen mendi-zoko haietan barrena. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 69. orr.

Bergarako mendi zoko honetan, munduaren uzkian. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 135. orr.

Oasi xume batean bizi da gizateria osoa, ibar-zoko berde batean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 295. orr.

Lizunak hartua zuen komunarena egiten zuen zulo zokoa. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 9. orr.

Zauri-zokoan zirika. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 240. orr.

Bakoitzak ordulari partikularraren gurutze astunaren intziriak zeramatzala buru zokoan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 149. orr.

Zalantza astun hura zeukan kasko-zokoan danbaka jagoitik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 51. orr.

Konturatuko zen, bai, Jainkoa, bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena. Elizen arteko biblia   Sal 44,22

Tikia da bazter-zoko hau. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 89. orr.

6 irud/hed

Mesedez, Mitxel: goazak, bilatuko diagu zoko egokiren bat afaltzeko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 33. orr.

Juan Perez Lazarraga-ren eskuizkribu zaharra, 16. mendekoa, Madrilgo zoko batean lo zagona. Herria   2005-02-10

Ana bere zokoan izan balitz, harengana joko nukeen, gauerako gure hitzorduaren azken xehetasunak lotu beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 151. orr.

Garai batean kasino izana zen orain orotarikoen salerosketa merkatu bihurtutako zoko ospel hura. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 62. orr.

Ken gauza horiek hemendik eta ez bihur ene etxea diru-zoko. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 159. orr.

Behiala bizileku kuttun zituzten beldur-zoko beldurgarrien beldur bizi dira orain uneoro. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 122. orr.

7 zoko-bazter

Horrelako ostatuetan, eguneko bi errublo ordaindurik, gela erosoa ematen diote bidaiariari; hori bai, aranpasa adinako labezomorroak azaltzen dira zoko-bazter guztietan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 20. orr.

Berari entzunda, bazirudien Herensugearen arnasa kosmikoa etxeko zoko-bazter guztietan barreiatuta zebilela. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 130. orr.

Luzaz ibiltzen zen bere lorategiko zoko-bazter ilunetan barrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 389. orr.

Egunero ibiltzen zen bere herrixkako kaleetan barrena, zoko-bazter guztiak miatzen eta lekurik ezkutuenak ere arakatzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 175. orr.

Buruko zoko-bazter guztietan atergabe sortzen baitzitzaizkion pentsamendu-antzeko puska itxuragabe batzuk. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 405. orr.

Zoko bazter guztietako argia bilatzeko saioa. Berria - Kultura   2004-05-25

8 zoko-moko (orobat zoko-miko g.er. eta zokomoko g.er.) iz adkor zokoa.

Hiriak dituen zoko-mokoak ezagutu eta parke bakarti batean gure grinak lardaskatu, gaztetako ohiturak berrituz-edo. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 26. orr.

Etxez etxe ibili zen, zoko-moko guziak miatuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 53. orr.

Gisa guziz, zoko-moko gehienak keinka huntan beteak dira kanpotiarrez. Herria   2004-07-05

Etxeko zoko-mokoak miatuak zituztela. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 113. orr.

Ate baten danbadak ibili zituen labirintoko zoko-moko hautseztatu guztiak. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 81. orr.

Egunaren bero sapa ez zen zoko-moko laiotz haietaraino iristen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 239. orr.

Albiste baten zoko-moko guztiak neketan ekartzen ahal baitira lau hitzetara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 79. orr.

Beroaldia oldarrean zabaldu zitzaion gorputzeko zoko-moko guztietara, eta sentsazio berri hark ahantzarazi egin zion arestiko higuina. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 318. orr.

Biluztu egiten ditu aztergai dituen nobelak, argitu egiten ditu bakoitzaren zoko-moko eta bideak, haien muinera heltzeko ahaleginean. Berria - Kultura   2004-02-18

Badira bizitzaren zoko-moko intimo eta ilunenak lotsa handirik gabe publikoari aitortzen dizkioten autobiografiak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 7. orr.

Hegazti handi bat zen, zerua bezain zabala eta zerua bezain urdina, denboraren zoko-moko guztietan itzal egiten zuena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 323. orr.

Jator jokatu zuten nirekin, eskolako trikimailu, zoko-moko eta ñiki-ñaka guztiak irakatsi baitzizkidaten. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 60. orr.

Hark animatuta abiatua zen Faustino gaztea Elgetarengana, soinu txikiaren zoko-moko eta zapalkera guztiak zekizkien aztiarengana. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 22. orr.

9 zoko-mokoka (corpusean zokomokoka soilik)

-Zer ari zarete zokomokoka? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 288. orr.

10 zoko-zoko (toki atzizkiekin)

Mahai bakarra gelditzen zen, zoko-zokoan; hura geuretu genuen, kafe bana eskuan genuela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 325. orr.

Aita luze-luze eseria zen, barraren zoko-zokoan, txartelak puskatzen dituen neska, zinema emanaldia hasi orduko, zigarro bat erretzera esertzen den lekuan. Harrigarria horiek elizako zoko-zokoan egotea, eta ez lehen lerroetan, hildakoaren ahaiderik hurbilenei gisako elizkizunetan dagokien bezala. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 27. orr.

Max Brisson zoko-zokoko aulkitik altxatu da hizkuntzaren gaia aipatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-06-22

11 zokorik zoko zokoz zoko.

Esan bezala, Mikel Strogoffek tarantas bat aurkitu zuen, baina zokorik zoko galdezka ibili ondoren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 131. orr.

Nire batera eta besterako jirei erne, noiz altxako nintzen beldurrak, aulkia hartu eta neure burua txikitzeko prest edo oihuka hasteko puntuan edo manta burutik behera jaurti eta zokorik zoko ihesari ematea hobe ote zuen zalantzan. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 203. orr.

12 (bigarren osagaia izenondo gisa superlatiboetan)

Itsasontziaren ezkutalekuetan, fibra bereziz egindako maletetan, kotxe zirrikituetan, etxeko zokorik zokoenetan. Ez huen ezagutzen grina bitxi hori, gizasemeak duen grinarik ezkutuena, gizon bakoitzaren nerbioetan, zokorik zokoenean, su eternoa lurraren sakonaldeetan ezkutatzen den bezala, rolez, mozorroez eta ikasitakoez harantzago ezkutatzen dena. Zokorik zokoeneko azken epela bilatzen duen or zigortuaren eredurat, [...]. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 47. orr.

Zure baitako zokorik zokoeneraino heltzen den poz batek bizkortzen zaitu. Xabier Montoia   «Elektrika» - 48. orr.

Hain zen sarkorra, bertzalde, non burmuinetako zokorik zokoenetaraino barneratzen baitzen, zentzuaren eta adimenduaren kasik zorabiatzeraino. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 432. orr.

13 zokoz zoko

Zokoz zoko bakarrik nabilela, zenbat aldiz azienda hilen baten hezurdura zuriari begira! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 261. orr.

Zenbait astez ikusiko ditugu, ibilki zokoz zoko, gune ederrenak hautatzen, argazkiz. Herria   2001-07-26

Geroztik garratoi bat bezala bizi izan da zokoz-zoko, lurpez-lurpe, azkenik saretan sartu arte. Herria   2004-01-15

Beti dabiltza elkarrekin zokoz zoko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 283. orr.

Portuko zamaketariek, komunisten agindupean, greba egitea erabaki zuten, Amsterdam mendean zuten alemanak karrikaz karrika eta zokoz zoko juduen bila hasi eta mordoxka bat atxilotu eta erbestera bidali zituztenean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 225. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus