Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zori (1719 agerraldi, 221 liburu eta 290 artikulutan; orobat zohi g.er.) 1 iz gertaera on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea; zenbaiten ustean etorkizuna halabeharrez gidatzen duen ahalmena. ik adu; patu; zorte.

Bestelakoa du horrek patua, eta alderantzizkoa zoria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Zoria kausa bat da, bere aburuz, zioak kontuan hartzen ez dituen kausa berezia, soilik jainkotasun batek gordeko balu bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Zoriaren geometria deitu zion Pascalek horri: geometriako frogen zorroztasuna zoriaren ziurtasunik ezarekin bat eginik!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Zoria? Jainkoa ez dabil dadoetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Bordari jaiotzea meritu da (ez zori) haren ustez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Zoria baldin badago, askatasuna ez da posible; aitzitik [...] askatasunik baldin bada, ez dago zoririk, esan nahi baita [...] gu geu garela zoria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 261. orr.

Horra gure lapurren zoria, gure harrapatzaileen azkena.  Elizen arteko biblia   Is 17,14

Hona hemen zoria! -esan zuen, Txitxikov zirikatze aldera kartak botatzen hasirik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.

Nik ere emandako zori bat bizi izan nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 260. orr.

Kalean ezpatak kenduko dizkie seme-alabak, etxe barruan ikara izango nagusi; denek izango dute zori bera, mutil eta neskatxek, bularreko haur eta agureek.  Elizen arteko biblia   Dt 32,25

Zeure jokabide eta egintza txarrek zori horretara eraman zaituzte.  Elizen arteko biblia   Jr 4,18

Mikel Strogoff telega bat hartu beharrean egongo zen, tarantas bat aurkitzeko zoria izan ez balu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Urkatuak urrikaldu behar ditun gutaz, ez gu urkatuez, hiltzeko zoria izan baitute gutxienez!  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 28. orr.

Gertakari historiko baten lekuko izateko zoria dugu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 134. orr.

Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria.  Elizen arteko biblia   1 P 2,8

Gure zoria onartu edo arbuiatu, madarikatu, onetsi, baztertu, deitoratu, irauli, bedeinkatu, goretsi, iraindu, kakaztu, gurtu dezakegu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Bakoitzak bere zoria jasan behar du.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.

Bere zoria garbi ikusi eta beldurtu izan balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

Paranoia horrexek adiskidetzen du bere zoriarekin, neguak gizona etxearekin adiskidetzen zuen gisan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

Urteetan zokoan egon arren, berriz hasi da gora egiten Appleren zoria.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Beren zoria gainbehera doanean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.

Esku bakoitza baitzen beharrezko, arma bakoitza berealdiko, gerraren zoria batera edo bestera jokatzen zen 37 hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.

Eguraldia, zoria bera bezala, aldakorra da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Zoria alde badu, 10 edo 20 rupia irabaz litzake egunero.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Zoria aldekoa izan zuen, eta okela lehor pixka bat aurkitu zuen herriko etxe batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 372. orr.

Neure burua amerikar askorekin alderatu eta benetan iruditzen zait zoria lagun izan dudala.  Berria - Kultura   2004-02-07

Zoria etsai izan zuen, ordea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Badator eguna, neure herri honen, Israel eta Judaren, zoria aldatuko dudana.  Elizen arteko biblia   Jr 30,3

Erran nion kale-lagunari oraino gazte zela eta zoria on bihurtzen dela azkenean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 140. orr.

Dudazkoa da geroak nolako zoria ekarriko digun, azareak zer emango digun eta nolako azkena zain daukagun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 227. orr.

Zori apur bat nahikoa zen, eta, zoria beren alde zutela baieztatzeko bezala, egun hartan ehizara joan zen inuitak bost erbi zuri ekarri zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

Hasierako kolpearen ondoren, onartu egin zuen agian zori apur batekin, eguzki, eskuila eta bentzinarekin, itxuroso behintzat geldituko zela trajea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.

Hitz hori, antzinako az-zahr hartatik datorrena, eta halabehar, espero ez den zori, ustekabe gaizto bezala itzul daitekeena, [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 107. orr.

Kapital txiki bat biltzen dute apurka-apurka, beren zoria besteen kontura ondurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 354. orr.

Zoriaren gorabeherez mintzatu zen aurrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

Zoriaren halabeharrez, akaso, ez zuen inork begiratu limusina barrura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.

Hizkuntza horien eremua, zoriaren halabeharrez, latina hitz egiten zen eremu bera da, eta hizkuntza haietako bakoitza latinaren bilakaeraren ondorio bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.

Programazioa, zoriaren zoriz, iragarle suertatu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Gizakiek, ordea, esperantza handiak dituzte beren zorian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Hi, hik sinesten al duk zorian? -galdetu zion Imanolek besteari.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zori hutsez, lauko honetan jarri zituen begiak Ruche jaunak: [...]. Zori hutsezko kasu bat zatekeen hori, ez ohiko nabigazioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Zori handia izan zuen zeren lana aurkitzea oso zaila baitzegoen eta paper legalik gabe egonik oraindik okerrago.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

Askoz ere desiragarriagoa da haren zori ederra: senitartean bezala dago bere irudien erdian, eta, bitartean, lau haizeetara hedatzen da haren ospea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Halako batean isilean, xuxurla moduan, labekada berri bat agertzen da auskalo zerk bultzatua (ondo egindako aurrelana, zori helezina, magia ukitutxoak...).  Berria - Kultura   2004-09-17

Argi zegoen hitzordu zehatz bat saihesteko ahalegina zela hura, eta argiago, elkar ikusteko aukera gehienez ere zori itsuaren esku uzten zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Zori beldurgarria izango da zuena: madarikazioa, gaitzespena eta lotsagorria.  Elizen arteko biblia   Jr 42,18

Gizon errugabe bat bere zori ikaragarritik salbatu duzu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.

Ken iezadazu bizia, arren, begiko banauzu bederen; eta ez dut neure zori beltza gehiago jasan beharrik izango.  Elizen arteko biblia   Zen 11,15

Urruneko eltzea urrez, etxekoa lurrez, horra hire amaren ikuspuntu zoribeltzekoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Brasil jaioterria atzean utzi zuenetik zori gogorra izan du Claudiak itsaso zabalaren alde honetan.  Berria - Harian   2006-01-12

Bai zori latza, bai zama astuna jasan behar dutena!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Ezin zuen burutik kendu berarentzat prestatzen ari ziren zori ankerra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Ezpataz hildakoek zori hobea izan zuten goseak hildakoek baino.  Elizen arteko biblia   Nk 4,9

Lasai antzean uste dut esan litekeela badela edo izan litekeela munduan zoriontsu izatea baino zori hoberik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Zori hobekotzat jotzen ditut hilak biziak baino.  Elizen arteko biblia   Koh 4,2

Zori etsaia madarikatu nuen une hartan zinerako dirua lapurtu izan balidate baino zakarrago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.  Elizen arteko biblia   Mt 24,9

Geroago [...] nirekiko ulermen moduko bat hazi zitzaion, agian -bere ustez- bion gurasoek ere antzeko zoria bizi dutelako.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.

Solas entretenigarri bat entzuteko zori aldekoa izan dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

Ez nazazu egin bekatarien zori bereko, ez nazazu bihur hiltzaileen kideko.  Elizen arteko biblia   Sal 26,9

Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da, suaren eta ur-irakinaren frogei eta armen zori ezustekoari Jainkoaren epai deitzen zitzaion garaikoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Nire gela, zoritxarrez hain txikia, horren jaun ospetsu eta hezibide onekoarekin partekatzeko zori ezin hobea (--!) dudanez, [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

3 (eragile gisa; orobat Zoria)

Noraezaren zentzua mundu osoa Zoriak -edo Halabeharrak, gauza bera baita- gobernatzen duen sentimenduari zor zaio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Zoriak aukeratzen du norako bakoitza, halabeharraren menpe dago erabaki bakoitza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Fortuna audaces iuvat, ausarten aldera egiten du zoriak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Adurrak, edo menturak, edo zoriak, beste barik, nahi izan baitzuen hara iristekotan ginelarik ni neu joan nendin ontziko gabizain.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Ez zitzaidan egokiera hori gertatu, zoriak hala nahi izan zuen, baina horrek ez ditu askorik arintzen nire orduko karga eta kargua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Halakorik gertatuz gero, zoriak hala ekarririk gertatzen da, kapritxo bat bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Ematen zuen zoriak mundutik guztiz aparteko eremu batera bota ninduela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 190. orr.

Zoriak ematen dituen opari guztiak, emanda bezalaxe, kendu ere, oso erraz kentzen ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2670. orr.

Zoriak, ordea, joko itsusia egin zion eta, itsas irakinetan barna, portu gabeko bidaia luzera iraitzi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 139. orr.

Askotan zoriak bilakatzen du ametsa egia.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Horiek ez ziren inoiz iritsi ezagunak izatera, eta ez trebetasunez edo talentuz gutxiago zirelako, baizik eta Zoriak huts egin zielako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Libra gaitzala zoriak fikziozkoak ez diren Humpy Dumpty guztietatik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

Garbi zegoen, begi-bistan: zoriak bizkarra ematen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

Lucyk, buru apurren bat badu, heriotza bera baino zori gaiztoagoak atzeman baino lehen alde egingo du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

Zori gaitzak dena isiltasunean perlesiatu izan balu bezala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

Zoriaren esku, labirinto batean dabil espiritua ahalegin etsian, mezu-zaparrada gaitz baten pean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aseguru [...]: Gaurko zori joko xelebrea, zeinean jokalariari pentsarazten zaion, lasaitzeko, jokozainari irabazten ahal diola.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 37. orr.

Zazpitik zortzirako pasaerak, badirudi zori aldaera adierazten duela gure balada zaharretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Inoiz azaldu izan dut, gure literaturan zubia igarotzeak adierazten duen zori aldaera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Aurkez dadila Eleazar apaizaren aurrean, eta honek kontsulta egingo dit hari buruz niri, Jaunari, 'Zori-tresnak' erabiliz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 226. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Unea iritsirik, alferrik dira azti-igarpenak eta zori-asturuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere nortasuna hobekienik definitzen duena agirretarra izatea da; ez baita abizen-zori bat edo geografiaren gorabehera, izan ere, autoreak [...] esaten digunez, "agirretartasuna ez baitu sorlekuak ematen, baizik eta erorikoen minak".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 173. orr.

Hil zoria jasatekoa zuela segur nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

7 ik beherago 9.

Aitaren aurka ezer egiterik ez zuenez, hark berak eman baitzion galtzeko zori zuen bizia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Zenbat eta bortitzago elkarrekiko bultzada, orduan eta indartsuagoa bien topo egitea, orduan eta arriskutsuagoa bidaia; eta itsasontzia, halakoetan, hondoratzeko zori.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Nola hodei beltz batek lurra bigunduko, lurra beratuko duen euria gordetzen duen gizen eta leher-zori, halaxe tresna haiek ezkutatzen zuten musika, esku eta hatz jaioek hartu eta ferekatuko zituztelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

8 zorian adlag aditzak adierazten duena gertatu hurran delarik. ik beherago 14.

Anai Agustin, orduan Lavoro lurraldean anaien ministro zena, hil zorian zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Anai Agustinek hil zorian izan zuen ikuskaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 417. orr.

Handik gertu itsasora istripuz erori eta ito zorian zegoen neska baten oihuak ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.

Camek ez zuen inoiz tirania heriotzeraino borrokatuko, pentsatu zuen garratz, haren aurpegiari begira, tristea, muturtua, etsi zorian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 166. orr.

Bihotzaren taupadak sumatu nizkion, eta leher-zorian bularra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Oihuka eman zion ongi etorria emakumeak, bihotza leher zorian gizonak; plazerrak hordiaraziak biak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

-Leher-zorian nago -atzeratu zen Idoia postrearen ondoren, sabela igurtziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Lehertu zorian jartzen zen Yvan gaizoa, lurrean ostikoka, barreari ezin eutsirik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

Erreka etxe zolan isurtzen zen eta, gauez loak har zorian zegoela, uraren burrunba elkorra entzun zezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Herria zapalduta, itota, desagertze zorian ikusita, herri horren alde jokatzeko prest azaldu zen gazteria sail zabala.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Desagertze zorian diren guaiakoen eta ornitorrinko mokourdinen babesle naizen aldetik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 32. orr.

Komunitate koxkorra [...] dagoeneko zenbait lurraldetan hizkuntzaren biziberritzea galtze-zorian daukana.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

· Negar zorian zegoen Agata.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.

-Garbi hitz egizu, erotuko naiz bestela! -esan nion negarraren zorian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

9 (-tzeko atzikiaren eskuinean)

Lehertzeko zorian zeukan burua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Lehertzeko zorian zeuzkan lokietako zain txikiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

Egun batean, uzta guztia erreta galtzeko zorian zeukan batean, aitonak, Aixarekin ohean baitzegoen, ez zuen jaiki nahi izan, bien arteko zoriontasuna ez eteteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.

"Baina nahi gabe izan da", esan zuen Sebastianek negarrez hasteko zorian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Txorimalo bat bezala erori nintzen mahai-ilaren artera, erabat zorabiaturik, konortea galtzeko zorian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Erotzeko zorian, atrakatze-lanetan laguntzen aritutako zirgari herrena ezagutu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 160. orr.

Behia, berriz, ume egiteko zorian jarri zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Haren borondatea bizia zen eta tematia, eta haren lasaitasuna asaldakaitza, baita gizon bat etsia hartzeko zorian edo odolak irakin beharrean jarriko zuten egoeretan ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Bietako inork ez zuen atzera egiten, ekin eta ekin, leher egiteko zorian.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Urte horretan munduak harriturik ikusi zuen Harrisburg hirian, Estatu Batuetan, lantegi nuklear bat lehertzeko zorian gelditu zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.

Alcide Jolivet, aldiz, haserre bizi hura ikusirik, barrez lehertzeko zorian zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 167. orr.

Selaurua ideki dutelarik ohartu dira teilatuko bizkar zura arraildurik teilatua erortzeko zorian zela.  Herria   2001-02-08

Hauek salatu zuten nolako giro deitoragarria zen Dachau-ko kontzentrazio zelaian eta nola denak suntsituak izaiteko zorian ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

-A!, egia, ez hinduen biziki maite -esan zuen Quenuk marmarrean, azken indarrak ahitzeko zorian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Porrot egin du United eta egiteko zorian dago Delta Airlines.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

Etsitzeko zorian dago: bezeroek ezin diote mezurik bidali posta elektronikoak gainezka egin duelako Neskak bidalitako mezu iraingarriekin.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Erotzeko zorian egon nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Bi begiratoki zeuden, aurrez aurre, behera erortzeko zorian biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Elizatxoa zaharraren zaharraz lur jotzeko zorian zegoen.  Berria - Kultura   2004-03-12

Desagertzeko zorian dagoen espezie baten ohiko dinamika du bisoiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Galtzeko zorian dagoen espezietzat jo berri da bisoia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Hi galtzeko zorian nagon.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 100. orr.

Dena galtzeko zorian zaudenean, azaleko gauzek ez dutela merezi.  Berria - Harian   2006-02-15

Ia hiltzeko zorian nengoen, gosez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Doina Elvira emazteak, baztangak jota hiltzeko zorian zegoela, deitu senarra ohera, eta hala esan omen zioan belarrira ahopez: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.

Lehertzeko zorian banengoen ere, patxadaz hitz egiten saiatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.

Hiruzpalau aldiz frantses jendarmeen atzaparretan erortzeko zorian egon duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Ron erantzuteko zorian zegoela, Lupin maisua mugitu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Trinko-trinko zeuden, kondentsatzeko zorian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

10 zori gaitz zorte txarra. ik zorigaitz.

Hirua, zazpia, hamabia, eta horiek gainditzeak, badirudi, zori aldaera eta maiz zori gaitza dakarrela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Zori gaitzak dena isiltasunean perlesiatu izan balu bezala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

Zori gaitzagorik!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

11 zori gaizto zorte txarra. ik zorigaizto.

Bitarte horretan zintzo jarraitu zion bere kontzientziari, bere zori gaiztoa hortik iritsi bazitzaion ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.

Gautximeletak [...] arima erratua, deabrua, infernukoa, zori gaiztoa, heriotza adierazi izan du. Ánimas ontziaren zoria, oso zori gaiztoa berak entzuna zuenez, hango oholen artean egindako bekatuen zigorra zela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.

Kaletarrak ere euskaldun gera, batzuek beintzat, ta zori gaiztoz edo zori onez, kaletarrok gero ta geiago gallentzen ari.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 122. orr.

Abadeak halaxe esan zidan, eta Filiperen Armada azkenean Ingalaterrara joan eta handik zori gaiztoan itzuli behar izanez gero,oi orduan!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

Lucyk, buru apurren bat badu, heriotza bera baino zori gaiztoagoak atzeman baino lehen alde egingo du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

12 zori on (orobat zorion) zorte ona. ik zorion.

Beren erlijio-fedearen aitorpenean akasgabeak izateko argitasuna edota zori ona izan zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Bada zori ona sortzen duen gauzakiarentzako izena: kutuna, talismana.  Berria - Kultura   2006-02-11

Beharbada ez duk oso zori onik izan nirekin izan dituan tratuetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Zori onak hala nahirik gertatu zen azken idunekoa orain gauez Cosmic Diner-eko kutxa erregistratzailean lo egiten zuen beste haren berdin-berdina izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Profeta guztiak aho batez zori ona iragartzen ari zaizkio erregeari.  Elizen arteko biblia   2 Kro 18,12

-Berriro ikusi arte -esan zien ahul Trelawney andereñoak-, zori onak lagun zaitzatela!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 91. orr.

Maiz zoria, zori ona, gogoratzen du Platonek, kontingentzia zoriontsu bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Zori onekoa naiz Somervell jauna bi aldiz lankide izan dudalako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

Zori onekoa da gizonentzat halako egoeran egotea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Gizakiak, zori onez edo gaitzez, ezin sentitu edo gozatu dezake deus, sinetsiz ez bada.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Esalege horrek, doministikua berez zori onaren edo gaitzaren adierazle izan zitekeela erakusten digu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 28. orr.

Ondorenak erakutsi zuen merkataritza eta kultura politika baino garrantzitsuagoak izan daitezkeela hizkuntza baten zori onerako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Ez izan bekatariaren zori onaren inbidiarik, ez baitakizu zein izango den haren azkena.  Elizen arteko biblia   Si 9,11

Nik, nire bekatuen erruz, edo nire zorionez, hor nonbait erraldoiren bat aurkitzen badut, [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

Horrela irten zen Tobias Raguelen etxetik, alai eta pozik, zeruko eta lurreko Jauna [...] goretsiz, bidaia zorionez bururatzea eman ziolako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 123. orr.

13 zori txar (orobat zoritxar g.er.) zorte txarra. ik zoritxar.

Batzuetan uste izaten da larrialdi gaitz bat dela infekzioa, zikinarekin edo gaitzarekin kontaktuan egonda edo ezin esplikatuzko zori txar batek eraginda sortzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Emakumearekin ezin bat egitea erabaki duen zori txar hori gainditzeko aukera azken ipuinean zabaltzen da soilik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 122. orr.

Zori txarrean ona nahi dut, onean txarra dut beldur.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 251. orr.

Gizonak gainetik kendu ezin duen eta beti zori txarrera eramango duen patu gaiztoaren etsimen geroz eta argiagoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Zoritxarra besterik ematen ez dion jendearekin elkartzen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

14 zori-zorian ik beherago 8.

Herria matxinadarako zori-zorian zegoen; zer edo zerk, ordea, huts egiten zuen beti: biltzarrekoen artean traidoreren bat bazen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Karlos Setimo bera ere bertan erortzeko zori-zorian egon zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Ez zuen berriz ikusi, orobat, senartzat hartzeko zori-zorian egona zen instrukzioko epaile gaztea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Apaiz jauna ere mekaguendioska jartzeko zori-zorian, hor nonbait!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere zori (3); zori aldaera (3); zori bera (6); zori bera izango (4); zori gaiztoa (3); zori hobea (4); zori hutsez (6); zori on (5); zori ona (14); zori ona izan (3); zori onak (3); zori oneko (3); zori onekoa (3); zori onez (3); zori txar (3); zori zorian (5)

aurkitzeko zoria (4); bere zoria (11); beren zoria (5); gizagaixoak bere zoria (3); gure zoria (4); haien zoria (3); haren zoria (5); herriaren zoria (8); herriaren zoria aldatuko (5); ikusteko zoria (5); izateko zoria (6); nire zoria (5)

zoria aldatuko (15); zoria aldatuko dut (10); zoria aldatzeko (3); zoria alde (3); zoria izan (15); zoria izan zuen (5); zoria izango (3); zoria lagun (4); zuen zoria (3); zure zoria (3)

abiatzeko zorian (4); ahazteko zorian (3); aldatzeko zorian (3); alde egiteko zorian (3); alditxartzeko zorian (3); amaitzeko zorian (5); apurtzeko zorian (4); ateratzeko zorian (12)

barrez lehertzeko zorian (11); bat egiteko zorian (3); betetzeko zorian (4); bidaltzeko zorian (3); bihotza lehertzeko zorian (7); bihurtzeko zorian (15); bilakatzeko zorian (3); botatzeko zorian (7); bukatzeko zorian (11); burua lehertzeko zorian (5)

desagertzeko zorian (27); desagertzeko zorian dago (4); desagertzeko zorian dauden (4); desegiteko zorian (3)

egiteko zorian (72); egiteko zorian dago (7); egiteko zorian egon (14); egiteko zorian gaude (3); egiteko zorian zegoela (3); egiteko zorian zegoen (5); emateko zorian (10); emateko zorian egon (5); erortzeko zorian (52); erortzeko zorian egon (6); erortzeko zorian zegoen (7); erortzeko zorian zeudela (3); erotzeko zorian (15); esateko zorian (18); esateko zorian egon (10); eteteko zorian (4); ezkontzeko zorian (3); ezustekoa emateko zorian (3)

gabe gelditzeko zorian (3); gainditzeko zorian (3); gainezka egiteko zorian (12); galtzeko zorian (78); galtzeko zorian dagoen (4); galtzeko zorian dauden (7); galtzeko zorian diren (8); galtzeko zorian egon (9); gelditzeko zorian (4); geratzeko zorian (4); gertatzeko zorian (6); goseak hiltzeko zorian (4)

harrapatzeko zorian (4); hartzeko zorian (17); hartzeko zorian egon (3); hasteko zorian (37); hasteko zorian nengoen (4); hasteko zorian zegoela (3); hasteko zorian zegoen (8); haurra izateko zorian (5); hausteko zorian (7); helburua lortzeko zorian (3); hil zorian (45); hil zorian zegoen (5); hil zorian zen (5); hiltzeko zorian (66); hiltzeko zorian egon (10); hiltzeko zorian nago (5); hiltzeko zorian zegoela (5); hondatzeko zorian (4); hondoratzeko zorian (9)

igarotzeko zorian (3); ikusteko zorian (4); irabazteko zorian (13); irabazteko zorian egon (7); irabazteko zorian izan (4); irensteko zorian (5); iristeko zorian (3); irteteko zorian (20); irteteko zorian zegoela (3); isurtzeko zorian (5); itotzeko zorian (21); itotzeko zorian egon (5); itotzeko zorian zegoen (3); itzultzeko zorian (3); ixteko zorian (7); ixteko zorian zen (3); izateko zorian (24); izateko zorian egon (4); izateko zorian zeudela (3)

jaisteko zorian (3); jausteko zorian (4); joateko zorian (10); jotzeko zorian (18); jotzeko zorian zegoela (5); jotzeko zorian zegoen (3)

konortea galtzeko zorian (6); kordea galtzeko zorian (9)

leher egiteko zorian (5); leher zorian (7); lehertu zorian (3); lehertzeko zorian (80); lehertzeko zorian jarri (4); lehertzeko zorian nengoen (3); lehertzeko zorian neukan (3); lehertzeko zorian zegoela (3); lehertzeko zorian zegoen (6); lortzeko zorian (20); lortzeko zorian egon (7); lortzeko zorian izan (7); lur jotzeko zorian (7)

negar egiteko zorian (12); negar zorian (7); negarrez hasteko zorian (20)

ontzia lehertzeko zorian (3)

porrot egiteko zorian (4)

sailkatzeko zorian (4); sartzeko zorian (14); sartzeko zorian egon (4)

urte betetzeko zorian (3); uzteko zorian (15); uzteko zorian egon (3)

zabaltzeko zorian (3); zorabiatzeko zorian (7)

zorian aurkitzen (3); zorian baitzegoen (3); zorian balego (4); zorian balego bezala (4); zorian bizi (3); zorian da (8); zorian dago (29); zorian dagoela (12); zorian dagoen (20); zorian dagoenaren (3); zorian dagoenean (3); zorian daude (12); zorian daudela (4); zorian dauden (16); zorian dauden animalien (3); zorian daukat (3); zorian delarik (4); zorian den (8); zorian dira (5); zorian diren (10); zorian direnen (3)

zorian egon (146); zorian egon baitzen (8); zorian egon da (6); zorian egon gara (3); zorian egon naiz (3); zorian egon nintzen (19); zorian egon zela (3); zorian egon zen (61); zorian egon ziren (5); zorian egona (3); zorian egongo (5); zorian ematen (4); zorian ematen zuen (4); zorian ere (10); zorian ere egon (4); zorian ere izan (3)

zorian gaude (5)

zorian ikusi (3); zorian izan (49); zorian izan da (4); zorian izan nintzen (4); zorian izan zen (17); zorian izan ziren (8)

zorian jarri (14); zorian jarri zen (4); zorian jarriz (3); zorian jartzen (7)

zorian nago (13); zorian nagoela (4); zorian nengoela (7); zorian nengoen (12); zorian neukan (3); zorian nituen (3)

zorian ote (3)

zorian sentitu (3); zorian sentitzen (4)

zorian utzi (5)

zorian zaude (4); zorian zaudenean (4); zorian zegoela (50); zorian zegoela ematen (3); zorian zegoela ikusirik (3); zorian zegoelako (3); zorian zegoen (73); zorian zegoen eta (3); zorian zegoenean (4); zorian zela (9); zorian zen (18); zorian zeudela (10); zorian zeuden (14); zorian zeudenean (4); zorian zeukan (6); zorian zeuzkan (3); zorian ziren (4)

zuloetatik irteteko zorian (3)

zoriaren arabera (3); zoriaren gauza izan (3); zoriaren halabeharrez (6); zoriaren ondorio (3)

bere zoriari (3)

hil zoriko (4)

zoririk ez (10)

zoriz aukeratutako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus