Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zozokeria 1 iz inozokeria, ergelkeria.

Ez du heldu gabeko gizonen zozokeria eramaten sekula ikasi. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 62. orr.

Hori zozokeria! Txillardegi   «Putzu» - 53. orr.

Zozokeria bat, txantxaren mailara ere iristen ez zena. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 81. orr.

-Dena zozokeria bategatik. Txillardegi   «Putzu» - 327. orr.

Zozokeria horietan sinesten duk? Itxaro Borda   «Hiruko» - 41. orr.

Eskolan irri egiten zidatela aitortu, eta zozokeria zela, haurkeria hutsa eta laster ahantziko nindutela. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 213. orr.

Ganberaburuak erantzun zion buru-buztanik gabeko zozokeriak zirela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 281. orr.

Suharki sinesten zuela astrologian, kristalen ahalmenean eta New Age-aren zozokeria horietako beste pilo batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 106. orr.

Ilehoriak, berriz, ez zuen begiratu ere egin nahi izan, eta irainka aritzen zitzaien bi ofizial ergel haiei nazkatuta baitzeukaten beren zozokeriekin. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 125. orr.

Zozokeria horixe esan nion bai, zeruak niretzat asmatu zuela Rita. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 136. orr.

-Oi, Ron, ez ezazu esan zozokeriarik -bota zion Hermionek zakar-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 68. orr.

-Ez hiza zozokeriak erratetik nehoiz aspertzen? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 239. orr.

Hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 206. orr.

Nor ibiliko duk hire zozokeriak entzuten! Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 26. orr.

Munduko zozokeriarik handiena aditu balu bezalako keinua eginik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 176. orr.

Zoritxarrez herritarretaraino ez dira beti heltzen ezagutza horiek, eta ez jakiteak, zozokeriak egin arazten edo erran arazten ditu. Herria   2001-11-08

Rita ez zelako nire betiko zozokeria haietan sekula korapilatuko. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 81. orr.

Ez gara zozokeriekin liluratu behar. Berria - Gaiak   2006-05-02

Ez nuen Idoia galdu nahi; are gutxiago Alberto zozoaren eragin zozoagoaren zozokeriagatik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zozokeria inozo bat, inozo edo serioa, aski dute aztoratzeko eta bere onetik ateratzeko. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 120. orr.

Zozokeria inozoak, ezertarako balio ez duten irudi ezdeus eta txepelak. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 43. orr.

Harryk Brooklyndik alde egin eta landa-aldeko urrutiko lekuren batera bizitzera joango zelako ideia zozokeria hutsa iruditzen zitzaidan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 127. orr.

Eskuliburuko faxista bat, ergela eta adoretsua, zeina armen lanbideak [...] ezjakintasun sendoz eta zozokeria larriz egoki apaindu baitzuen, baina ez baitzuen lortu, hala ere, usteltzerik ez gizagabetzerik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 178. orr.

Gaztigatu zidaten fiskalaren galderei erantzuteko, "bai" edo "ez" besterik ez esateko, begiramena gordetzeko aretoari, han espainieraz egin behar nuela, betiko zozokeriak. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus