Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zurixka (orobat zuriska g.er. txuriska g.er. eta txurixka g.er.) 1 izond zuria-edo. ik zurizta.

Bere begiak urdinak eta zurixkak ziren aldi berean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 57. orr.

Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 18. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 224. orr.

Lore zurixkako zuhaixka handi samarra. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 19. orr.

Bakailaoa, abadira, platuxa, oilarra, arrain arruntak horiek guztiak, gris zikin kolorekoak, orban zurixkez apainduak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 146. orr.

Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen; hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 276. orr.

Badian barrena zebiltzan ontziek estela zurixkak uzten zituzten urazal leunean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 43. orr.

Ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 158. orr.

Horma zurixkaren atzean mendia hasten da. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 143. orr.

Arratsaldez eguzkirik gabe gelditzen diren hondartza zurixka bukaezinak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 153. orr.

Argi zurixkan hiru kaio jira-biraka zebiltzan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 346. orr.

Goian hodeiak, zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak, kolore guztiak nahasten ziren inauteri bizi batean. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 25. orr.

Zeru zurixka hartan euriak zehar-arraia ilunak osatzen zituen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 200. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 62. orr.

Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 125. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Berehala, gazteluaren masa gris-zurixka izan genuen bertatik bertara. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 270. orr.

Eguzkia Mendi Harritsuen gainetik agertzen hasten da ekialdean, eta argi zurixka urrekara batez blaitzen du kabina. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 116. orr.

Kokteletik bits berde-zurixka isuri zen haien gainera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 309. orr.

Lore urdin zurixken lorezilak brodaturik. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 335. orr.

Paper hits zurixka urratuaren litsak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus