Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zut (orobat txut g.er.) 1 izond plomuaren norabidean doana. ik xut; zutikako.

Egunero, Karol Schulz geologoak emandako harriez askatasunaren irudia egiten zuen, dorre zut bat. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 264. orr.

Eskua luzatu eta lanpara zuta piztu zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 19. orr.

Lerro zuta sustrai sakon lurrari atxekia. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 127. orr.

Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan, kasik beti patarrak baitira eta ardura aski zutak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 109. orr.

Mendian gora hoala, bizikletaz eta eguerdiko eguzki zutaren galgan, itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 153. orr.

Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 150. orr.

Eskuinetara Daubenhorn mendiak bere harkaitz beltz zutak erakusten zituen Wildstrubel gaineko Loemmern izoztegiko morrena erraldoien ondoan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 276. orr.

Etxalde bat zen eta inguratzen zuen sarrerako horma zuten begi bistan. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 38. orr.

Ondotxo zekien Léak minus ikurra plus ikurra baino lehenagokoa zela; azken hori, izan ere, minus ikurra bera baitzen, lerro zut bat alderik alde ipinia zeukana. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 300. orr.

2 irud/hed

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 72. orr.

Mendi zutaren bizkarrean sigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorraren ertzean gelditu zen mandoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 277. orr.

Luperen ahoa irudikatzen zenuen zeure haragi zuta mihiztatzen. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 80. orr.

Zeren ene haragi zutak gehiago baitzirudien, bertze ikusmolde batetik, lakioz atrapatu txoria, korapilo hartarik ihes egin nahi eta ezinean zebilena, jostetan edo joste-lanetan ari zen ofizialaren hatza baino. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 480. orr.

3 beste lerro edo planu bati buruz, harekin angelu zuzena egiten duena. ik elkarzut; perpendikular.

Bi zuzen paraleloak dira, baldin eta hirugarren zuzen batekiko zutak badira. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 256. orr.

Ikusten dena, egindako ebakiaren ordez ebaki zuta egiten badugu ikus ahal izango diren zuntz luzeen perspektiba da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 119. orr.

Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 50. orr.

Ondotxo zekien Léak minus ikurra plus ikurra baino lehenagokoa zela; azken hori, izan ere, minus ikurra bera baitzen, lerro zut bat alderik alde ipinia zeukana. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 300. orr.

4 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela )

Hantxe zeukan bere aurrean, gori-gori, trikutzar arantza-zut baten gisa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

5 (adizlagun gisa) ik zutik; tente.

Hala branka altxatuz, txopa gainean zut eusten zion eskuak ontziari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 474. orr.

Burua zut zeukan, uniforme tradizionala jantzita, ukabila gerrian jarrita. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 41. orr.

Desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 14. orr.

Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 43. orr.

Han goitik, enbor lerdena eskuetan zut, esan zuen: [...]. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 131. orr.

Nireak, behinik behin, basamortu lau bat; eta han urrutian, haitz bat, zut. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 96. orr.

Tente jarri da, lepoa zut, amorrarazitako antzara zuriaren antzera. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 83. orr.

Galtzontzilo barrenean gogor eta zut zeukan zakila. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 150. orr.

Aterantz jo zuen, burua zut. zure minean sartua,burua makur bai, baina gogoa zut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 133. orr.

· Edertasunaren halako zantzu dotore asko gordetzen jarraitzen zuen artean, haren aurpegi leun doi makilatuak, orrazkera jasoak, gorputzaren gerritik gorakoari zuzen-zut eusteko manerak erakusten zutenez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 196. orr.

6 piano zut hariak zut ezarriak dituen pianoa.

Katek, asko ibiltzeko ahulduegi, musikako klaseak ematen zizkien hasiberriei atzeko gelako piano zut zaharrean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 261. orr.

Piano zut itxiaren gainak ere jaki fin eta gozokientzako apalaren zerbitzua egiten zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 271. orr.

7 zut-zut

Malda zut-zuta igan eta bi etxeren artetik pasatuz, han dauka Ahuzkia, landare eta zuhaitzek babestua. Berria - Kultura   2006-05-10

· Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 216. orr.

8 zut-zutik adlag

Zut-zutik altxatu zen nire izena esaten entzun zuenean: eta finkotasun harrigarri batez gurutzatu zitzaizkigun bion begiak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 104. orr.

-Mandatari batek ekarri berria du -esan zuen ehiza-zainak, zut-zutik baitzegoen gorapean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 8. orr.

Hamalau urteko mutiko bat ikusiko duzue, burua lurrean sartua eta zangoak zut-zutik zerura begira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 133. orr.

Ikara biziak jota bezala hasi zen Santxo dardaraz, eta zut-zutik jarri zitzaizkion buruko ileak Don Kijoteri. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 59. orr.

9 zut-zuta adlag

Bortuko jendeak zirela egiazki agertzeko, horma artifizialez atxikiarazi biloak zut-zuta zituzten. Itxaro Borda   «%100 basque» - 73. orr.

Kontuz ibili zen, gainaldeko ile zapa ukitu gabe, zeina, ezin trinkoago eta harrotuago, Husainek zut-zuta baitzeukan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 53. orr.

Orduan zut-zuta egon zitzaidan ondoan, eta haren begirada bortitz gogorra sentitu nuen nire kaskarraren gainean, ganibetaren punta bailitzan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 54. orr.

· Begira zure zamalko argala; belarriak zut-zutak paratzen ditu kanoiaren erlatsa hurbilegi entzuten duenean. Jon Alonso   «Euskal karma» - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus