Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabaipe 1 iz sabaiaren azpialdea.

Sabaipe honetan, zenbat gutun idatzi ote dizkizudan, zenbat malko isuri ote ditudan; orain esan dezaket, bakardade honetan. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 14. orr.

Gu desiotan geunden jakiteko zer gertatzen zen ganbara hartako sabaipean. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 74. orr.

Sabaipe zahar hura garai bateko norbaiten bizitokitzat hartu zuen, eta denboran atzera egiten saiatu zen, une batez. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 181. orr.

2 irud/hed

Zazpiehun eta berrogeita hamar kilometrora noa hegan, hodei astunen sabaipean. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus