Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahaipe 1 iz mahai azpia.

Mahaia eta trasteak altxatu dituzte, eta orduan ikusi du Gabinek mahaipe izandakoa dena txirbiltxoz josita, egindako lanaren aztarna, hondar. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 204. orr.

Oso txikia zen, eta bere borondatez ez zuen sukaldeko armairu edo mahaipearen babesik uzten. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 118. orr.

2 (leku atzizkiekin)

Mahaipetik atera eta gainean eseri naiz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 141. orr.

Aurrean zuen gizonak eskuak mahaipera eraman zituela arin baino arinago. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 196. orr.

Adi jarri zirela horregatik, eskuek mahaipean pistola estaliz, gizona gobernu berriko zerbitzari izan zitekeelakoan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 151. orr.

Hordi zerraldo erori zen mahaipean. Mahaipeko ostikoak EADSko buruzagitza eskuratzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus